Eskoziaz beste behin.
Hona hemen Mitchell-ek dioena[1]:
Eskoziarrei 2014ko erreferendumean baiezko boto ematea gomendatuko nieke, baldin eta soilik baldin haiek beren moneta flotatzailea, ez-lotua martxan jarriko balute eta eurogunea sartzeko edozein ideia baztertuko balute[2].
Baiezko botoa baldintzatuko luke gobernuak enplegu osoko lortzeko konpromisoak, berriki sortuko duten monetaz baliatuz.
Libera britainiarra erabiltzen segituko badute, orduan ez da ezer irabaziko.
Eskoziak benetan independentea izan nahi badu, bere moneta izan beharko du.
EHn jende askok Eskoziarekiko daukan liluramendu itsuak ez ditu kontuan hartzen oinarrizko baldintza horiek.
Diodan berriz, badaezpada ere, ni neu ere liluratzen nauela Eskoziak maila politikoan independentea izateko daukan aukera hurbilak.
Baina, adi!, Eskoziako ekonomiaz, politika fiskalaz eta moneta politikaz oso ezkorra naiz.
(Ikasiko ote dugu inoiz?)
[2] Eurogunean sartzekotan, gogoratu Warren Mosler-en proposamen dotorea: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/21/warren-mosler-en-proposamenak/.
Emilio says:
Beraz, EH Bilduk INDEPENDENTZIA bultzatzeko asmoa badu, hasieratik irudikatu beharko luke Europar Batasunetik kanpoko Euskal Estatu Independiente bat, bere moneta-politika propioarekin eta beraz, moneta-politika horretaz baliatuz Politika Ekonomiko zehatzak gauzatuko dituena.
joseba says:
Kaixo Emilio,
Ez halabeharrez.
Gogoratu Warren Mosler-en proposamenak, sarrera horretan bertan aipatuko linkean dagoena:
“Eurogunean sartzekotan, gogoratu Warren Mosler-en proposamen dotorea: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/21/warren-mosler-en-proposamenak/.”
Edo/eta ondoko linkean agertzen dena:
– https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/10/08/mosler-ek-italian-laster-emango-duen-hitzaldiaz/.
Dena den, eta ikaratzen ez baldin bazara hemengo ekonomialari gehienak ikaratzen diren bezalaxe, askorentzat oso bide ulertezina omen dena maila teorikoan beti egongo da irekita: Eurolandiatik kanpo baina Europar Batasunaren barruan, kasu, Suedia bezala.
Blogean bertan baduzu Mosler-ek Quebec-erako proposatutakoa, berezko moneta, lorea izenekoa erabiliz:
– http://es.scribd.com/doc/59851149/Nola-irten-eurogunetik-Proposamena
– https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/08/03/eh-eta-moneta-propioa/
Edozein kasutan, garrantzitsuena, nire ustez, horrelako gaiez eztabaidatzea da.
Zoritxarrez, eztabaida hori eguneroko menutik kenduta dago, eta esperientziaz diotsut, zenbait mediotan baztertua (zentsuratua agian?): http://www.scribd.com/doc/103111294/Eskoziari-buruzko-e-posta-batzuk.
Mila esker!
Ez adiorik.
joseba
Iker Etxebarria says:
Orduan, balizko EH “independienteak” (hau da, moneta-subiranotasunik gabeko EBko estatu kidea) bere barnean ongizate estatua bermatzeko (kalitatezko zerbitzu publiko guztiak eskeintzeko) eta ekonomi erreala suspertzeko (BPGa igotzeko), EBZa presionatu beharko luke, banku zentral horrek moneta politika hedatzaileak martxan jarri ditzan (euroak jaulki, estatu kideen aurrekontuak finantzatzeko).
Hori horrela bada, estrategia honako hau izan beharko litzateke: EBaren barnean alderdi politiko eta eragile sozial desberdinekin aliantzak sortzea, EBZa politika hedatzaile horiek martxan jartzera behartuz.
Beraz, erantzuna EB mailan eman behar da, eta ez EH mailan soilik. Gaur egun Euskal Herriko lurralde administratiboek dituzten eskumenek ez dute auzi honetan ezertarako balio. Beraz, egungo baldintzetan, EHko alderdiak ez dira gai krisiari aurre egiteko.
joseba says:
Oso ongi.
Beharrezkoa da, aldez edo moldez, hobeto esanda nahitaez, Eurolandiako, eta batez ere EBZ-ko moneta politika erabat aldatzea.
Gogoratu Mosler-ek laster esango duena Italian: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/10/09/mosler-ek-italian-laster-emango-duen-hitzaldiaz/.
Batzuek onartu ala ez, beste batzuek konturatu ala ez, EB-n, eta, oro har, mundu mailan dagoen krisirik sakonena hauxe da: ezjakintasunaren krisia (https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/12/04/ezjakintasuna-eta-austeritatea/. https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/08/24/ezjakintasunaren-krisia-eskozian/.)
DTM-koek aspaldian salatu dute hori. Baita proposamen asko egin ere.
Hemengo ‘adituak’ lekutan daude, denboraz kanpo, …