Sarrera gisa, ikus Eskozia: bigarren aukera?
Segida:
Badakigu Euskal Herrian ezintasun intelektual ikaragarria dagoela Brexit ulertu ahal izateko: Brexit eta Egiptoko izurriteak
Hala ere, Brexit factum bata da.
UEUk aurten plazaratuko duen liburu berri batez (“Ikasgai sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik“) hitz egin dugu jadanik1.
Liburu horretan, dagokidan kapitulutik, eta Eskoziari dagokionez, hona hemen plazaratuko dudan apurra, oraindik zirriborroa izanik.
Eskoziaz hitz bi
Eskozian gauzatu zen referendumaz, Euskal Herrian badago oso zabaldua den aurreiritzi bat, errealitatetik at dagoena.
Hala PNV-k nola progre askok uste dute Eskozian egondako referenduma paktatua izan zela, akordioaren bidez lortu zela.
Afera hori ongi ezagutzen dutenek beste historia bat kontatzen dute.
Izan ere, ICEC-koek2 honela diote, Anna Arqué lekuko3:
“La coneguda com a Via Escocesa és un cas paradigmàtic per veure com els interessos partidistes, acomodats en el fals discurs del “no podem perquè Espanya no ens deixa”, han situat erròniament la conseqüència: el pacte amb l’Estat britànic, com a tret definitori, negant la veritable rellevància política del fet que el causa: la disposició unilateral del govern escocès. Aquesta unilateralitat de la Via Escocesa –explicada a bastament per l’ICEC (International Commission of European Citizens), per exemple, a la Universitat Catalana d’Estiu, amb veus tan autoritzades com ara el ministre d’Afers Estrangers del govern escocès i el portaveu del govern a Westminster, entre d’altres– va ser el motiu fonamental que va empènyer la necessitat negociadora del Regne Unit i esborra la tan enganyosa premissa, utilitzada a bastament per polítics independentistes, que diu que si els escocesos van fer el referèndum va ser gràcies als bons dels anglesos. Res més lluny de la realitat: el referèndum es va fer gràcies als escocesos i al fet que per a ells l’únic pla B era el pla A.”
Sasi-argudio berberak Euskal Herrian irakurtzen eta entzuten dira.
Kontua da Eskoziak aparteko aukera ederra izan zuela politikoki eta ekonomikoki independentea izateko. Hala ere, independentziaren izenean, moneta Britainia Handiko banku zentralaren esku utzi nahi zuten (libra esterlina erabiliz) eta, harrigarria bada ere, fiskalitatea britainiar Altxor Publikoaren menpe.
Hori salatu dugu, e-posta batzuen bidez: Eskoziari buruzko e-posta batzuk. Bertan Bill Mitchell-en irakaspenak erabili nituen (Bill Mitchell-ek Eskoziaz eta Eskozia independentziaranzko bidean).
Hori dela eta, behin eta berriz azpimarratu dut Eskozia ez dela inongo eredurik Euskal Herriarentzat: ikus, besteak beste, ondoko linkak: Eskozia ez da inolako eredua Euskal Herriarentzat eta Eskozia ez da eredua Euskal Herriarentzat
Ondorioz, hauxe esan daiteke: Eskoziak hanka sartu zuen, goraino gainera.
DTMkoek, eta Mosler-ek bereziki, abisua eman zuten. Alde batetik, Katalunian gauza bertsua gerta ez zedin: Eskozia eta Katalunia: DTMkoen abisua; eta bestetik, proposamena luzatuz: Eskozia eta Katalunia /edo/ Katalunia eta Eskozia.
Eskoziarrek moneta propioaren afera ukitu zuten, nahiz eta kasurik ez egin: Eskoziaren moneta propioaz zenbait iritzi.
Dena den, azken bolada honetan, moneta propioaz eztabaida oso interesgarri bat sortu da: Moneta berria jaulkiko ote du balediko Eskozia independenteak?.
Interesgarriena hauxe dateke: Eskozia independentea eta moneta propioa.
Lan horiek DTMtik nahiko hurbil daude, baina… oraindik askotxo falta zaie.
Ea hurrengoan asmatuko duten! Horretarako, jakin zein ez!, ekonomia da nagusi.
(Honaino aipatutako liburu berri horretarako zirriborroa.)
Afera independentziaren kontzeptuan datza.
Ongi dakigunez hitzak polisemikoak dira. Edozein hitzek hamaika esanahi dauzka.
Eskozia independentea Brexit-eko Britainia Handian? No way!
Eskozia independentea Europar Batasunean? Galdetu Troikari eta Greziako jendeari!
Esan bezala, ekonomia da nagusi, berak agintzen du.
Izan ere, Eskoziak Britainia Handian segituz gero, britainiarren moneta (libra esterlina), Banku Zentrala eta Altxor Publikoa izango lirateke agintzen dutenak.
Gauza bertsua, baldin eta jadanik egindako referenduma irabazi izan balute, zeren, eskoziarrek berek eskatuta, britainiarren moneta (libra esterlina), Banku Zentrala eta Altxor Publikoa izango ziratekeen aginduko zuketenak.
Beste aldetik, Europar Batasunean sartuz gero, Europako Banku Zentrala, Europako Komisioa eta Nazioarteko Moneta Fondoa, hots, Troika izango lirateke nagusiak, eta ondorioz austeritatea eta neurri bereziak (defizit publikoa BPG-ren %3a, eta abar).
Eskozia independentea bere moneta propioarekin, hots, libra eskoziarrarekin, eta berau jaulkitzeko Banku Zentral propioa, eta fiskalitatea ongi kudeatzeko Altxor Publiko propioa erabiliz?
Horixe izan daiteke irtenbide bakarra, Bill Mitchell-en ustez4.
Bai, noski, badago non ikas: Brexit delakoaz (Brexit, ezkerra eta Lexit) edo eta Greziaren aferaz (Defizit fiskala, berriz: Grezia eta Britainia Handia).
Eurolandiatik at bizitza badago: ikus Zipriztin ekonomikoak (23) —> (i) Eurolandiatik kanpo ez dago irtenbiderik, ez bizitzarik.
Bai, bizitza dago eta gainera oparoa eurogunetik kanpo: ikus EFTA (http://www.efta.int/) eta gogoratu Islandia5.
Ikasiko ote dute eskoziarrek?
Ikasiko ote dugu guk?
4 Ikus Bill Mitchell-en irakaspenak, goian aipatuak.