Eskoziaz, behin eta berriz

Gaurko albistea

Eskozian ere baimena behar

Kazetariak dioena:

Brexit-aren galdeketak erakutsi zuenez, ez eskoziarrek, ezta ipar irlandarrek ere, ez dute Europatik atera nahi, uste dutelako errazago lor dezaketela independentzia Europan segituta (sic).”

Ná de ná. Erabat galduta… Kazetariak, euskal kazetariak, ohi bezala in de midlle of nowhere

Brexit-i buruz (izen propioa, ez arrunta!), hona hemen erantzuna: Brexit-ez, hitz batzuk

Eskoziarrek eta ipar irlandarrek ez dakitela ezer horretaz? Badakigu ez dakitela!

Segida:

Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonek data muga jarri zion atzo bigarren galdeketari Erresuma Batua Europako Batasunetik ateraz gero: 2021a. Komeni da gogoratzea Eskoziak ez daukala eskumenik erreferenduma egiteko (sic) eta, 2014koan jazo legez, Londresko gobernuarekin adostu beharko duela egitea (re-sic). Ordukoan, eman zion baimena Downing Streeteko maizterrak (re-re-sic); ikuskizun dago zer egingo duen oraingoan”

Baimena? Ná de ná. Erabat galduta, in the middle of nowhere

Kazetariak ez daki autodeterminazio-eskubide zer den, zertan datzan eta zer suposatzen duen.

(Mandanga, zer den ba ote daki? ‘Mandanga’, zer ote da?)

Badaezpada ere, ikus ondokoak:

Autodeterminazio-eskubideaz, hitz batzuk

Autodeterminazio-eskubideaz, hitz batzuk (2)

Autodeterminazio-eskubideaz, hitz batzuk (3)

Autodeterminazio-eskubideaz, hitz batzuk (4)

Autodeterminazio-eskubideaz, hitz batzuk (5)

Ikus, halaber, segidan azaltzen dena.

Eskoziaz hitz bi1

Eskozian gauzatu zen referendumaz, Euskal Herrian badago oso zabaldua den aurreiritzi bat, errealitatetik at dagoena.

Hala PNV-k nola progre askok uste dute Eskozian egondako referenduma paktatua izan zela, akordioaren bidez lortu zela.

Afera hori ongi ezagutzen dutenek beste historia bat kontatzen dute.

Izan ere, ICEC-koek2 honela diote, Anna Arque lekuko3:

La coneguda com a Via Escocesa és un cas paradigmàtic per veure com els interessos partidistes, acomodats en el fals discurs del “no podem perquè Espanya no ens deixa”, han situat erròniament la conseqüència: el pacte amb l’Estat britànic, com a tret definitori, negant la veritable rellevància política del fet que el causa: la disposició unilateral del govern escocès. Aquesta unilateralitat de la Via Escocesa –explicada a bastament per l’ICEC (International Commission of European Citizens), per exemple, a la Universitat Catalana d’Estiu, amb veus tan autoritzades com ara el ministre d’Afers Estrangers del govern escocès i el portaveu del govern a Westminster, entre d’altres– va ser el motiu fonamental que va empènyer la necessitat negociadora del Regne Unit i esborra la tan enganyosa premissa, utilitzada a bastament per polítics independentistes, que diu que si els escocesos van fer el referèndum va ser gràcies als bons dels anglesos. Res més lluny de la realitat: el referèndum es va fer gràcies als escocesos i al fet que per a ells l’únic pla B era el pla A4.

Sasi-argudio berberak Euskal Herrian irakurtzen eta entzuten dira.

Kontua da Eskoziak aparteko aukera ederra izan zuela politikoki eta ekonomikoki independentea izateko. Hala ere, independentziaren izenean, moneta Britainia Handiko banku zentralaren esku utzi nahi zuten (libre esterlina erabiliz) eta, harrigarria bada ere, fiskalitatea britainiar Altxor Publikoaren menpe.

Hori salatu dugu, e-posta batzuen bidez: Eskoziari buruzko e-posta batzuk5. Bertan Bill Mitchell-en irakaspenak erabili nituen (Bill Mitchell-ek Eskoziaz6 eta Eskozia independentziaranzko bidean7).

Hori dela eta, behin eta berriz azpimarratu dut Eskozia ez dela inongo eredurik Euskal Herriarentzat: ikus, besteak beste, ondoko linkak: Eskozia ez da inolako eredua Euskal Herriarentzat8 eta Eskozia ez da eredua Euskal Herriarentzat!9

Ondorioz, hauxe esan daiteke: Eskoziak hanka sartu zuen, goraino gainera.

DTMkoek, eta Mosler-ek bereziki, abisua eman zuten. Alde batetik, Katalunian gauza bertsua gerta ez zedin: Eskozia eta Katalunia: DTMkoen abisua10; eta bestetik, proposamena luzatuz: Eskozia eta Katalunia /edo/ Katalunia eta Eskozia11.

Hala ere, batzuek independentzia argi aldarrikatu zuten: Independentzia da mezua (zorionez!)

Eskoziarrek moneta propioaren afera ere ukitu zuten, nahiz eta kasurik ez egin: Eskoziaren moneta propioaz zenbait iritzi12.

Dena den, azken bolada honetan, moneta propioaz eztabaida oso interesgarri bat sortu da: Moneta berria jaulkiko ote du balediko Eskozia independenteak?13.

Interesgarriena hauxe dateke: Eskozia independentea eta moneta propioa14.

Lan horiek DTMtik nahiko hurbil daude, baina… oraindik askotxo falta zaie.

Ea hurrengoan15 asmatuko duten! Horretarako, jakin zein ez!, ekonomia da nagusi.

Ikusiko dugu!

Dena den, hona hemen Bill Mitchell-en ‘abisuak’:

Orain dela gutxi:

a) Bill Mitchell-ek Eskoziaz, berriz (1)

b) Bill Mitchell-ek Eskoziaz, berriz (2)

Oraintxe:

c) Eskoziako independentziari buruzko eztabaida eta DTM

d) Laster etorriko dena: Aurreko linkean Mitchell-ek esaten duen bezala, “… the Scottish question is interesting and demonstrates many of points that nations should be cogniscant of when discussing monetary sovereignty. And besides I have to get up in Edinburgh and Glasgow in a few weeks so as a researcher I am trained to be prepared and seek the best understanding that I can of the complexity of the situation. I will be writing a few posts on the Scottish issue as I prepare for that speaking tour.”

Kazetariak in the middle of nowhere.

Zertan ari dira?

Ez badakite, eta ez dakite!, zertarako idazten dute?


13 Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2016/07/03/moneta-berria-jaulkiko-ote-du-balediko-eskozia-independenteak/. (Balitz eta baledi aspalditik bereizi ditugu: balitz irreala eta baledi potentziala.)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude