Katalunia: Adios, ene maitia! (Gehigarria)

Hasierarako, ikus ondokoak:

2018-11-12: Katalunia: Adios, ene maitia!

2019-02-21: Katalunia: Adios, ene maitia! (2)

Gehigarria:

2018-11-22tik 2019-02-21era, hiru hilabete hauetan, UEUko blog honetan Kataluniaz informazio pilo bat argitaratu dut.

Testuinguruaz jabetzeko:

Katalunia: hiru emakume mosketeroak

Katalunia: iruzurrez eta gezurrez hitz batzuk

Hona hemen denbora-tarte horretako tantatxo batzuk.

Independentzia eta hirigintza

Primarioak Katalunian

Katalunia: Iparra ez galtzeko, aldebakartasuna!

Prozesuzaleek esan zituzten gezur borobilak

Katalunia: autonomismoa ala independentzia?

Katalunia: Autodeterminazioa eta ‘Fake News’

Vilaweb: ‘menpeko’ egunkaria

Zentsuraren historia nonahi errepikatzen da

Kazetaritza berria? Mon dieu! Harritzekoa!

Katalunia: ikas dezagun

Prozesismoa, zertan den (Àstrid Bierge)

Prozesismoa, zertan den (Maria Vila)

Prozesismoa, zertan den (Diana Coromines)

Katalunia: manipulazio estrategiak

Zentsura. Gezurrak nonahi. Fartsa totala, erabatekoa.

Badakit. Ez dago itsuagorik ikusi nahi ez duena baino.

Atzo arratsaldean familiako batek, Ainhoa-k, galdetu zidan ea zer gertatu zitzaidan, ea Kataluniaz ez

ote dudan ezer gehiagorik idatziko. Ez zen bakarra, beste batek antzekoak aipatu zizkidan.

Alde batetik poza hartu nuen, batzuek irakurtzen dutelako UEUko blog honetan azaltzen dena, eta gai dira kritikak eta iritziak niri esateko, baita zuzenean ere.

Bestetik, kezkatuta utzi ninduten. Ez zutelako ongi ulertzen zer dela eta utziko bide niokeen Kataluniaz gertatzen denaz argitaratzeari. Hori dela kausa, idazten ari naiz honako sarrera hau.

Ainhoa-ri esan nionenez, Katalunian gertatzen denaz ezin argiago dago aipatu ditudan autoreen lanetan baino. Ezin da argiago idatzi. Gogorra da, mingarria da. Baina horixe da egia.

Halaber, hauxe gehitu nion: ahanzteko euskal kazetaritzaz edo dena delako horretaz. (Salbuespen gutxi batzuk badaude: Kazetaritza: independentziaren bermea)

Errepikakor bilakatu naiteke, baina Kataluniaz gertatu delakoari buruz, dena argitaratu da. Den dena. Fartsa izan da. Ikaragarrizko fartsa.

Fartsa, gezur eta zentsuraren lekuko aproposak ondoko hauek dira, beste batzuen artean, ez askoren artean: Bernat Dedéu, Enric Vila, Diana Coromines, Maria Vila eta Àstrid Bierge.

Bai, egia da, atxilotuak izan zirenek epaiketetan oso ongi defendatu dutela autodeterminazio-eskubidea (hain ongi ezen euskaldun askotxo ziaboga handi bat ematen hasi baitira. Ibarretxe jauna ere bai?). Oso argi utzi dute ez dutela inolako deliturik egin, nazioarteko legalitatean aritu direla…

Bai, ados. Baina ez ahantzi inoiz, horiek beroriek Kataluniako jende asko, gutxienez 2,3 milioi engainatu zutela, goitik behera eta nahita!

Independentzia lortzeko aukera izan zutenean, Espainia noraezean egonda, atzera joan ziren, ez aparteko bildurra zirelako (horixe aitzakia ‘ona’ izango zatekeen), baizik eta dena aurretik planifikatuta zeukatelako, Espainiako gobernuarekin ‘hobeto’ negoziatzeko (sic).

Irakurri berriro, mesedez, pilulak izeneko sarrerak:

Katalunia: pilulak

Kataluniako epaiketaz. Pilulak

Katalunia: pilulak (2)

Katalunia: pilulak (3)

Katalunia: pilulak (4)

Katalunia: pilulak (5)

Katalunia: pilulak (6)

Bai, noski, autodeterminazio-eskubidea defendatuko dut, hil arte!

Bai, dudarik gabe, Kataluniaren independentziaren alde egon eta egongo naiz, katalanek oraingo ‘liderrak’ alboratu ondoren lortuko duten independentziaren alde!

Bai, Euskal Herriaren independentziaren alde nago, eta hil arte egongo naiz, malgré hemengo politikari, kazetari, ekonomialari, sasi intelektual eta progre mota guztiak. Horien guztion gainetik ahaleginduko naiz eginkizun horretan, etengabe!

Baina, bereziki ekonomia arloan segituko dut lanean UEUko blog honetan. Ekonomiak azken finean manatu egiten baitu.

Horrek ez du suposatzen goian aipatutako Kataluniako autore horien lanak kontuan izango ez ditudanik. Ezta pentsatu ere ez!

Baina, beste maila batean arituko naiz. Izan ere, soilik ideia berriak aipatuko dituztenean, blogera ekarriko ditut haien ekarpenak. Ez du merezi jadanik ezagutzen dugun fartsa izugarriaren inguruan behin eta berriz bueltaka ibiltzea!

Argi?

Dudatan egotekotan, kontaktuan jarri nirekin, inolako arazorik gabe: josebafelix@outlook.es

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude