Gipuzkoako berripaper batek lehen orrialdeko titular nagusi bihurtu du Garmendia Espainiako Zientzia eta Berrikuntza ministro anderearen hitz hauek: ‘Una ciencia más eficiente sirve para avanzar en la cohesión social’.
Egia esateko hitzak banan-bana hartuta entenditzen ditut, esaldian josiak, ordea, ez. Etxekoek ere ez dituzte ulertu. Dena dela, ‘zientzia eraginkorra’ da nik uste guztiaren gakoa. Akaso, ministro anderea teknologia-enpresen nagusia delako otu zait hori. Izan ere, enpresak etekinak eman behar dio nagusiari eta horretarako eraginkorra izan behar.
Zientziari ez zaio ‘eraginkor’ adjektiboa komeni; baldartu egiten du. Historiari erreparatu. Eraginkortasunaren ikuspegitik ederra Darwinena! Ebidentziak begien aurrean izanik, ideia bere buruan borobildua eta makina bat urte behar izan zituen eboluzioaren teoria lau haizetara barreiatzeko. Iraultza sorrarazi zuen hala ere. Eraginkortasuna esan dakioke Planck-ek kuantua postulatzean egin zuenari?
Zientzia-sistemaren eraginkortasuna izan zezakeen Garmendiak gogoan hitz horiek esan zituenean eta horri bai eskatu behar zaiola eraginkorasuna. Baina sistema ez da zientzia eta zientzia horren zati bat baino ez da. Sistema partez bada I+Grako jartzen diren baliabide publikoen tamaina eta Espainiako gobernuak jartzen dituenak nekez hobetuko dute sistemaren eraginkortasuna.
Enfin, litekeena da ministroak politikariek horren beste maite duten jokoa besterik ez egitea, hots, bost ogerleko hitzak batu inork konprenitzen ez dituen esaldi ponposoak osatuz.
Bioaniztasunetik says:
Efizientziaren jokoa: diru gutxiago emanez, emaitza gehiago lortzea. Joku honek errepideak egiteko balioko du agian, baina ez gurean zientzia bultzatzeko. Ala ere, “zientzia gizartera eramatea”, esaldi hori asko gustatu zait, ea zerbait aurreratzen den gai horretan.
derzu says:
Iñaki, zure itzulpenaren aipu bat (eskerrik asko)