2009/05/14 08:07:05.450 GMT+2
Biharamuneko pilula
Sobra ere, neurria progresistatzat jotzen da eta emakumeen alorrean lanean dihardutenak alde agertu dira. Nire dudak argitzeko emakumeen eskubideen inguruan borrokan diharduen lagun bati hots egin nion iritzia eskatzeko. Biharamuneko pilularen aldekoa da bera, nahiz eta onartzen duen bereziki hezkuntza-maila lan egin behar dela nahigabeko haurdunaldiak saihesteko.
Eñauti, hamasei urte luze dituen nire semeari, galdetu nion ea egoera horretan aurki daitekeen nerabe batek zer uste duen jakiteko. 'Atzerapausoa da' erantzun zidan irmo. Kondoirik gabe aritzeak izan ditzakeen ondorioak eta arriskuak ahaztu arazi ditzakeela uste du.
Hor daude bi iritziak. Denborak esango du Gobernuaren neurria egokia denetz. Neronek uste dut sexu hezkuntza egokia nahigabeko haurdunaldiak minimizatzeko neurririk egokiena dela, hala ere. Eta, gure nerabeek eta gazteak tupusteko sexu-harreman bat izateko aukera badute, egin dezatela larrutan, baina kondoia jantzita. Horrela ondorioak baztertzea bien erabakia izango da; ez bakar batena.
Nork: irazabalbeitia.2009/05/14 08:07:05.450 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/10 21:49:26.316 GMT+2
Ibarretxe
Desadostasun politiko guztien gainetik, nire lehendakaria sentitu dut. EAEko herritarrok duintasunez ordezkatu izan gaituela iruditzen zait. Madrilgo kongresuko irudia dut oraindik gogoan, duintasun eta zintzotasun politikoaren adibide.
Ez nekien ongi nola adierazi Ibarretxeren figurak sortutako sentimendu hori losintxa-itxura eman gabe. Joan den ostiralean Joxe Arantzabalek Sustatun Al Vent kanta mitikoak 50 urte bete dituela aurten adierazi zigunean, leiho bat ireki zitzaidan. Kantaren leloak Juan Joxe Ibarretxeren izaera politikoa deskribatzen du neurri batean. Zure ohorez Juan Joxe Raimonen kanta eta zorte bizitzan!
Nork: irazabalbeitia.2009/05/10 21:49:26.316 GMT+2
Etiketak:
politika
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/04/05 10:11:58.033 GMT+2
Homo …
Gertaera horiek homo generoko animalion eboluzioaren seinale nabarmenak dira. Gizakion eboluzioa ez da segida zuzen eta helburuduna izan, baizik eta, eboluzio osoak bezala zuhaitz itxurakoa eta jarraipenik izan ez duten adarkadurekin.
Atzera begira, beraz, gizakion leinuak eboluzioaren mende egon dela ez dago dudarik. Orain eboluzionatzen ari al gara? Etorkizunean zer? Denetariko iritziak daude zientzialarien artean. Duela urte batzuk zientzialari gehienek uste zuten gizakion eboluzio fisikoa etena zegoela. Egun auzia ez dago horren argi. DNA maila eginiko azterketek, hots, oraingo eta lehenagoko genomaren konparaketek, bestelako aztarnak ematen dituzte. Gure espezie sortu zenetik eboluzioa gelditu ez eta azkartu egin dela ematen du. Afrikatik irtendako gure arbaso beltzarenei azala zuritu egin zitzaien Europa iparralderantz migratzean. Sorterrian baino eguzki-ordu gutxiago izateak, azala zuria behar du eguzki-energia eraginkorrago probestu eta D bitamina sintetizatu ahal izateko. Geneen mutazioen ondorio izan zen. Bidenabar hiru gene lotu izan dira azala zuritzearekin.
Halaber, duela oso denbora gutxi arte planetako giza arrazak elkarrengandik urruntzen ari ziren isolamenduaren ondorioz. Mundu globalizatuak horri bukaera ekarri dio eta ohian tropikaleko tribu bakartuen kasuan izan ezik gainerako homo generoko arrazen geneak etengabe nahasten ari dira.
Eboluzionatzen jarraituko al dugu? Nolakoa izango da eboluzio hori? Altuagoak izango al gara? Martetarren filmetako izaki gorputz ahul eta buru handi bihurtuko al gara? Sendentarismoaren eta jaki azkarren ondorioz gorputz-adar atrofiatuzko gantz-bola bilakatuko al gara?
Txantxak aparte inkognita asko eta beste horrenbeste aukera plantea daitezke.
Eboluzio naturala gerta daitekeen eszenatokiak irudika daitezke. Ilargian edota Marten giza koloniak ezartzen badira, bertako grabitate txikiagoak eta bizigiro artifizialak ondorioak izango ditu belaunaldiak igarotzen diren heinean bertako homo generoko aleengan. Eboluzionatu egingo dute bertako girora ahalik eta egokien moldatzeko.
Geneek ere zeresana izango dute. Zientzia medikoek posible egin dute, lehen umeak izateko adinera ailegatzeko aukera ezin izango zuketen gaixo genetikoak orain gene 'gaiztoak' zabaltzeko parada izatea. Horrek zer ekar dezakeen ez dakigu. Ordea, genetikaren aurrerapenaren ondorioz gene 'gaizto' horiek ezabatzeko erremintak ere agertzen ari zaizkigu. Halaber, teknikak horrek berak ere desiratutako ezaugarri batzuen arabera gure seme-alabak diseinatzeko manera eskainiko digu.
Mikroelektronikan eta gizakiaren nerbio-sistemaren funtzionamenduan gure jakinduria sakontzen goazen heinean, gizakion eta makinen arteko integrazioa posible izatea gerta liteke. Cyborg mundua al datorkigu?
Eta giza garuna sistema elektroniko batean txertatzea lortuko balitz gure gorputz hilgarria bazter lagata, zientzia fikziozko autore batzuk postulatu izan duten legez, homo izaten jarraituko al genuke?
Nork: irazabalbeitia.2009/04/05 10:11:58.033 GMT+2
Etiketak:
antropologia
eboluzioa
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2009/02/17 23:14:11.218 GMT+1
Horikeria
Horri manipulazioa esaten diot, ez soilik mitin bateko balizko ola, burdina produzitzen jartzeagatik titularrean —bidenabar, periodikua leitzen duen askok horri soilik erreparatzen dio. Egun errealitate ukigarri denari ez zaio jaramon egiten. EAEn bada izan, iaztik hona, energiaren alorrean ikerketa egiteko erreferentziazko I+G+B zentroa. CIC-Energigune deritzo eta bere lan-esparruen artean hainbat energia berriztagarrien alorrean jardutea dago: eguzki-energia termikoa, itsas energia eta bioenergia.
Horikeria, manipulazioa, nagusiarekiko zurikeria, … Deitu nahi bezala, baina urrun dago edozein kazetaritza kanonetatik.
Inozoak eta informatugabeak harrapatzeko tranpa jarri du Gipuzkoako egunkaririk handiena Espainiako nazionalismoaren ad maioren gloriam. Tamalez abertzale larrigi jausten da kazeta horren lakioan.
Nork: irazabalbeitia.2009/02/17 23:14:11.218 GMT+1
Etiketak:
komunikabideak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/06 23:15:24.089 GMT+1
Etxekoa? Patxarana bakarrik
Aukeran genituenen artean Fagor etxeko labe pirolitikoa erosi dugu. Etxean oso garbi dugu. Jarrera irmoa daukagu merkatuan, janari-dendako apalategian edo bestelako erakuslehioetan erosgai jartzen zaizkigun produktuen aurrean: aukeran Euskal Herriko marka eta produktuak erostea lehenesten dugu. Berdin esneki eta etxeko elektratresna. Abertzaletasuna eguneroko erabaki ekonomikoetan ere praktikatu beharrekoa da. Horrexegatik erosi dugu Fagor markako labea.
Batzuetan, sarritan zehatzago, damutu egiten naiz gure etxeko jarrera horrekin, ez prezisamente produktuaren kalitatearekin kexu naizelako. 'Etxeko' marka horiek 'etxeko' hizkuntzari iskin egiten diotelako baizik. Fagor labearen argibide-liburuxka lekuko. Leitu ahal izan dut ingelesez, gaztelaniaz, portugesez, frantsesez, nederlanderaz, alemanez, eslovakieraz, txekieraz, hungarieraz eta baita errusieraz ere! Euskaraz ezin izan dut irakurri, ordea.
Etxeko kontsumitzaile batzuk begirunez eta errespetuz tratatzen ditugu Fagor eta gainerako euskal enpresa eta produktuak; lehenetsi egiten ditugu beren produktuak kalitate antzeko eta, akaso, merkeago izan daitezkeen beste batzuen aurrean. Ordainean, Fagorrek eta beste batzuk ez gaituzte begirune eta errespetu berarekin tratatzen 'etxeko' erosle euskaldunak. Errespeturik eta begirunerik ez digutela esango nuke, argi esatearren.
Bertako produktuak kontsumitzeko kanpaina egin izan diodanean, gure lagun batek esan izan dit: 'etxekoa? Patxarana bakarrik'. Apika egun dudan posizioa aldatu beharko dut eta lubakiaren bere aldera pasa beharko dut, sarritan 'etxeko' hori ez delako hain etxeko fortunatzen.
Arazo txiki bat du, hala ere, patxarana ez dut gustukoa.
Nork: irazabalbeitia.2009/01/06 23:15:24.089 GMT+1
Etiketak:
hizkuntza
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/15 09:11:41.053 GMT+1
Txit amable
"Euskara txit amablean
Tesi luzeak idatz daitezke Bilboko udalak abian jarri duen «El euskara amable. Orain bai. Horrela bai», kanpainaren gainean. Euskara amablea, beraz. Eta orain, bai. Atzo arte, ez, nonbait. Horrela, bai, bai baitaude -ulertzen da- amableak
ez diren moduak. Baina batzuen gehiegikeriak ez gaitu hiztun guztiok
berdintzen. Eta nahiz euskararen existentzia bera, askotan eta
askorentzat, ez amablea izan, horrek ere ez ditu erdal hiztun guztiak
berdintzen.
Nik uste nuen bi hizkuntzen bizikidetza zela izan behar zuena
adeitsua, orekatua, ahulenenarenganako begirunezkoa. Bilboko kanpainak,
ordea, euskarari egozten dio amable izateko betebeharra. «El castellano amable. Ya iba siendo hora». Imajinatu eskandalua.
Euskarari buruz transmititzen dugun irudiak aspaldi kezkatzen
duten horietako bat naiz, baina konplexuz betetako portaerek ere ez
gaituzte amableago egingo. Bai, ordea, gajo errukarriago."
Anduk bete-betean asmatu duela uste dut. Gure hizkunzari buruz konplexu asko izan ditugu euskaldunok historian zehar. Pentsa zitekeen gaindituta zeudela jada XXI. mendearen hastapen honetan. Ezezkoa darakust Bilboko lelo horrek. Tamalez, ez da kasu bakana. Euskararen egunarekin EAEko administrazio publikoek kaleratutako agiriak bazuen konplexuon zantzurik. Nekatu naiz euskara eta euskararen normalizazioa aipatzen direnean 'barkatuka' ibili behar horrekin. Oker dabiltza ere maximalismoetatik eta jarrera zabarretatik euskararen normalkuntza bultzatu nahi dutenak. Horrek ez gaitu, aitzitik, jarrera 'amableegietara' eraman behar. Nago, elebitasun sozialaren alde administrazioetatik jaulkitzen den diskurtsoa amableegia dela.
Nork: irazabalbeitia.2008/12/15 09:11:41.053 GMT+1
Etiketak:
euskara
hizkuntza_politika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/10 13:22:35.535 GMT+1
Emergente? Ez, utikan!
Gogora ekarri dit mesanotxean dudan liburua, argiak itzali baino lehen irakurtzen dihardudana. Stuart A. Kauffman egileak su eta gar egiten du fisikarien erredukzionismoaren kontra. Besteak beste, 'emergence' substantiboa eta 'emergent' eta 'emerging' adjektiboak ugari baliatzen ditu. Esaterako esaldi honetan: 'There are not only emergent but radically unpredictible' (giza kulturaz eta legeaz ari da). Naturaren lege eta ezaugarri asko 'emergente' direla dio etengabe. Nola jarriko genuke hori euskaraz? Berriako kazetariak proposatzen duen bidea ez da emankorra, behintzat. Frogatu goiko esaldian! Bidenabar, Elhuyarreko nire lankideek izkin egin diote adiera horri, ez baita hiztegian agertzen.
'Emergente' mailegatu gabe gaitza da 'emerging/emergent country', 'país emergente' edo 'pays émergent' moduko kontzetuak ematea. Sobra ere, 'pays émergent' ez da oso kanonikoa frantsesez, ugari badabilen arren, (ikus wikipediaren ohar hau: 'La notion de "pays émergent" est essentiellement économique. Il s'agit cependant d'une notion distincte de celle de "pays en voie de développement".
Kezkatzen nau hazten ari den hizkuntza-garbizalekeriak; inguruko erdaratan modu jakin batean esaten denari euskaraz beste jira bat bilatzeko grinak horrek. Are gehiago kontzeptu hori terminologiaren zorroan sartzen denean. Esaldi esplikatiboen bidez ez dugu informazioa erdaraz barra-barra jasotzen duen gure irakurle/entzuleren ulermena errazten; askotan, kontrakoa baizik. Paradoxikoa bada ere, garbizalekeria horren aldamenean garbizaletasun beharrezkoari ostikoka jarduten zaizkio bat baino gehiago 'Nueva York' eta antzekoak esanez.
Irrigarria ere izan daiteke batzutan jarrera horren ondorioa, txistea egiteko modukoa. Gure inguruko hainbat komunikabideen jardunari erreparatzen badiogu, frantsesez TGV eta gaztelaniaz AVE akronimoez ezagutzen den tren-mota horri 'tren laster' esaten diotenez, pentsa liteke Euskal Herrian dabiltzan beste guztiak tren mantsoak direla.
Ai batzuen garbizalekeria!
Nork: irazabalbeitia.2008/12/10 13:22:35.535 GMT+1
Etiketak:
hizkuntza
garbizalekeria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/29 12:14:59.869 GMT+1
Kutxen bat egitea
Entenditzen ditut PSEren maniobrak eta kontrako jarrera. Batetik nazionalismo espainolaren zipriztinak daude. Bestetik, eta hau da inportanteena, epe motzeko joko politikoa dago: Patxi Lopez lehendakari izatera iritsiko balitz, salbatzaile moduan agertuko bailitzateke EAEko hiru kutxen bategitea posible eginez. PPrena ere normala da, eskuina espainolistari ez zaio interesatzen euskal erakunde finantzario sendorik osatzea; nahiago herrialdekerian jausitako kutxa ahulak elkarren konpetentzia direnak EAEtik kanpo.
Ezkerreko eta abertzaletzat beren burua duten horien jarrera oso ondo ulertzen da 'dena ala ezer ez' praktikatik edo beste modu batan formulatuta 'zenbat eta okerrago, hobeto'. Ezertara eramaten ez duen praktika politikoa bidenabar. Seguruenik kutxen bateratze-prozesua gardenagoa eta parte hartzaileagoa izan zitekeen; seguruenik, egokiagoa izango zatekeen EAJk horrenbeste protagonismoa ez hartzea,… Nahiago izango nuke neronek, bateratze-prozesuak Hego Euskal Herriko lau kutxak hartu izan balitu bere baitan, baina egoera sozialak eta indar-banaketak ez dute bideragarria egiten; nahiago izango nuke EAEko hiru kutxek abiatu izan balira elkarrekin, baina beti pentsatu izan dut abiatzea eta aritzea ezinbestekoa dela helburu bat lortu nahi denean. Halaber, kutxaren eta BBKren gizarte-ekintzako politika desegokia bateratzearen kontrako arrazoi moduan jartzea adarra jotzea iruditu zait. Gizarte-ekintzako politika desegokia bada egun (neurri batean ados egon naiteke), bat egitearen ondorioz desegokia izaten jarrai dezake jakina, baina egoera berriak aldatzeko aukera ekar lezake. Ez bateratzeak iraunaraziko luke gizarte-ekintzako politikak orain arte legez.
Beste hainbat arlotan bide oso interesgarriak jorratzen ari den ELA erratuta ibili da gai honetan. Administrazio publikoarekin beste esparru batzuetan dituen hika-mikek baldintzatu dutela sindikatuaren jarrera iruditzen zait. Estrategia eta taktika nahastu dituela iruditzen zait.
Kutxako batzarrean EBren ordezkari batzuk abstenitu egin dira, sobra ere, zuzendaritzaren jarreraren aurka. Sektore kritikokoak omen. Alderdi barruko borroken isla, islatu beharko ez luketen tokian. Anekdota hutsa izango zatekeena, abertzaleon jarrera batasuna egon izan balitz.
Herri honek proiektu politiko beregaina behar duela sinesten dugunon artean, subiranotasun horren oinarria den sistema finantzario sendo baterantz abiatzeko erabaki estrategikoan bat ezin elkarrekin hartzeak zinez kezkatzen nau.
Herri eta sozietate hau ezin egituratu eta bien bitartean 'Euskadi vs Euskal Herria' eztabaida antzuen modukoekin su artifizialak erretzen.
Nork: irazabalbeitia.2008/11/29 12:14:59.869 GMT+1
Etiketak:
ekonomia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/25 17:48:09.259 GMT+2
I+Gren tranferentzia (eta 2)
Zifra apala dela esan genuenoi arrazoia eman digu Egibar jaunaren argibideak. Izan ere, Estatuak egiten dituen I+G inbertsioa Cristina Garmendiaren ministerioak egiten duena gainditzen du. Beste ministerio batzuk ere, Industria ministerioak edo Defentsa ministerioak esaterako, I+G inbertsio adierazgarriak egiten dituzte. Adibide baterako, Estatuko aurrekontuetan I+G militarrak pisu adierazgarria du: % 17,82koa 2008ko aurrekontuetan.
Itxura denez eta kalkuluak gaizki egin ez baditut, 2009an Zientzia eta Berrikuntza ministerioak 1.400 milioi euro inguruko aurrekontua izango du. Kontuan hartzen badugu 2008an Estatuko aurrekontuetan 7.678 milioi euroko zifra esleitu zitzaiola I+Gari, ministerio horrek I+G inbertsioaren zati bat baino egin du egiten eta ez handiena.
Hortaz, 2008ko zifra hori usatzen badugu I+G eskuduntzaren balioa kalkulatzeko –ez dago arrazoirik pentsatzeko 2009koa horretatik oso urrun egongo denik–, eskuduntzaren benetako balioa 480 milioi eurokoa izango litzateke; negoziatu dena baina ia sei bider handiagoa. Alde ederra!
Merkezurrean negoziatu dela deritzot.
Nork: irazabalbeitia.2008/10/25 17:48:09.259 GMT+2
Etiketak:
zientzia_gizartea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/21 22:31:42.502 GMT+2
I+Gren tranferentzia
Gai horri buruz beste ikuspegi bat agertu zidan Joseba Balerdik igandeko Noticias de Gipuzkoan idatzitakoak. Honatx zioena:
La transferencia de investigación y desarrollo puede ser una baza, pero si sigue cuantificada en 85 millones de euros, los jeltzales corren el riesgo de que alguien les recuerde que eso son, más o menos, 10 céntimos por ciudadano y día, o sea, mucho menos de lo que gastamos en comprar el pan, y que así no se consigue ser "referentes europeos" en esto de la innovación, como pretende el Ejecutivo de Ibarretxe.
Atzenean 86,5 miloi euro izango dira. Nola iritsi dira zifra hori zehaztera? Egia esan ez dakit. Inoiz argituko da. Ondo baloratu al da transferentziaren diru-kopurua?
Begiratu diezaiogun Josebaren analisiari beste ertz batetik. 86,5 milioi eurok zer eragin dute EAEk egiten duen I+G inbertsioan? Parametro hori neurtzeko BPGrekiko I+G inbertsioak zein proportzio duen aztertzen da. EAE 2005ean % 1,44koa izan zen. Europako herri aurreratuenetan % 3ren bueltan dago. EAEko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak protzentaia hori % 2,15era eramatea jartzen du 2010erako helburuen artean. 2007an EAEko biztanleko 30.599 eurokoa izan zen BPG. EAEn gutxi gora-behera 2.150.000 pertsona bizi gara. Beraz, Madrilen lortutako akordioari esker EAEko biztanleko eta urteko 40 euro gehiago inbertitu ahal izango dira, hots, % 0,0013 gehiago. Ez dirudi oso zifra handia denik eta jauzi kuantitatiboa suposatzen duenik 2010erako jarritako helburuak betetze aldera.
Nork: irazabalbeitia.2008/10/21 22:31:42.502 GMT+2
Etiketak:
zientzia_gizartea
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)