Independentzia da mezua (zorionez!)

Albistea: «Independentziaren aldeko ezkerreko aukera funtsezkoa da»1

CAT BOYD ESKOZIAKO RISE ALIANTZAKO ZERRENDABURUA

“Zergatik erabaki zenuten erreferendumean sortutako Radical Independence Campaignetik alderdi politikoa sortu eta hauteskundeetara aurkeztea?

Garrantzitsua da herri mugimenduentzat ate berriak irekitzea. (…) Uste genuelako garrantzitsua dela ezkerreko aukera bat izatea Eskozian. Gure helburua da ezkerra berritzea, jende gaztea proiektura erakartzea eta Eskoziako panorama politikoan sozialismoa berriz ezartzea.

Europan zehar zabaldu den «politika berriaren» beste adibide bat al da RISE?

Demokrazia krisi bat dago Europan. Grezian eta Espainian ikusi da hori, eta Eskozian bat egin zuen erreferendumarekin. Egoera hartatik onuradun bakarra SNP izan zen, ezkerreko oinarririk ez duen alderdia. Eskoziako panoraman politikoan, beraz, hutsunea dago RISE bezalako alderdi batentzat.

Zeresan handia eman duzue kanpainan. Hala ere, SNPren garaipenak eztabaidaezina dirudi. Zer lortzea espero duzue?

Gaitza izango da Parlamentuan sartzea, baina ez ezinezkoa. (…) Ederra litzateke RISEko norbait hautatua izatea, baina aurtengo hauteskundeetan ez bada, hurrengoetan izango da. Luzera begirako proiektua da; agian ez da RISE deituko. Ezkerreko fronte independentista bat eratzea da helburua.

(…)

Hauteskundeotan SNP-k apenas hitz egin du beste erreferendum bati buruz?

SNP-k gradualki heldu nahi dio independentziari. Eskumenak lortu lehenik eta, independentziaren babesa hazten doan heinean, beste erreferendum bat deitu. Horrek ez du funtzionatuko. Historian zehar aldaketak soilik gertatu dira gauzak aldarrikatu direnean. Lehen erreferenduma deitu zenean independentziaren aldeko babesa %23an zegoen eta %45era igo genuen gero. Horregatik RISEtik adierazi nahi diegu ezin dutela %60aren zain egon. Borrokatu egin behar da eskoziarren babesa lortzeko.

Eskoziak eskumen gehiago izateak independentziarako nahia lausotuko al du?

Badago hori gertatzeko arriskurik. Baina hori independentzia SNP-rekin lotzearen ondorio da. SNP urte askoz egon da agintean Eskozian; orain eskumenekin aukera dago zenbait neurri ez oso gustuko ezarri behar izateko, batez ere arlo ekonomikoan. Horrek SNP alderdiaren ospea higa lezake, baita independentziaren aldeko kanpainarena ere. Horregatik da ezinbestekoa independentziaren aldeko ezkerreko aukera bat.

Eskumen horiek nola baliatu beharko lituzkete Eskozia independente bat lortze aldera?

Egungo egoerari aurre egiteko eta herrialdearen etorkizuna ziurtatzeko, neurri sozialak ezartzea ezinbestekoa da eta SNP ez dabil horretan. Independentziaren aldeko babesa handitu nahi baduzu, segurtasuna ezinbestekoa da, jendeak ez baitu baietz bozkatuko bere etorkizuna kolokan badago. Segurtasun sare bat jarri behar diezu jauzi egin dezaten.

Europar Batasunean jarraitzeko erreferenduma, ekainaren 23an. SNPk Eskoziaren etorkizuna Batasunean jarraitzearekin lotu du. Eta zuek?

Jarrera neutrala duen alderdi bakarra gara. SSP europazalea da, baina Batasunetik ateratzearen aldekoak ere bagara: baietz bozkatuta, Brusela duzu agintean; ezetz bozkatuta, Londres.”

Independentzia dela eta, gogoratu ondoko hau:

Katalunia eta DTM

Eta RISE dela eta, ondoko link hauek:

Hitzak ari bira (3)

Eskoziako ezkerraz hitz bi

Eskozia ez da eredua Euskal Herriarentzat!

Eskozia: independentziaren bidean

Albisteak, zentsura, ezkerra eta abartxo (hots, DTM)


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude