Ikastaroa: Automaten inplementazio azkarra eta librea (Mans Hulden)

Helsinkiko Unibertsitatetik datorren Mans Hulden ikerlari finlandiarra gurekin egongo da maiatza bitartean. Mans-ek automatekin eta transduktoreekin lan egiten duen Foma tresna garatu du. Foma konpiladore, programazio-lengoaia eta C liburutegi batekin osatuta dago. Formatu berezi batean erregela multzo bat idatziz gero, erregela horiek egoera finituetako transduktore eta autometara itzultzen ditu. Oso-oso inplementazio eraginkorrak lortzen ditu eta software librea da.

Xuxen zuzentzailea Foma tresnarekin lantzen ari gara. Gaur egun Xuxenen erregelak eta lexikoak XFST programarekin inplementatuta daude, baina XFST ez da software librea. Xuxen zuzentzailea Fomarekin birdefinituko bagenu, banaketa libreko programetan ere bere osotasunean integratu genezake. Hortik doa gure motibazioa Foma aztertzeko. Baina egoera finitutako beste edozein aplikazio mota guztietarako ere  interesgarria da.

Mans-ek urtarrilean Fomari buruzko ikastaro bat emango du eta, noski, gonbidatuta zaude bertara joateko:

Egunak: urtarrilaren 11, 12, eta 13a
Ordutegia: 9:30-12:30
Lekua: Informatika Fakultatea

Bitartean, pasa den maiatzean LREC2010 kongresurako Mans-ek eta Iñaki Alegriak prestatu zuten tutorialaren materiala ikus dezakezu.

Udako ikastaroa: Hizkuntzen kudeaketa mundu global batean

EHUko Udako Ikastaroen barruan LANGUNE
elkarte
berriak ikastaro bat antolatu du hizkuntzen teknologiak
dakartzan aukerak zabaltzeko asmoz. Izenburua hau da:”Hizkuntzen kudeaketa mundu global batean“.
Irailaren 1etik 3ra izango da, eta bigarren egunean Ixa taldeko Iñaki Alegriak ponentzia bat aurkeztuko du: “Nola lagun zaitzake teknologiak hizkuntzarekin borrokan diharduzunean?”
Hizkuntzen industriaren sektorean honoko agente hauek biltzen dira behinik behin: itzulpengintzaren esparru guztiak (testuen itzulpengintza, lokalizazioa, bikoizketa, interpretazioa, etab.), hizkuntzen irakaskuntza, edukien alorra (informazioaren
kudeaketa, lexikografia eta terminologia, edukien industria, etab.) eta teknologia linguistikoa (itzulpen automatikoa, e-learning sistemak, idazteko tresnak, dokumentu eleanitzen prozesamendua, etab.) Matrikula

EGITARAUA

Irailak 1

  • 9:00etan Dokumentazio banaketa
  • 9:15etan
  • “La gestión del multilingüismo en la Unión Europea” JOSEP BONET. Europako Batzordea.  Luxenburgo.
  • 10:30etan Etenaldia
  • 10:45etan “Edizioaren mundua erronka teknologikoaren aurrean” ANDONI SAGARNA. Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa. Donostia.
  • 12:00etan Etenaldia
  • 12:15etan “Nola lagun zaitzake teknologiak hizkuntzarekin borrokan diharduzunean?” IÑAKI ALEGRIA. Ixa taldea. Informatika Fakultatea. Donostia. UPV/EHU.
  • 13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

Irailak 2

  • 9:15etan “Nolako merkatua du hizkuntzaren industriak” JOSU WALIÑO. LANGUNE. Donostia.
  • 10:30etan Etenaldia
  • 10:45etan “Zertan lagun zaitzake teknologiak bikoizketa hobeak egiten?” NAIARA AZPEITIA. REC. Donostia.
  • 12:00etan Etenaldia
  • 12:15etan “Hizkuntzen irakaskuntza autoikaskuntza sistemen bidez. Non gauden eta norantz joan beharko genuke” ENTZI ZUBIRI. Didaktiker Fundazioa. Bilbo.
  • 13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa
  • 16:30etan Mahai ingurua: “Itzulpengintza eta teknologia. Zertan aldatuko da itzultzailearen lana?”
  • BEGO MONTORIO. EIZIE. Donostia.
  • RITXI LIZARTZA. Mara-mara taldea. Donostia.
  • GOTZON EGIA. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia.
  • ENEKO OREGI. IZO. Gasteiz.

Irailak 3

  • 9:15etan “Hiztegigintza eta hizkuntzaren prozesamendua, bidelagun” ANTTON GURRUTXAGA. Elhuyar Fundazioa. Usurbil.
  • 10:30etan Etenaldia
  • 10:45etan “Informazio eleanitzaren ustiapena. Zertan ari dira auzokoak?” XABIER GARCIA DE KORTAZAR. Tekniker. Eibar.
  • 12:00etan Etenaldia
  • 12:15etan “Baliabide teknologikoak ikasgelan Ikastolen esperientziatik” JOSUNE GEREKA. Ikastolen Elkartea. Donostia.
  • 13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa