Gaztelako armadak Nafarroa beste behin 1512an inbaditu zuela 500 urte betetzen diren urte honetan fenomeno bitxi baten biderkatzea gertatzean ari da: Nafarroa Beherearen ukazioa, hain zuzen ere. Ukazio hori ez da jazoten ari Nafarroako navarrismo-españolistaren aldarriz, baizik eta ezkerreko abertzaleen ekimenez.
Egia da, 1512ko inbasioak kolpe latza eman ziola Nafarroari, aurreko inbasioak baino bortitzagoa izan zela eta Nafarroak penintsulako lurralde guztiak galdu zituela. Ordea, ez da egia, atzen aldian maiz entzuten ari den legez, Nafarroak independentzia galdu zuenik. Beste ehun bat urtez Pirionioz iparraldeko lurraldeek, Nafarroa Behereak tartean, erreinu independente izaten jarraitu zuten. Bitarte horretan Shakespeareren hitzetan ‘the wonder of the world’ izan ei zen, Joanes Leizarragak ‘Testamentu Berria’ publikatu zuen eta Nafarroako Henrike IIIa Frantziako errege bihurtu zen.
Batzuentzat 1512an Nafarroak Gaztelarekin bat egin zuen eta beste batzuetan independentzia galdu zuen. Bi-biak historiaren mistifikazioa eta manipulazioa. Navarrismotik ihesi goinafarkeriak atzeman!