Zygmunt Bauman

Joan den ostegunean Zygmunt Bauman soziologo poloniarrak hitzaldi interesgarria eman zuen Donostian Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta. Hitzaldian esandako ideiak biltzen dituen idatzia jaso dugu bertan izan ginenok. Zuen interesekoa izango delakoan honatx ekarri dut.

@font-face {
font-family: “Times New Roman”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }table.MsoNormalTable { font-size: 10pt; font-family: “Times New Roman”; }p.Default, li.Default, div.Default { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; color: black; }div.Section1 { page: Section1; }

Kontsumismoa eta moralitatea

 Zygmunt Bauman

Arretaz jokatu beharko litzateke epai argi eta garbiak emateko orduan
kontsumismoaren eta moralitatearen arteko harreman korapilatsuaren inguruan.
Gauzak dauden bezala, harremanak ez du desberdintasun askorik gaur egungo
hainbat eta hainbat senar-emazteren egoera gatazkatsuarekin: elkarbizitza
labaina eta korapilatsua egiten zaio bikoteari, gaizkiulertuz eta amorruz
betea; baina hala eta guztiz ere ezin bizi daitezke bata bestea gabe, eta
dibortzioa pentsaezina egiten zaie.

 

Kontsumismoaren kasuan, jakina,
harremana ez da batere simetrikoa. Bikotekide bat, kontsumo ondasunen merkatua,
eginahalean arduratzen da besteaz, moralitateaz, dena dira gorespenak, ez da
bainarik. Bere izena ohoratzen duen edozein maitalek bezala, goretsi egiten
ditu maitatuaren bikaintasunak, haren tartekako aldrebeskeriei begiak ixten
dizkien bitartean. Eta haren adierazpen publikoak, «publizitate mezuak»
izenpean ezagunak, amodiozko poesiaren lan liriko eta sublimeenen artean
aurkitzen dira. Beste bikotekideak, moralitateak, bikoiztasuna sumatzen du
leialtasun hautsezin eta zerbitzu pairakorrezko adierazpenen atzean, baita arreta,
zaintza eta laguntza adierazpenen atzeko asmo gaiztoak ere. Beste bikotekide
horrek Virgilioren Laokonteren adibideari jarraiki, hark esandakoa errepikatuko
luke: timeo mercatum et dona ferentes
. Eta hala ere, emaileari zaion beldurra
oso sakona izanda ere, ez da opariei uko egitera ausartzen. Izan ere, zer
biziraupen aukera izango lituzke haiei uko egitea erabakiko balu?

 

Emmanuel Levinasek, seguruenik gure garaiko filosofo etiko handiena,
argi pixka bat egin du banaezinak bezain adiskideezinak diren bikote horren bi
kideen arteko elkarrekintzari erronka jotzen dion logika eztabaidatu eta zentzu
askotan nahasgarriaren inguruan. Iritzi publikoak, jakitunek eta zentzuak
Hobbesek gizarteaz emandako epaiaren alde egiten duten arren, alegia, gizartea
gizakiak beren joera gaizberaren ondorioetatik salbatzen dituen trepeta bat
dela, zeren eta joera horiek gizartearen aginte hertsagarriek

kontrolatuko ez balituzte,
giza bizitza «gogorra, basatia eta laburra» izango bailitzateke, Levinasek
beste era bateko arrazonamendu bat planteatu zuen zuritzeko haren funtsezko
papera, gizartea behar-beharrezko egiten duena. Bestearenganako baldintzarik
gabeko erantzukizuna, moralitate ororen oinarria, santuen neurrira egindako
eskakizuna da –egiten du gogoeta-, ez gehienok garen gizabanako guztiz
arruntentzat. Jende gutxik erakutsi ahal izango luke erantzukizunak, baldin eta
egoera orbangabe ukitu gabean mantentzen bada, aldaketarik egin gabe, askotan
eskatuko lukeen buru-sakrifizio maila, nork bere interesa ahaztu edo zuzenean
jaramonik ez egiteko sakrifizio maila. Gainera, halako erantzukizun
baldintzagabe eta mugagabe bat geure gain hartu ahal izango eta nahiko bagenu
ere, gida kaskarra izango litzateke gizakien elkarteak egunero halabeharrez
sortzen dituen interes-gatazka zenbatezinak konpontzeko eta besteekin
partekatzen dugun bizitza eramangarria izateko. Santuek bakarrik osatutako
gizarte bideragarri bat pentsaezina da eragin praktikoetarako, arrazoi ezin
sinpleago batengatik: ezinezkoa da interes kontrajarriak dituzten bi
pertsonarengan aldi berean erantzukizun oso eta baldintzagabea erabiltzea
bataren interesak bestearenen gainetik jarri gabe… Horixe da, hain zuzen ere,
gizartearen premiaren arrazoia. Gizarteak, dio berriro Levinasek, bulkada
moralez kargatutako eta elkarrenganako erantzukizun baldintzagabeko
erantzukizunarekin obsesionatuta dauden gizakien elkarbizitza egingarria
egiteko trepeta bat da. Gizarteak egingarri egiten du elkarbizitza
erantzukizunaren baldintzagabetasunaren premisa murriztuta eta bulkada moralen
ordez arau etikoak ezarrita. Aitortu beharra dago gizarte xedapenetan
burutsuenak ere ezin ezezta dezakeela gizarte bizitzaren eskakizunen eta
eskakizun etikoaren arteko gatazka: kontrakoaren aldeko ahalegin ororen
gainetik, morala izateak erronka larrigarri eta tormentatzaile bat izaten
jarraituko du, konponbide eta sendabide ez gogobetegarriak ez behin betikoak
eskaintzen ez duena; baina gizarteak posible egiten du bizitza komuna, gatazka
konponezina izan arren.

 

Efektu hori (leungarria inolaz
ere, baina ez sendabide bat, are gutxiago sendabide behin betikoa) lortzeko
elkarri estu lotutako bi baliabide erabiltzen dira. Haietako bata da
erantzukizun mugagabe eta baldintzagabe, lauso eta tamalez gutxi definitu baten
ordez argiro adierazitako betebehar finituen zerrenda bat izatea, eta aldi
berean betebehar moralen esparrutik zerrenda horretan ez dagoen guztia
ateratzea. Hau da, muga batzuk markatzen dira eta baldintza batzuk zehazten
dira, erantzukizun baldintzagabeak ez aurresuposatu ez baimendutakoak.
Baliabide hau murrizte lana da, funtsean; bere adar trinko eta adaskatu guztiez
gabetua, «Bestearenganako erantzukizuna», edo, zehazkiago esanda, hartatik
geratzen dena erauzi egiten da gehiegikeriaren esparrutik, «giza gaitasunetik
haratago doazen» edo are ezinezkoak ere diren balentrietatik, betebehar
lorgarri, egingarri eta gertagarri batzuk iritsi arte. Hala osatutako kode
etikoak argi eta garbi balio du kontzientzia eta betebehar moralak sustatzeko;
baina haren benetako lorpena da betebehar moralen unibertsotik halako «beste»
jakin batzuk eta «bestelakotasun»ezko osagai jakin batzuk ateratzea;
aurrerantzean pertsona moralei baimenduko zaie erantzukizun etikoari uko
egitea, eta erruduntasun moraletik absolbituak eta halako uko egite batek bestela
ekarriko zituzkeen kontzientzia-ziztaden aurka babestuak gertatzen dira.

Baina
berriro diot: baliabide hori leungarri bat da, ez sendabide bat erantzukizun
moralaren berezko baldintzagabetasunak sortutako dilema eta tormentuen aurka;
eta erantzukizun hori gutako bakoitzarengan oihartzuntzen da, eta hari egiten
zaio dei isilik baina patetikoki, Levinasek ohartarazten duen moduan, Bestea
ikusten denean sorospen, arreta eta maitasun premian. Etikaren kodifikazioak
legezko zigorretik, are gaitzespen publikotik babestu dezake pertsona
arduragabea, baina nekez engainatuko luke kontzientzia, eta erruduntasun
moralaren kontzientzia eta tormentuak ezabatu. Atsotitz ingelesak dioen bezala,
«kontzientzia txarrak ez du salatzailerik behar»… Irizpide komunak argudiatzeak
aitzakia baliagarri gisa norberaren akatsak zuritzeko («begira ingurura, denek
gauza bera egingo zuketen») ez luke

 

kontzientzia txarra
isilaraziko; Levinasek behin eta berriz dioenez, zureganako nire erantzukizuna
beti dago nireganako zure erantzukizunaren urrats bat harago. Horregatik,
baliabide horri beste bat gaineratu behar zaio; Bestearenganako erantzukizun
baldintzagabez jokatzeak behin eta berriz eskatuko lukeen sakrifiziorako
ordezkoak eskaini behar zaizkio; ordezko horiek eskaini ez diren edo erretiratu
diren arta adierazpen «berezko» baina kostu handiagokoak ordezten dituzte (eta,
suposatzen da, konpentsatzen), hala nola norberaren denbora, errukia, enpatia,
ulerpena, afektua edo maitasuna eskaintzea bezala, eta horiek guztiek halako sakrifizio
maila bat eskatzen dute; bere gain hartutako erantzukizun laginak dira,
erantzukizuna bere gain hartzen ez zen, hartu ezin zen edo hartu nahi ez zen
kasuetan erabiltzeko: forma laginak, substantzia eskaintza eskasa den
kasuetarako.

Bigarren
baliabide honetan –«moraltasun ordezkoen» diseinu, ekoizpen eta eskaintzan-
kontsumo ondasunen merkatuak funtsezko papera antzezten du, bitartekari gisa
besterik ez bada ere. Zenbait funtzio nahitaezko betetzen ditu baliabidea
eraginkorra eta eragilea izan dadin: arta, sinpatia, errukia, asmo on,
adiskidetasun, maitasun lagin materialak eskaintzen ditu. Kontsumo ondasunen
merkatuak egokitu eta bereganatu egiten du gizakien arteko harremanen esparru
beti hazkorra, Bestearen zaintza barne, printzipio moral antolatzailea bera.
Hori egin bitartean merkaturatutako ondasunen eta haien erosleen arteko
topaketak erregularki errepikatzea –hartara salgaien zirkulazio etengabea
segurtatzeko- xede duten kategorien mende jartzen ditu harreman horien diseinua
eta narratiba. Hala eginez, adierazi, hauteman, ulertu eta onartu beharreko
jarrera moralaren ezaugarri definitzaileak eragiten ditu zirkulazio horren
beste adibide bat bezala, kualitatiboki bereizten ez dena beste adibide
batzuetatik, edo, zehazkiago, haien baliokidetzat hartzen dena. Baliabide
horrek nabari eta neurgarri egiten du «bestearen mesederako sakrifizioa»ren
nozio morala, lausoa inolaz ere eta gutxi definitua haserretzeraino,
unibertsalki ulergarriak eta adierrazak diren neurketa irizpide monetarioak
aplikatuz eta ekintza onberei etiketak ipiniz. Eskuarki baliabide

 

horrek erakunde
psiko-terapeutiko baten modura jokatzen du, bulkada moralaren frustrazioak
eragindako eta kontzientzia txarrak eta eskrupulu moralek gauzatutako oinaze
eta gaitzak borrokatu eta batzuetan saihestu ere egiten dituena.

Denok
ezagutzen ditugu produktuen merkatuen tasun osasungarri-terapeutikoak, bai
autopsia bidez ezagutu ere: gure eguneroko esperientziaren bidez. Ezaguna dugu
erruduntasun sentipena ezin dugulako nahikoa denbora pasatu gure hurbilen eta
maiteenekin, familia eta adiskideekin, haien arazoei jaramon egiteko behar
duten arretaz, ez gaudelako beti «laguntzeko prest», egiten ari garena bertan
behera utzi eta laguntzera, edo gutxienez partekatzera eta kontsolatzera, korrika
abiatzeko prest. Gisa honetako esperientziak gero eta arruntagoak dira gure
bizitza presakatuan. Nahikoa da joera horren ilustrazio inprobisatu bati
erreparatzea: duela hogei urte iparramerikar familien %60k otorduak egiten
zituen elkarrekin erregularki, eta gaur egun iparramerikar familien %20
bakarrik elkartzen dira mahai baten bueltan jatera.

Gehienok
abailduta gaude, nagusi, lankide edo bezeroekiko gure eguneroko harremanetatik
eratorritako kezkek zamatuta, eta askok gure ordenagailu eramangarrian edo
telefono mugikorrean eramaten ditugu geure arazoak, edonora goazela ere
–etxera, asteburuko txangora, oporretako hotelera-, nahikoa dugu bulegoko
telefono dei bat, etengabe eskura gaude. Bulego sareari etengabe lotuta
gaudenez, ez dugu aitzakiarik larunbata eta igandea txosten bat edo proiektu
bat bukatzeko astelehenean entregatu ahal izateko. Bulegoko «ixteko ordua» ez
da inoiz iristen. Etxea eta bulegoa, lan denbora eta «astia» edo «aisialdirako
denbora» izenekoa bereizten zituzten behialako muga guztiz santuak ezabatu egin
dira praktikan, eta bizitzako une bakoitza hautatu beharreko une bihurtzen da,
eta hautaketa garrantzitsua da, mingarria eta sarritan aurrekaririk gabea,
lanaren betebeharren eta gure denbora, errukia, interesa, laguntza eta sorospena
behar duen jende horren guztiaren artean.

 

Jakina, kontsumo ondasunen
merkatuek ez dituzte dauzkagun dilema guztiak ebatziko, are gutxiago haiek
uxatu edo baliogabetu, eta ez dugu espero zerbitzu horietako ezein haiek
egitea. Egin dezaketena, eta egiteko irrikan daude, da kontzientzia txarraren
ziztadak moteltzea, are itotzea ere. Hori egiten dute eskaintzen diren opari
baliotsu eta zirraragarrien bidez, dendetan edo interneten bila daitezkeenak,
erosi eta bota, zure maitasunaren gose den jende hori irribarre egin eta alai
egon dadin, une labur batez besterik ez bada ere. Entrenatuta gaude espero
izateko dendek eskaintzen dituzten opariek konpentsa dezaten jende hori eskain
geniezazkiekeen baina eskaini ez genizkien aurrez aurreko orduengatik. Opari horiek
zenbat eta garestiagoak izan, gero eta handiagoa espero du emaileak izatea
hartzaileei ematen dien konpentsazioa, eta beraz gero eta handiagoa da
emailearen kontzientziaren ziztaden eragin baretzaile-lasaigarria.

Hartara,
erosketak egitera irtetea ekintza moral bat da (eta alderantziz, ekintza
moralek dendetara daramate). Diru-zorroa husteak edo kreditu-txartelean
kargatzeak ordeztu egiten ditu Bestearenganako erantzukizunak eskatzen dituen
pairakortasuna eta nor bere buruaz ahaztea. Albo-eragina, noski, da
publizitatea eginez eta lasaigarri moralak eskainiz, kontsumo ondasunen
merkatuek erraztu egiten dutela, saihestu beharrean, gizakion arteko loturen
ahultzea, makaltzea eta desegitea. Lotura horien desintegrazioaren indar
erantzuleei aurre egiten laguntza eman baino gehiago, lagundu egiten dute lan
suntsitzaile horretan.

Min
fisikoak arazo organiko bat adierazi eta premiazko berrezte ekintzak eskatzen
dituen bezala, eskrupulu moralek gizakion arteko loturak mehatxatzen dituzten
arriskuak adierazten dituzte; eta gogoeta sakonago bat eta ekintza indartsuago
eta egokiagoak eragingo lituzkete merkatuak eskainitako lasaigarri moralez
motelduta ez baleude. Besteen on beharrez jokatzeko gure asmoak komertzializatu
egin dira. Baina hori gertatu izanaren erantzukizuna, edo behintzat
erantzukizun bakarra, ez zaie egotzi behar kontsumo ondasunen merkatuari.
Diseinuz nahiz besterik ezean, kontsumo

 

ondasunen merkatuak konplizeak
dira
gizakion arteko loturak deseginaraztearen krimenean; konplizeak nola krimena
egin aurretik zein egin ondoren…

Kontsumo
ondasunen merkatuaren eta etikaren arteko bigarren interfaza kezka
identitarioen eta identifikazioa bilatzearen eremu zabalean aurkitzen da,
horietan baitute gaur egun zentratzeko joera gure bizi estrategia eta kezken
parte handi batek. Ingurune likido-moderno batean bizi izandako bizitzaren
ezaugarri nabarmenetako bat kokagune sozialaren egonkortasun berezko eta
itxuraz erremediaezin bat baita (kokapen hori ez da egozten, ezta aintzatesten
ere argi eta garbi eta behin betiko), baita argitasun falta ere batek «munduko
bere lekua» autoritatez ezartzeko irizpideei eta ezarpen hori lotesle egiteaz
arduratzen diren indarrei dagokienez, ez da harritzekoa norberaren
identitatearen auzia jende gehienaren bizi agendaren leku gorenean egotea. Eta
ziurgabetasun handia sortzen duen beste gai horren kasuan bezala –alegia, giza
loturen ahultze eta hauskortasun gero eta handiagoa-, gizartean-dugun-lekuaren
egongaiztasun eta segurtasunik ezak kontsumo ondasunen merkatuaren arreta
handia erakartzen du, ez alferrik, giza izaeraren alderdi hori balia dezakete
salgaien hornitzaileek, eta halaxe egiten dute errealitatean.

Trikimailua
da adiskidetzea itxura batean adiskideezina izango litzatekeena baldin eta
bakarrik erabiltzen badira indibidualki kudeatutako baliabideak, indar
supraindibidualek bermatzen duten (edo bermatuko dutela agindu) unibertsalki
aintzatetsiak eta onartuak diren bitartekoetara jo gabe: hau da,
berradiskidetzea aukeratutako identitatearen segurtasuna (gutxi badirau ere)
beste aukera batengatik ordeztu daitekeen ziurtasunarekin, edo bederen
probabilitate handiarekin, egungo aukera badaezpadako bihurtu edo bere
erakargarria galtzen duenean. Alegia, adiskidetzea identitate bati eusteko
gaitasuna hura aldatzeko gaitasunarekin beharrezkoa denean, adiskidetzea «norbera»
izateko gaitasuna «beste norbait izateko» gaitasunarekin. Ingurune
likido-modernoak bi gaitasun horiek aldi berean izatea eskatzen du, eta

 

kontsumo ondasunen merkatuek
hornituko dituzte bi gaitasun horiek gauzatzeko behar diren tresnak eta
laginak.

Berriro
ere, kasu honetan, kontsumismoaren eta erantzukizun moralaren deskargaren
arteko lehen aipatutako topaketan bezala, gizabanakoaren premiak eta
merkatuaren eskaintzak erlazionatuta daude arrautza eta oiloa bezala: ezin
pentsa daitezke bata bestea gabe, nahiz ezinezkoa den esatea zein den kausa eta
zein efektua. Eta hala ere, kontsumo ondasunen merkatuko zerbitzuen
nahitaezkotasun argudioak, bai desiragarritasun, fidagarritasun eta
eraginkortasunezkoak ere, modu konbentzigarrian ezarri behar dira. Halako
arrazoibidearen oinarria prestatu egin da jada erantzukizun moralaren eta
salgaien arteko lotura ezartzean: bakarrik geratzen da «Bestearenganako
erantzukizuna»ren testuinguruan errotu eta garatutako joerak «nork bere
buruarenganako erantzukizuna»ren testuingurura aldatzea. «Ongi irabazia duzu», «merezi
duzu», «zeure buruari zor diozu», betebehar moralen esparruan uztatutako deiek
berriro zabaldu behar dute, eta halaxe egiten dute, gehiegikeria kontsumista
zilegiztatzeko.

Erantzukizun
eta arreta moralen ideiaren halako birzabaltze inkongruente baten berezitasun
etikotik geratu daitekeenak estalia edo ezeztatua izateko joera du gehiegizko
berniz morala aplikatuta: zerbait egiteko lehenik norbait izan beharra dago;
eta, era berean, besteenganako afektua sentitu ahal izateko lehenik halako
gaitasunak eskatzen dituen baliabideak eskuratu, babestu eta gorde egin behar
dira. Eta baldintza hori ez da betetzen, non eta merkatuak «norbait»
bilakatzeko eskaintzen dizkizun baliabideak onartzen ez dituzun; hau da, non
eta aurrerabidearekin (alegia, azken modari) jarraitu ahal eta nahi duzun eta
konfiantza eman dezakezun malgua eta moldaerraza izango zarela eta prest
zaudela aldatzeko aldaketa baten premia dagoen bakoitzean, jariakortasunezko
konpromiso sendoa hartuta; hau da, non eta kokapen onean egon eta ongi armatuta
zauden benetan besteenganako afektua sentitzeko eta haien ongizatea
segurtatzeko. Jakina denez zer nolako dependentzia estua duen azken honek kontsumo
ondasunen sarbidearekiko, begien bistakoa da

 

zure joera moralei
jarraitzeko «norbait izan» postulatua itzuli behar duzula besteenganako zure
erantzukizunari aurre egiteko beharrezko zaizkizun ondasun horiek guztiak
kopuru eta kalitate egokian lor ditzakezula segurtatzeko agindua bezala.
Margaret Thatcher, azoka-postuko filosofiaren exegeta sendoa bera, historiara
pasatu zen Itun Berria berridaztean esanez Samariar Ona ez zela samariar on bat
izango dirurik ez bazuen…

Alegia, morala izateko ondasunak erosi behar
direla; ondasunak erosteko dirua behar da; dirua lortzeko nork bere burua saldu
behar du, prezio onean eta arrazoizko etekina aterata. Ezin zaitezke erosle bat
izan non eta zu zeu ere salgai bihurtzen ez zaren jendeak erosi nahi duen salgai
bat. Horrenbestez, identitate erakargarri, salgarri bat behar duzu. Zeure
buruari zor diozu, zeren eta, quod erat demostrandum
, besteei zor baitiezu. Ez
gehiago kezkatu motibo gorrotagarri eta egoistak, edo zuzenean, bidegabeki
hedonistak egozten dizkizuten inguruko ahobero horietaz. Egoista baldin bazara,
arrazoi altruistengatik da. Artaburu horiei agian gehiegikeria iruditzen zaiena
errealitatean betebehar morala praktikara eramatea da, edo, gutxienez, hala
erreakziona dezakezu, gaitzituta, aurpegiratzen dizutenean ustiatu gabeko zure
energia morala zure gorputz eta irudia zaintzen zentratzen duzula. Halako
argudiora, jakina, jo dezakezu, eta eraginkorra izaten da, beste batzuek ozenki
errieta egiten dizutenean, baina halaber zeure kontzientziak –xuxurla batean-
zentsuratzen zaituenean.

Halako
salaketei erantzuteko gaineratu daiteke merkatuak eramandako sinesmen bat,
alegia, azken batean salgai guztien izateko arrazoi bakarra ematen duten
gogobetetasuna dela, eta salgai baten eginbeharra bukatzen dela, eta
existitzeko haren eskubidea agortu, asebetetzea amaitzen denean edo betetze
maila handiagoa lortu daitekeenean beste salgai batez ordezten badugu. Sinesmen
horrek salgaien zirkulazioa arinagoa izatea ekartzen du, eta aldi berean ez du
aholkatzen haietako ezeinekiko afektu zein leialtasunik garatzea.

 

Zaintza moralak bumeran
baten antzera zaintzailearengana itzultzen denean, aholkatutako salgai «bizidunen»
tratamenduaren eta salgai «bizigabe» arrunten arteko desberdintasuna ia-ia
ezabatuta geratzen da, edo ukatu egiten zaio garrantzi morala. Kasu batean zein
bestean, «salgai» batek emandako betetze mailaren amaiera edo bat-bateko
apaltze bat betebehar moralen unibertso barruan egoitza-baimena agortzearen
baliokidea da. Bulkada morala, zaintzailearen hobekuntzara desbideratua,
gizakien arteko loturen higatze eta ahultzearen, bai gero eta hedatuago eta «bertakotuago»
dauden salbueste praktikez metatutako ebidentziaranzko gure indiferentzia
kolektiboaren kausa nagusietako bat bihurtzen da.

Eta
kontsumismoaren eta etikaren arteko hirugarren interfaza lehen aipatutako bien «nahi
gabeko ondorio» batetik eratortzen da: kontsumismoaren eragina gure etxe
konpartitua den Lur planetaren jasangarritasunean. Gaur egun ezin hobeto dakigu
planetaren baliabideak mugatuak direla eta ezin luza daitezkeela infinituraino.
Badakigu orobat planetaren baliabide mugatuak urriegiak direla planetako gune
aberatsenetan gaur egun iritsitako estandarretaraino nonahi hazten ari diren
kontsumo mailetara moldatzeko. Eta planetako gainerakoen amets eta itxaropenek,
anbizio eta postulatuek estandar horien arabera neurtuak izateko joera dute
informazioaren autopisten aroan (zenbait kalkuluren arabera, halako balentria
batek eskatuko luke planetaren baliabideak boskoiztea: bost planeta beharko
lirateke, daukagun bakarraren ordez). Hala ere, kontsumo ondasunen merkatuek
moralitatearen zelaia inbaditu eta bereganatzeak kontsumo mailak are gehiago
jasoz bakarrik bete daitezkeen funtzioez zamatu du kontsumoa. Horixe da arrazoi
nagusia «zero hazkundea», BPGren bidez neurtua, hots, salerosketetan eskuz
aldatzen den diru kopuru guztizkoa, ia hondamendi moduan ikustea, ez bakarrik
ekonomikoa, baizik eta soziala eta politikoa ere bai. Neurri handi batean
funtzio gehigarri horiei zor zaie, ez beren izaeragatik edo kontsumoari
lotutako «berezko afinitateagatik», kontsumoaren gorakadari muga bat jartzea,
maila ekologikoki jasangarri batera murriztea ez

 

aipatzeagatik, bai lausoa
bai gorrotagarria iruditzea, eta ezein indar politiko «arduratsuk» (hots,
datozen hauteskundeetara bideratutako ezein alderdik) aukera hori beren
programa politikoan ez sartzea. Suposa liteke giza batasunaren eraikuntza
material garrantzitsuak diren erantzukizun etikoen merkantilizazioa,
alternatiboa den eta merkatuaren bitartekaritza ez duen adierazpen mota ororen
deskonposizio mailakatu baina etengabearekin konbinatuta, biziraupen biologiko
eta sozialaren aurrebaldintza negoziaezinak baino askoz handiagoak diren gale
aseezinen euste eta moteltzeari jarritako oztopo bat dela.

Izan
ere, biziraupen biologiko-sozialak erabakitako kontsumo maila berez egonkorra
baldin bada, kontsumoak agindu, espero eta eskatzen dituen beste premia batzuk
asetzeko eskatzen diren mailen joera, berriro ere premia horien izaera
dela-eta, haztekoa da, eta hazi egiten dira. Premia gaineratu horiek
asebetetzea ez dago estandar egonkor batzuei eustearen baitan, hazkundearen
abiadura eta mailaren baitan baizik. Produktuen merkatura beren bulkada moralak
ase eta beren identifikazio (alegia, markantilizazio) betebeharrak bete nahian
hurbiltzen diren kontsumitzaileak behartuta gertatzen dira balio-bolumen
diferentzialak bilatzera, eta «kontsumo eskari» mota hori faktore erabakigarri
eta eutsiezin bilakatzen da goranzko bulkada batean. Besteenganako erantzukizun
sozialak mugarik jasaten ez duen era berean, kontsumoak (zeinari bulkada
moralei irtenbide bat eman eta betetzea gomendatu baitzaio) ia ez du mugapenik
bere hedapenean. Bulkada moralak eta erantzukizun etikoak, ekonomia
kontsumistara gakotu eta gero, birziklatu egiten dira, ironikoki, eta oztopo
ikaragarri bihurtzen gizateriak aurre egin behar dionean bere biziraupenerako
mehatxu handienari: izan ere, mehatxu horri eusteko borondatezko buru-mugapen
eta sakrifiziorako jarrera kopuru itzelak beharko lirateke, aurrekaririk
gabeak.

Energia
moralak abiarazi ondoren, ekonomia kontsumistak ez du mugarik. Bere gain hartu
duen lanean eraginkorra izatearren, ezin du ibilera moteldu, are gutxiago
atseden hartu eta geldirik egon. Hortaz, jakintzat jo
 

behar du, gertakariei
bizkarra emanda, hitzik gabe, hitzak sobera baleude bezala, zein mugagabea den
planetaren tolerantzia eta zein mugagabeak haren baliabideak. Aro
kontsumistaren hasieratik, ogi opila handitzea sustatzen zen erremedio
garantizatu gisa, are gehiago, ergelenak ere ulertuko lukeen ogi opilaren
banaketaren inguruko gatazka eta liskarrak saihesteko. Eraginkorra edo ez gerra
eteteko, estrategia hark irin eta legamia hornidura mugagabeetan izan behar
zuen abiapuntua. Hurbiltzen ari gara hipotesi horren faltsutasuna eta hari
eustearen arriskuak agerian geratuko diren unera. Une egokia izan liteke
erantzukizun morala bere lehen bokazioan berriro zentratzeko: elkarrekiko
biziraupen garantia. Birzentratze horretarako, hala ere, bulkada moralaren
des-merkantilizazioak dirudi beharrezko baldintzetan garrantzitsuena.

Egiaren
unea hurbil egon daiteke, supermerkatuetako apalategi bete-beteek, iragarki
komertzialez gainezka dauden web orriek eta hobetzean adituen eta
nola-egin-lagunak-eta-eragina-izan-jendearengan inguruko aholkulari taldeek
sinetsarazi nahi diguten baino hurbilago. Kontua da nola hartu aurrea/eragotzi
haren etorrera kontzientzia hartzearen unearen bidez. Ez da lan erraza, jakina:
beharko litzateke, zer eta betebehar moralen unibertsoak gizateria osoa barne
hartzea, haren duintasun eta ongizate guztiarekin, baita planetaren biziraupena
ere, haren etxe partekatua baita…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude