Jadanik esan genuen hori: Eskozia ez da inolako eredua Euskal Herriarentzat
Argiago agian hemen: Eskozia independentziarako bidean? eta Eskozia eta Katalunia: DTMkoen abisua
Orain argiago, baldin eta argiago esan badadi.
Izan ere, Alex Salmond-ek dioenez1,
“[Alex Salmond] ha subrayado que si el Reino Unido opta por abandonar la Unión Europea, la independencia de Escocia «llegará más temprano», dado que la ciudadanía escocesa es favorable a quedarse en el club europeo.”
Dena den, puntu batzuk oso argi dauka Salmond-ek. Kasu, “La importancia de la autodeterminación, …”
Badirudi EAJ-k ere ikasi duela2: EAJk “… berriro aurkeztuko du 2011ko abuztuan erregistratutako ekinbidea, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aitortzan oinarritua.”
Bagenekien: autodeterminazio eskubidea da abiapuntua. Hori gehi demokrazia. Ez besterik!
Beraz, Eskozia Europako Kluban egongo da, non Troikak agintzen duen, non defizit publikoa erabat definituta dagoen (BPGren %3), non austeritatea nagusia den…
Eskozian, dena den, Salmond-ez haratago, beste politika mota bat martxan jarri nahi dute, RISE3 inguruan.
1 Ikus Alex Salmond: «Si el Reino Unido sale de la UE, acelerará la independencia de Escocia»: http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160201/alex-salmond-si-el-reino-unido-sale-de-la-ue-acelerara-la-independencia-de-escocia.
2 Ikus Ibarretxeren plana eta Loiola abiapuntu dituen estatus bat proposatuko du EAJk: http://www.berria.eus/albisteak/119151/ibarretxeren_plana_eta_loiola_abiapuntu_dituen_estatus_bat_proposatuko_du_eajk.htm.
3 Ikus The RISE of the Scottish Left: https://en.wikipedia.org/wiki/RISE_%E2%80%93_Scotland%27s_Left_Alliance