2023/01/09 - Unibertsitatea.net
Jakintza esparru desberdinetako 23 ahots, guztiak #txiotesia lehiaketako parte hartzaileak.
23 dira 2022an elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteak. #txiotesia lehiaketako parte hartzaileak dira guztiak eta elkarrizketekin beraien ikerketetan gehiago sakondu nahi izan dugu.
23 ahots berri ezagutu ditugu, jakintza esparru desberdinetako 23 ikerlerro. Eskerrik asko guztioi!!
- Fermin Alvarez: "Itsas maila azken mendeetan nola aldatu den aztertzen dugu"
- Marina Landa: "Gaztea irratian entzun diren kantak gure kulturaren isla zintzoa direla uste dut"
- Artzai Gaspar Arraiza: "Erronka nagusia eleaniztasuna mantentzea da, baina, aldi berean, hizkuntza gutxitua erdigunera eramatea"
- Ione Bretaña: "Atxikimendu ez segurua duten gizabanakoek, emozioak erregulatzeko arazo gehiago dituzte"
- Ekain Zubizarreta: "EAEn, elite mailatik urrun dauden txapelketetan ere egiten dira doping kontrolak, eta hori eskertzekoa da"
- Ane Olazagoitia: "Eritasun Zeliakoa eragiten duen glutenak RNAn ere aldaketak sortzen dituela ikusi zuen gure taldeak lehen aldiz"
- Alicia Gascon: "Zelulen egitura eta antolaketa hobeto ulertzea lortu dugu"
- Jon Luzuriaga: "Birsortu nahi genuen ehunaren zelula espezializatuak lortzea izan zen gure helburua"
- Maider Galardi: "Askotarikoa da pairatutako biolentzia, eta hori alde guztietako andreek bizi izan dute"
- Harbil Arregui: "Batez ere garraio adimendunen alderdi ezberdinekin lotutako ikerketa-proiektuetan hartu dut parte azken 12 urteetan"
- María Arnaiz: "Bateriek eta kondentsadoreek kubritu ezin dezaketen aplikazioei erantzuna emateko, kondentsadore hibridoen teknologia garatu dugu"
- Itziar Gonzalez Moro: "1 motako diabetesaren garapenean lncRNA geneek duten funtzioa aztertzen ari gara"
- Jon Otegi: "Sistema inertzialak eta satelite bidezko sistemak fusionatzea izan da tesiaren ekarpen nagusia"
- Itziar Arregi: "Jolasari garrantzia aitortzen zaio hitzez, baina gero beste alderdi batzuk lehenesteko joera dago"
- Maitane Basasoro: "Antzuola Herri Eskolan eraikitzen den curriculuma, ikasleen ideia eta interesetatik abiatzen da"
- Miren Berasategi: "Antsietate matematikoa duten pertsonek gaitasun matematikoak erabiltzeko zailtasunak dituzte, eta eragina du errendimenduan"
- David del Rio: "BiCMOS teknologia erabilita, ordura arteko teknologia garesti eta konplexuekin egiten ziren sistemak diseinatzea lortu genuen"
- Rosa Mindegia: "Emozioak gu garenaren eta kanpora erakusten dugunaren zati handia dira, eta hauek lan-arloan aztertzea ezinbestekoa da"
- Iñigo González de Arrieta: "Materialen emisibitate infragorria egoki neurtzea ez da batere erraza"
- Marta Garcia: "Filosofiak bere buruaz zenbat eta gehiago hitz egin, orduan eta zailagoa egiten zaio bere existentzia justifikatzea"
- Unai del Burgo: "Kontabilitatea ulertzeko beste modu bat proposatzen dugu, Ekonomia Sozialeko erakundeen 'bihotza' kontutan hartuko duena"
- Jone Bilbao: "Azken urtean uren kalitateak onera egin duen arren, fitoplanktonaren ugaritzea ez da guztiz seinale ona"
- Elena Muñoz: "Ikertzaileon erantzukizuna da pazienteen osasuna hobetzen duten aurrerapen biomedikoak partekatzea"
2023an ere euskal ikertzaile gazteei izen-abizenak jartzen eta beraien ikerketak plazaratzen jarraituko dugu.
Orain arteko elkarrizketak ikusgai dituzu hemen: Elkarrizketak.