Edurne Larraza: “Programazioa ikasgai gehienetan -eta pixka bat ausarta izanik- guztietan erabil daitekeela esango nuke”

UEUk Ordenagailuak programatzen txiki-txikitatik on-line ikastaroa antolatu du udazken honetan. Edurne Larrazari, ikastaroko arduradunari galdera batzuk egin dizkiogu gaian sakontzeko asmoz. Matrikula zabalik dago.

Little-Girl-using-Sratch-Jr.Zein gaitasun eskura dezakete haur eta gazteek ordenagailuen programazioa eta pentsamolde konputazionala ezagutuz? Pentsaera konputazionalak gaitasun asko barneratzen ditu esate baterako problemen deskonposaketa eta ebazpena, algoritmika, abstrakzioa. Eta programatzen ikasteak gaitasun horiek lortzen laguntzen du. Izan ere programatzea, problema zehatz bati erantzuna ematean datza, eta gainera, ez edonola, konputagailu batek ebazteko moduan.

Ikasgai guztietan txertatu daiteke edo beharko litzateke ordenagailuen programazioa eta pentsamolde konputazionala? Esan bezala, programazioa, pentsaera konputazionalean azaltzen diren gaitasunak eskuratzeko bide bat da, baina ez bakarra. Programazioa ikasgai gehienetan eta pixka bat ausarta izanik guztietan erabil daitekeela esango nuke. Hainbat curriculumetan txertatuta dago dagoeneko, modu ezberdinetan. Erresuma batuan adibidez ikasgai berri bat sortu dute eta Finlandian matematikako ikasgaian sartu dute. Azken hauek hala ere dagoeneko dokumentatu dute egokiagoa litzatekeela ikasgai propioa izatea.

Gaur egun gero eta gehiago erabiltzen dira ordenagailuak ikasgeletan, baina egoki erabiltzen dira? Nik ez nuke esango ematen zaien erabilera okerra denik, baina hutsune bat ikusten dut. Ordenagailuen erabilera sustatu ez ezik, funtzionamendua zein den ere azaldu eta irakatsi beharko litzateke. Ikasleek curriculumean azaltzen diren zientziak ikastea beharrezkoa ikusten da zientzia horiek eragin zuzena daukatelako gure bizitzan. Orduan, zergatik ez da informatika, zientzia gisa ere curriculumean sartzen? Ordenagailuen funtzionamendua eta logika ezagututa, tresna horiei etekin handiagoa ateratzea dago, sortzaile izan daiteke eta ez soilik besteek sortzen dutenaren erabiltzaile.

Heziberri 2020 curriculumak zein neurri txertatu ditu alor hau garatze bidean? Ikasgai guztietan zeharka lantzen omen dira gaitasun digitalak Heziberri 2020 curriculumaren bidez, baina nire ustez, informatika zientzia gisa ez da behar bezala lantzen. Batxilergoan, hautazko ikasgai batean bakarrik azaltzen da programazioa, baina informatika programazioa baino askoz gehiago da. Ikasleek jakin behar dute zeintzuk diren informatikaren oinarriak haien etorkizuneko lanbidea emango dizkien ikasketak argumentu sendoa erabaki ahal izateko. Hori ezin da egin bakarrik batxilergoko hautazko batean ikasitakoan oinarrituta.

Neurri horiek nahikoak dira ala beste urrats batzuk eman beharko liratekeela iruditzen zaizu? Mundu osoan dago egun mugimendua gai honen inguruan. Erresuma batuan bi urte daramate curriculumean txertatuta informatikako ikasgaia. Finlandian aurten hasi dira matematikako ikasgaian txertaturik informatika lantzen. Pare bat aipatzearren. Hainbat mugimendu daude umeei informatika eta programazioa irakasteko: informatikako kontzeptuak ordenagailurik gabe irakasteko (CSUnplugged), kontzeptu horiek ikasten dibertigarria izan dadin (CS4fun), programatzen ikasteko (code.org), eta gehiegi ez luzatzeagatik ez dut jarraituko. El dugu gurpila asmatu beharrik, baina bai aztertu gure testuinguruan nola erabili daitezkeen tresna hauek etorkizunean gai honetan ere, ongi formatutako gizartea izan dezagun.

HTML5 estandarra ikasten (MOOC ikastaroa).

UEU, Gipuzkoako Foru Aldundia, Elhuyar eta Asmoz Fundazioak elkarlanean antolatutako MOOC ikastaroan izena emateko aukera ireki da.

Ikastaro honetan ezagutuko ditugu hobeto HTML 5-ek eskaintzen dituen aukera berriak eta Interneteko nabigatzaileek jada inplementatuta dituzten atalak praktiken bidez ikasiko ditugu.

HTML5 estandarra ikasten. Sarrera praktikoa.

  • Urriaren 27tik azaroaren 23ra.
  • 10 ordu.
  • Ikastaroa guztiz on line emango da, MOOC formatuan.
  • Irakasleak: Juanan Pereira, UPV/EHUko irakaslea, eta Igor Leturia, Elhuyarko kidea, UEUkideak.

Izen ematea irekita.

HTML5 logoa

Informazio gehiago:

Irati Iciar

943 82 14 26

i.iciar@ueu.org

.

 

IEB13. Hitzaldi eta komunikazioen laburpenak.

IEB13 ‘Telefonoak eta Informatika’ jardunaldiko hitzaldi eta komunikazioen laburpenak eta dokumentazio osagarria hemen daude eskegita.

Hitzaldi eta komunikazioen abstractak (jardunaldian karpetan paperean banatu dena).

Hitzaldi eta komunikazioen laburpenak (hitzaldiaren osagarria).

Informazio gehiago:

Ainhoa Latatu

943 82 14 26

a.latatu@ueu.org

.

IEB2013. Izen ematea irekita.

UEUren Informatika Sailak antolatutako Informatikari Euskaldunen IX. Bilkuran, hau da,  IEB2013: Telefonoak eta Informatika jardunaldian, izena emateko epea ireki da.

IEB2013 bannerra

Jardunaldia 2013ko maiatzaren 8an, asteazkena, Donostian, Miramongo Teknologi Elkartegian egingo da.

Ikusi egitaraua eta eman izena, UEUren web gunetik: IEB2013: Telefonoak eta Informatika.

Izen ematea:

  • Izen ematea UEUren web gunetik eta Enpresa Digitalaren web gunetik egin daiteke.
  • Izen ematea maiatzaren 6a arte irekita dago.
  • Plaza mugatuak daude.
  • Doanekoa da.

Elkarrekin bazkaltzeko aukera dago, baina plaza gutxi daudenez, ahalik azkarren erreserbatzea komeni da. Bazkarian izena emateko, jarraitu web guneko argibideak.

Eskuratu jardunaldiaren IEB2013 eskuorria eta zabaldu nahi adina.

Informazio gehiago:

Ainhoa Latatu

a.latatu@ueu.org

943 82 14 26

 

 

AITOR SOROA: “3D-A SORMEN TRESNA BAT IZATEAZ GAIN, ERABAT KREATIBOA ERE BADELA ESANGO NUKE”

 

Aitor Soroa Etxabe (Informatikan Doktorea eta UEUko informatika saileko
arduraduna) “3D grafikoak Blender erabiliz” ikastaroaren irakaslea da.
Ordenagailuen bidez 3D irudiak sortzeko erabiltzen den Blender programaren
berri eman digu.

<img src="%3Ca%20href=" aitor soroa (3D grafikoak Blender erabiliz)

“3D grafikoak Blender erabiliz” ikastaroaz arduratu zara UEUko Udako
ikastaroetan? Zeintzuk izan dira aurrera eramandako helburuak edota ideia
aipagarrienak?

Aitor Soroa: Ikastaro irekia da, hau da, hainbat lagun motari zuzenduta
dago. Ideia nagusia ordenagailuetan hiru dimentsiotako irudi grafikoak sortzeko
programa baten berri ematea da. Blender izena du programa hori eta software
librean oinarritua dago. Blender softwarearen zenbait kontzeptu ikusi eta gero,
erabiltzaileak erabileraren oinarriak bereganatzea eta hainbat irudi sortzea
bilatzen dut. Hala ere, programa oso konplexua izanda, horrekiko hurbilpena
izango da, horren potentzialitatea ezagutaraztea.

Zertan datza Blender softwarea? 3D-an aditua izan behar duzu horren
erabileran trebatzeko?

A.S.: Alde batetik, Blender programa software librea bada ere, oso kalitate
onekoa da, merkataritzan erabiltzen diren programa bikainetatik oso gertu
dagoena. Hainbat gauzatan okerragoa izan daiteke, baina onenen top-ean dagoela
esan daiteke, hau da, goi-mailan. Horregatik, esperientzia ona bilakatu da
software librearentzat, aplikazio indartsua eta sendoa delako. Beste aldetik,
bere ezaugarri garrantzitsuenen artean daude: 3Dko irudiak sortu ahal izateko
beharrezko tresneriak integratuta dauzka eta edozeinek erabili dezakeen softwarea
da, nahiz eta hainbat kontzeptu konplikatuak izan.

Irudi grafikoak lortuko ditugu Blender-ren bidez, baina horien atzetik,
irudi geometrikoak, poligonoak… egongo dira. Beraz, irudi horien sortze
prozesua izango litzateke ikastaroaren oinarria.

Hainbat lizentziatura eta diplomaturari ondo datorkio teknika hauen
berri izatea. Zeintzuk aipatuko zenituzke?

A.S.: Lizentziatura aldetik, Arte Ederrak, Arkitektura edo horien antza
duten jakintza arloei gomendatuko nieke teknika berri honetan zaletzea. Gainera,
animazioaren mundua legoke. Azkenik, beste esparru handi bat legoke, “CutCam”
izenaz ezagutzen dena, hau da, pieza industrialen diseinuan oinarritzen dena,
baina hori ingeniaritza arloari begira legoke. Blender programa ez dago azken
esparru horri hain zuzenduta, teknika orokorrari dagokiola behintzat.

Software hau marrazketan interesa duen edonorentzat aproposa dela esan
daiteke. Maiz 3Dko proiektuak gustuko dituenarentzat lagungarria da, nahiz eta
marrazketan trebea ez izan. Beraz, aisialdirako tresna izan daiteke era berean,
lizentziatura edota edozein ikasketatik kanpo.

Filmetan zer emaitza bilatzen da 3Da aplikatzen denean?

A.S.: Oso arlo zabala da. Alde batetik, 3Dan egindako film osoak daude,
marrazki bizidunen mundutik etorri den teknika berri hori, batez ere. Baina
talde horren barruan hainbat estilo bereizi daiteke: badaude ahalik eta
errealismo handiena bilatzen duten filmak eta, era berean, errealismoa bilatzen
ez dutenak. Azken horiek, animazioaren 2D munduarekin aldera daitezke. Horretan
ez da errealismoa bilatzen, bere mundu propioa baitu; gauzak bere modu berezian
mugitzen dira.

Beste aldetik, nahasketan ere 3Dren teknika erabiltzen da, hau da, film
tradizionala grabatu eta, ondoren, post-produkzioan efektu digitalak gehitu.
Bigarren multzo horretan, errealismoa eta efektu digitalak ez nabaritzea geroz
eta gehiago bilatzen da.

3Da errealitatea moldatzeko tresna dela esango zenuke? Egokia al da
gazteak 3Dk irudikatutako gizarte honetan heztea?

A.S.: Nik 3Da marrazteko teknika bat bezala ikusten dut. Esaterako, ni
betidanik marrazkilari traketsa izan naiz, oso pultsu txarrarekin, besteak
beste. Teknika honek gauza politak egiteko bidea zabaldu dit, programak
erabiliz. Beraz, alde horretatik, horrelakoei beldurrik ez zaiela izan behar
esango nuke. Dena bezala, hirugarren dimentsioa ere ondo edo gaizki erabil
daiteke, baina printzipioz sormen tresna izateaz gain, erabat kreatiboa ere
badela esango nuke.

Horrelako ikastaro originala ematean, zer material erabiltzen duzu
jendearen arretaa deitzeko?

A.S.: Honelako ikastaroetara datozen lagunak motibatuta datozela uste dut.
Beraz, behin faktore hori edukiaren alde edukita, informazio larregi ez ematen
ahalegindu naiz, saturatu ez daitezen, baina irudi batzuk sortzea bilatzen dut
beti, errazak izango diren irudi batzuk. Horrela, emaitza ikusgarri eta
erakargarriak jasotzen dituzte ikasleek eta motibazioa areagotzen da. Hortaz,
ikastaroan 3Daren parte artistikoa lantzen dugula esan baitaiteke. Informatika
Fakultatean, aldiz, 3D teknika ikuspuntu tekniko batetik lantzen da, hau da,
informatikari bati ez zaio sormen lanik eskatzen, teknika ezagutzea
baizik. 

Udaberriko eskaintza irekita.

Udako jardunaz gain, urte osoko eskaintza akademikoa dauka UEUk eta orain Udaberriko ikastaroen multzoa aurkeztu du.

Eibarko Ikastetxe Nagusia.
Markeskoa Jauretxea.

Baionako Egoitza Sozialean.

Ikastaro honen helburua musika ordenagailuz lantzen ikastea da. Besteak beste, soinu grabaketaren gaineko oinarrizko kontzeptuak eta Protools programaren erabilerak erakutsiko dira: grabazioa,nahasketa eta edizioa.

Iruñeko Egoitza Sozialean.

Ikastaro honen helburua parte hartzaileen komunikazio trebetasunak malgutzea, zabaltzea eta aberastea da. Horretarako, teknika erraz eta indartsuak ikasiko eta bereganatuko ditu, besteen aurrean ahalik eta jario handienaz, ahalik eta argien eta ahalik eta naturalen hitz egiteko. 

Izen emateak irekita.

Informazio guztia UEUren web gunean: www.ueu.org

IEB2009. Izena emateko epea zabalik dago!

Informatikari Euskaldunen
VII. Bilkura
datorren maiatzaren 7an izango da Donostiako
Teknologi Elkartegian dagoen Auditorium-ean.

1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste bost
ekitaldi antolatu dira. Emaitzak arrakastatsuak izan dira, batez beste
125 pertsona baino gehiago bildu izan dira jardunaldi bakoitzean,
informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza,
industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki.

Aurtengo edizioaren leloa “IEB2009:
Teknologia berriak, gaur eta bihar”
aukeratu
dugu. Izan ere, teknologiaren alorrean, telekomunikazioak paper
garrantzitsua betetzen du gure gizartean. Ezagutzaren edo
Komunikazioaren Gizartearen oinarri den Internet ezin
da, gaur egun, elkarlanaren eta kooperazioaren bezalako ideietatik
aparte ikusi, eta horrela irudikatzen dugu guk ere Informatikarien
Bilkura: informatikaren
inguruan gabiltzanok bildu, eguna elkarrekin eman, eta elkarlana
sustatzeko gunea
eraikitzea da gure azken helburua.

irudia

Ohikoa den bezala, bilkuran hitzaldiak
eta komunikazioak
izango dira, eta horien artean, esperientzien
eta proiektuen berri
emango da eta euskaraz garatutako aplikazioak
aurkeztuko dira. Aukera ezin hobea izango dugu, beraz, teknologia-gai
horien inguruko egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatzeko.

Izen
ematea

Doanekoa izango den arren, ezinbestekoa izango da izena ematea.
Horretarako, izen-emate epea apirilaren 1etik 30era arte, zabalik
egongo da. Lekuak libre egonez gero jardunaldiaren egunera arte
izen-ematea irekita egongo da.
Izena emateko, jardunaldiaren weborrian : IEB2009

Bazkaria
Bazkaria eskainiko da 15 €tan.
Plaza mugatuak
izango dira, beraz onarpena dirusarreren arabera egingo da.

Ezaugarriak


Antolatzaileak
UEUko
Informatika Saila
eta Miramon
Enpresa Digitala

Web mugikorra. Ikastaroa

Normal
0
21

Mugikortasuna da geure hurrengo erronka. Hori
dela eta, garrantzitsua da ere faktore hori geure erakundeetarako aprobetxatzen
jakitea. Ikastaro honetan web mota berri honen inguruko gailurik
interesgarrienak, arazoak, konponbideak etab. ezagutzen saiatuko gara, eta
aplikazio horietan garrantzitsuena testuingurua dela azpimarratuko dugu.

Gailu mugikorretarik ikusteko moduko
aplikazioak sortzen edo egokitzen ikasi nahi duten guztiei zuzendutako
ikastaroa da: diseinatzaileei, garatzaileei, komunikazio arduradunei, etab.
Komenigarria da HTMLren inguruko gutxieneko ezagutza izatea.

Ikastaro hau UEUren
Markeskoako Ikastaroen udaberriko eskaintzan
aurkituko duzue.

 Informazio gehiago eta izen ematea: Web
mugikorra

Markeskoako ikastaroak martxan

UEUren Ikastetxe Nagusian, Eibarko Markeskoa Jauretxean, udaberriko eskaintza, prestatu dugu. 2009ko martxotik maiatzaren amaiera bitartean 8 ikastaro eskainiko dira.

Ikastaroetako batzuk profesionalei bideratutako gaiak landuko dituzte, beraien egunerokotasunean erabilgarri izango dituzten ezagutzak jasotzeko edo eguneratzeko.

Baina beste batzuk, garapen eta interes
pertsonaleko gaiak lantzen dituzte. Guztiak ere, euskara hutsean ematen dira.

Orokorrean, interesa daukan edonori irekitako
ikastaroak dira.

Garapen Pertsonalarekin lotutakoak:

Hizkuntzaren irakaskuntza eta motibazioa:

Informatika

Gizarte gaiak

Argibideak:
Mari Karmen Menika, Ikastetxe Nagusiko arduraduna
Isasi-Markeskoa Jauretxea
Otaola 1, – 20600 Eibar
943 82 14 26
markeskoa@ueu.org

Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009: parte hartzeko deialdia

Badator, badator berriro ere!

Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko dugu 2009an.
14 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula.

Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu, eta ohi bezala, gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango ditugu IEB’09: Teknologia berriak, gaur eta bihar” lelopean antolatu dugun honetan.

Ez gelditu begira, zure ekarpena bidali

Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa
bezalako ideietatik aparte ikusi.
Hori dela eta, gaiaren inguruan izandako esperientziak
bilkurako partaideekin eta etorkizunean filosofia horren parte izan
nahi dutenekin konpartitzea aberasgarria izango da.

Eta aurreko ekitaldietan bezala, euskaraz garatutako edozein
klaseko software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi genuke.
Esperientzia edo software produktu bakoitza azaltzeko hamabost minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako.

Deialdi honen inguruko informazio gehiago jasotzeko UEUko jardunaldiaren orrian KLIK egin: IEB’09

(laster BLOGA ere martxan jarriko dugu… ADI!!)