NewsReader proiektua abian jarri dugu Amsterdamen

Ixa taldea NewsReader proiektuko bost partaideetako bat da (EU FP7 programa, grant 316404, 2013 – 2015). Urtarrilaren 23an proiektua martxan jartzeko lehen bilera egin da Amsterdameko VU Unibertsitatean. Hauek gara kontsortzioko kideak :

NewsReaderproblem

Gaur egunean albiste-datuen kopuruak ikaragarri handiak dira eta zabalduz doaz gainera. Mila milioika dokumentu eduki dezakegu gordeta eta milioika dokumentu berri sortzen dira egunero. Gertaera berrien aurrean arin erantzun behar duten erabaki-guneetako langileek ezintasunean ibiltzen dira gaur egunean, egun erabiltzen diren soluzioek ez baitabiltza behar bezala. Ondorioz ia ezinezkoa da erabakiak hartzea informazio esanguratsu guztia eskuratuta, eta profesional horiek moldatu behar izaten dira informazio ez-osoa, ez-zehatza eta zaharkituarekin.

NewsReaderStorylines NewsReader proiektuan erabaki-prozesuetan laguntzeko tresna bat garatu nahi da. Profesionalari interfaze grafikoen bidez dokumentuak lerro historikoetan antolatuta erakutsiko zaizkio. Elkarrekintzaren bidez dokumentuen berritasun maila aztertu ahal izango du. Helburua da erauztea zer gertatu zion nori, non eta noiz, eta jakitea horrelakoak  bereizten  lerro historiko diferenteetan. Horrela, iraganeko gertaerak aztertuz NewsReader etorkizuneko gertaerak aurreikusteko gauza izango da. Gertaera berriak azaltzeko ahalmena lortuko du iraganeko datuak erabiliz. Finantzetako eta ekonomiako profesionalek testatuko dute tresna hau proiektuko azken urtean.

Hitzaldiak: Informazio-Bilaketa eta Informazio-Iragazketa (G. Semeraro, 2011/05/06)

Gaia:”Informazio-Bbilaketa eta Informazio-Iragazketa: Hizkuntza teknologiarako bi borrokatoki” / “Information Retrieval and Information Filtering: Two battlefields for NLP techniques”
Hizlaria
: Giovanni Semeraro, Pasquale Lops, Marco de Gemmis
Dipartimento di Informatica Universita’ di Bari
Tokia: Informatika Fakultateko Batzar Aretoa
Eguna
: Maiatzaren 6an 16:00
Laburpena:
Part 1:
Introduction to basic concepts on:

  • Information Retrieval Models: Boolean, Vector space
  • Information Filtering tecniques
  • Recommender Systems
  • Problems with classical information seeking strategies

Speaker: Giovanni Semeraro Expected duration: 75 min.

Part 2: Intelligent Information Access: Semantic Indexing using external knowledge sources: WordNet, Wikipedia – Semantic Indexing for multilingual access
Speaker: Pasquale Lops Expected duration: 45 min.

Part 3: – Knowledge Infusion (KI):

  • creating a knowledge base from open knowledge sources
  • KI at work: solving a challenging language game
  • KI applications for recommender systems

Speaker: Marco de Gemmis Expected duration: 45 min.