Ikerketa-zentro berri bat: Yahoo Bartzelona

Yahoo-k zabaldu berri du ikerketa-zentro bat Bartzelonan. Ikergaia, noski,
informazioaren bilaketa da (IR, Information Retrieval).  Pompeu
Fabra Unibertsitatea eta Generalitatearen laguntzarekin antolatu dute.

Pompeu Fabra Unibertsitateak urtarrilean zabaldu zuen berria, baina zentroa urrian jarri dute martxan eta horrela azaldu da prentsan. Orain arte horrelako hiru zentro zituen Yahoo-k, bi Kalifornian (Silicon Valley eta Berkeley) eta bat New York-en.

Zentroaren zuzendaria Ricardo Baeza-Yates
ikerlari txiletar ospetsua da. Hasieran 12 ikerlari kontratatu dituzte,
baina 80 izateraino heldu nahi dute. Kontratatu berri horietako bat Jordi Atserias da. Jordi gure ezaguna da, urrian tesia Donostiako Informatika Fakultatean defenditu zuelako, eta Opentrad proiektuan lan egin duelako Freeling-en espainieraren analizatzailea egokitzen.

Bestetik, Yahoo-k egiten duen lan-eskaintza orokorrean honelakoak ikus daitezke:

“We are looking for outstanding Research Scientists […]
of these disciplines: information retrieval, computational linguistics,
machine learning, […] and human-computer
interaction/user experience”

Pozgarria da guretzat ikustea Hizkuntza-Teknologiaren inguruan ikerketa
bultzatzen dela, eta Web bilatzaile nagusiek hizkuntzalaritza
konputazionaleko teknikak ere kontuan hartzen dituztela.