Google-ren ikerketa-saria Eneko Agirreri hitzen esanahiak grafikoki erakusteagatik

Gráfico Eneko AgirreEneko Agirre: “…gure proposamena gai da hainbat hizkuntzatako hitzen esanahiak espazio bakar batean irudikatzeko; horri esker, jakin ahal izango dugu banku hitzaren adiera bat ingeleseko bank hitzaren eta euskarazko kutxa hitzaren antzekoa dela, eta beste adiera chair eta aulki hitzen antzekoa, baina bi adiera horietako bat ere ez dela katu edo cat hitzen antzekoa.”

Horrelako metodoak dira Eneko Agirrek UPV/EHUko Donostiako Informatika Fakultateko ‘Language Analysis and Processing’ masterrean ematen duen ikastaroaren oinarria.

Eneko_Google saria Not_Gip

Google premia a Eneko Agirre, profesor de la UPV (Noticias de Gipuzkoa, 2015-03-19)

Mintegia: Euskarazko Framenet-a eraikitzeko bideragarritasuna aztergai

Hizlaria: Aldezabal, Izaskun
Eguna: Abenduaren 14a, asteazkena
Tokia: Fakultateko 3.2 gela
Ordua: 16.00

Gaia: Euskarazko Framenet-a eraikitzeko bideragarritasuna aztergai

Laburpena:

Frame edo markoen semantikan oinarritutako baliabide lexikala da FrameNet. Markoak egoera, objektu edo gertaera mota batzuen errepresentazio semantikoak dira, eta  munduari buruz dugun ezagutza edo aldez aurretik dakiguna kontuan hartuta eraikitzen dira. Horretaz gain, markoen artean harreman kontzeptual hierarkikoak ere definitzen dira. Beste eredu batzuekin alderatuta (PropBank/Verbnet, esaterako), eta perpaus-sintaxitik haratago, diskurtso mailan aplikatzeko pentsatuta dago. Alegia, marko batean ematen den informazioa ez da esaldi bakarrean gauzatzen baizik eta testuan zehar deskribatzen da.

Gaur egun garatzen ari diren baliabide lexikoen artean jarraipen handia du FrameNet proiektuak; ingelesaz gain, beste hainbat hizkuntzatan garatzen ari da: portugesa, alemana, japoniera, suediera eta gaztelania.

Mintegi honen helburua da euskarazko FrameNet-a eraikitzeko bideragarritasuna aztertzea, ildo honetan dagoeneko eginak diren lanak oinarri hartuta.