Katalunia: Adios, ene maitia! (2)

Adios, ene maitia, adio sekulako! (bis)
Nik eztit beste phenarik, maitia, zouretako,
Zeren eizten zutudan hain libro bestentako.

Zertako erraiten duzu, adio sekulako? (bis)
Ouste duzia eztudala amorio zouretako?
Zuk nahi banaizu enukezu bestentako.”

(https://www.youtube.com/watch?v=c2igQK-jUpE)

Adio Kataluniako epaiketazko eta anzeko kontuei…, adio sekulako.

Kataluniaz, ez ditut gehiagorik aipatuko horrelako kontuak… (ez bada gertatuko aparteko lurrikara politikorik…)

Agian aipu soil zenbaitzuk azalduko dira nire twitterrean, hots, https://twitter.com/tobararbulu.

Baina, dena edo ia dena dago argi, argiegi, bereziki azken Piluletan:

Katalunia: pilulak

Kataluniako epaiketaz. Pilulak

Katalunia: pilulak (2)

Katalunia: pilulak (3)

Katalunia: pilulak (4)

Katalunia: pilulak (5)

Katalunia: pilulak (6)

Beraz, Kataluniaz gertatzen denaz ulertu ahal izateko segi ondoko autoreen lanei, eta ez galdu denbora eta indarra beste ‘iturriekin’. Besteak beste, ondoko autoreak: Bernat Dedéu, Enric Vila, Diana Coromines, Maria Vila eta Àstrid Bierge.

Autodeterminazio-eskubidea eta berorren praktika ditugu zain, noski, beti zain.

Tartean, Euskal Herrian beste ziaboga berri bat ikusiko dateke.

Oraingo ziaboga berri hau autodeterminazioaren aldekoa izan baledi, ongi etorria izan liteke.

GED delakoaren faktsukerien guztien gainetik, oso argi daukaguna hauxe da:

Autodeterminazio-eskubidea praktikan jartzeko, nazioarteko legeak oinarri hartu behar ditugu, ez besterik.

Dudarik gabe, bide unilateralean, ez baitago beste biderik. Independentzia ez baita zapaltzaileekin adosten, ezta adostuko ere!

Bai, ez dut lortu ‘laukotea’ lortzeko behar diren beste lagun: lau izan behar ginen!

Baina ekonomia dugu zain, eta arlo honetako eginkizunak oso garrantzitsuak dira.

Ongi segi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude