Hizkuntza Teknologia Interneteko bilatzaileetan: Azkenean sartu dute!

Azkenean bai! Interneteko bilatzaileetan nabaritzen ari da hizkuntza-teknologia erabiltzen hasi dela. Oraintsu arte Google-k eta beste bilatzaileetan hitz soila izan da oinarria, karaktere-sekuentzia hutsa. Azken hilabeteetan hasi dira azaltzen gauza berriak.
Google galderei erantzuten

Sei puntu aipa ditzakegu nazioartekoan:

Elebila ere multzo honetan sar dezakegu, hitzetatik harantzago baitoa bere bilaketetan euskarazko guneetan.
Ez da egin aurkezpen ofizialik tresna berri horiekin, apurka-apurka eta ixilik ari dira azaltzen, baina hor daude.
Azken asteetan, baina,  gaia pil-pilean egon da Microsoft-ek Powerset (sarearen analisi sintaktikoa egiten ari zen bilatzailea) erosi omen duelako.

Berri onak dira Hizkuntza-teknologiaren alde apustua egin dugunontzat.