Historia ekonomikoa ikasi beharko dugu, batez ere, egindako akatsak eta bultzaturiko politika ekonomiko desegokiak berriz martxan ez jartzeko.
Blog honetan luze aritu gara Eskoziaz eta Greziaz, baita Islandiaz ere.
Katalunia eta Euskal Herria (nola ez!) aztergai izan dugu, baita izango ere.
Sinetsi ala ez, jakin ala ez, une honetan Europan euroaz, moneta propioaz, austeritateaz, defizit publikoaz, lan bermeaz, eta abar luzetxoaz eztabaidatzen deneko leku bakarra Italia da.
“Solo in Italia esiste oggi un movimento che si oppone al totalitarismo che sta trascinando l’Europa, e forse il mondo, verso la catastrofe”1
Europa, oro har, hilda dago maila intelektualean.
Italian joan den urtean ReteMMT-koek lantxo hau plazaratu zuten:
a) Ingelezez: Scotland and Catalunya. The history will repeat itself?2
(Will Scotland and Catalunya become independent in 2014?
And will they consider the issues and related to their new monetary system? A MMT alert, based on sad Eurozone’s experience.)
b) Italieraz: Scozia e Catalogna. La storia ripeterà se stessa?3
Goiz ala berandu horra hor Katalunian ukitu behar duten gaia, … ukitu, analizatu eta gai horretaz erabaki, noski.
Gainera orain Greziaren (eta Syriza!) etsenplua dugu begien aurrean: alegia, kapitulazioa ala Grexit.
Zer erabakiko da Katalunian arlo ekonomiko eta monetarioan? Ardura daukate enpleguaz eta austeritateaz? Ala kezka bakarra independentzia ‘politiko hutsa’ da?
Mundu birtual batean bizi ote dira katalanak, zenbait euskaldun bezala, non ‘politikak’ ez daukan zer ikusirik ekonomiarekin, monetarekin, langabeziarekin, austeritatearekin, defizitarekin eta abar luzearekin…?
Hola izango balitz eta afera ekonomiko-monetarioa analizatuko ez balute eta litezkeen irtenbideak argi eta garbi plazaratuko ez balituzte, porrota izango lukete ondorio gisa, dudarik gabe.
Espero dezagun katalanak argiak eta azkarrak izatea, ‘politika’ mailan erakutsi duten bezala, eta benetako afera ekonomiko eta monetarioei aurre egin diezaieten.
joseba says:
Scozia e Catalogna, la storia si ripete?
Scotland and Catalunya, the history will repeat itself?
http://www.retemmt.it/scozia-e-catalogna-la-storia-si-ripete/.