Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian

Astelehenean banatu ziren Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak Bilbon Euskaltzaindiaren egoitzan. Euskaltzaindiak berak eta EHUk antolatzen dute saria.

EHUko Ixa taldeko kidea den Maite Oronoz Antxordoki-k  irabazi du Ikasketa Teknikoen jakintza-arloko saria. Maitek bere doktore-tesian hainbat errore sintaktiko detektatzeko sistemak garatu ditu.
ZORIONAK Maiteri!
Zorionak zuzendariei! (Arantza Diaz de Ilarraza eta Koldo Gojenola)!

Tesi horren berri ikus dezakezu blog honetan lehengo urteko berri batean.

A! Eta bide batez, zorionak Larraitz Uria Garin lankideari ere bai. Bere tesia sari horretako bonboan azken unera arte egon baita.
Tesi bietan euskarazko erroreak eta desbideratzeak aztertzen dituzte, Maiterenean ikuspuntu informatikotik bideratuta, Larraitzenean linguistikotik.
ZORIONAK zuri ere bai, Larraitz!