Herria 2000 Eliza

Hona hemen jasotako gonbita:

Adiskideok, agur t’erdi:

Herria 2000 Elizak laster 40 urte beteko dituelarik, hainbat kolaboratzaileri (batzuk beteranoagoak, beste batzuk berriagoak) pare bat galdera egin nah izan dizkiogu. Zu izan zara aukeraturiko bat. Beraz, irakurri atxikita doakizun mezua eta erantzuiguzu, gaizki ez baderitzozu. Mila esker aldez aurretik.

Jexuxmari Zalakain erredakzio-taldearen izenean

Bilbo, 2016ko abenduaren 23a

Herria 2000 Elizaren KOLABORATZAILE adiskidea, agur t’erdi:

Laster 40 urte beteko ditu gure aldizkariak. Lau hamarkadako ibilbide horretan, EPE OSOAN edo TARTEKA, lagundu diguzu. Orain, une honetara iritsita, zure iritzia jaso nahi dugu, etorkizunean zer egin aztertzen laguntzeko.

Egoera (politikoa, sozioekonomikoa, kulturala eta erlijiosoa) asko aldatu da 40 urte gatazkatsu hauetan, baina gure herriari dagozkion hainbat korapilok askatu gabe jarraitzen dute. Dakizunez, Herria 2000 Eliza bere jardunean beti saiatu da Euskal Herriari dagozkion arazoak argitzen eta proposamenak egiten, beti ere bere izaera gordez, hau da, euskal herritartasuna eta kristautasun askatzailea. Geure xumean harro gaude orain arte egin dugun ekarpenarekin.

Etorkizuna, ordea, ez zaigu batere erraz begitantzen orain arte bezala jarraitzeko. Alde batetik, aldizkaria egiten dugun taldearen batez besteko adin nagusiak, eta bestetik, gure lekukotza hartzeko prest legokeen beste inor ez ezagutzeak etorkizunari buruzko gogoeta patxadatsua egitera bultzatu gaitu.

Horren zati bat duzu, hain zuzen, ZURI BIDALTZEN DIZUGUN GALDETEGI HAU, zure ahalen arabera erantzun dezazun nola e-mail bidez, hala posta arruntaren bitartez.

Agur bero bat Herria 2000 Eliza egiten duen lan-taldearen partetik eskerrik asko aldez aurretik, eta URTE BERRI ON

GALDERAK:

    1. Zure eremutik, lan, bizipen, mugitzen zaren tokitik begiratuta, zein ekarpen egin eta egiten du H2000E aldizkariak zure ustez, eta zer falta zaio edo aldatu beharko luke?
    2. Lau hamarkada daramatzagu proiektu honetan, baina honaino iritsita zaila egiten zaigu, errelebo eta indar berririk gabe, aurrera egitea. Zer proposatzen diguzu?

ERANTZUNAK BIDALTZEKO EPEA: 2017KO URTARILAREN 15a

GEHIENEZKO LUZERA OROKORRA: 3.000 KARAKTER

Nire e-posta:

Kaixo aspaldiko,

Labur bada ere hona hemen nire erantzunak, atxikita.

Kristautasuna dela eta, ez dut ezer aipatuko, nire ‘erreinua’ ez baita ‘mundu horretakoa’.

Mila esker!

Ongi egongo zarelakoan, ez adiorik.

joseba

Erantzunak:

Iritziak eskatzen dituzuelako, ene apurra bota nahiko nuke, bi desenkusaketarekin.

(i) Desenkusaketa orokorra: 

Gehiegi izango litzateke bizi garen krisi sakon honetan H2000Ekoei ezer aurpegiratzea.

Nahiko ongi egin zenuten aspaldian, baina azken bolada honetan, bereziki laguna neukan Joseba Goñi hil osteko aroan, oso gutxi segitu dut zuen errebistaren bilakaera…

Esan ahal dut Goñi-en ‘aroa’ urrezko aroa izan zela? Bi Goñi zeuden tartean, eta beste kide eta lagun ezagun asko, tamalez gehienak hilda daude: kongresuak, Europako bilakaera, liburuak, artikulu pilo bat, ia gai potolo guztiak arakatu eta aztertuak izan ziren, hala politikan nola ekonomian, zein soziologian nahiz kulturan.

Orain, aldiz, maldan behera joan dira kontu asko hala gizartean nola komunikabideetan. H2000E-n ere? Ez dakit, zeren azken bilakaera ez baitut ezagutzen.

(ii) Desenkusaketa pertsonala:

Ez naiz inor inori zer egin behar duen esateko. Are gutxiago zuei, medio ekonomikorik gabeko euskaltzale, abertzale eta independentistei.

Beraz, hurrengoan aipatuko ditudan gabeziak oso orokorrak dira, eta zuek, H2000Ekoak gai izan bazintezte gaiok argitzea, aztertzea, plazaratzea, ukitzea… pozik nengoke.

Bai den-dena birpentsatu behar da eta denaz eztabaidatu behar da, inongo abangoardiari itxaron barik..

Goazen harira:

(A) Ezkerra:

Ezkerra Mundu osoan, eta bereziki Europan, missing dago, desagertuta, erabat galduta. Aspaldiko eskema zahar eta zaharkituak errepikatzen dira nonahi. Krisi ekonomikoaren sakontasuna eta beronen kausak ez dira ezagutzen. TINA (there is no alternative) aipatzen dute progre mota guztiek ozenki eta leku guztietan.

(B) Globalizazioa:

Globalizazioa eta neoliberalismoa nahasten dituzte sasi-ezkertiar guztiek. Nazio-estatuen zeregina desagertu da, progreen hitzez. Brexit ez da ulertzen. Eurolandia paradisua omen da, eurogunetik kanpo ez dago etorkizunik aipatzen dute behin eta berriz txarlatan mota guztiek.

(C) Pentsamendu ahula eta alferra hedatu da nonahi, baita gure artean ere. Tartean nominalismoa da nagusi leku guztietan. Hitz potoloak erabiltzen dira inongo zentzu kritikorik gabe. Hitzak ari bira zioen gure Etxeparek…

Zehazki,

Independentzia ezinezkoa da…, lekuz eta denboraz kanpoko omen da

Autodeterminazioa lekuz kanpo dago, orain katalan batzuek aipatzen duten ‘mandanga’, aka, ‘derecho a decidir’ (sic) da chic eta guay dena

Islandia, Norvegia, Suitza,  ez bide dira existitzen

Errenta unibertsala eta lanpostuak banatzea… horra mirakulua

Lan bermea, job guarantee? Zer ote da hori?

Bankugintza? Banku publikoa (sic) martxan jartzea!

Diru bertikala eta horizontala???!!!!

Finantza kapitalismoa eta kapitalismo industriala??????

Euroa eta moneta nazionala???????????????

Bi zipriztin, oharrean[i]


[i] Hona hemen 2012ko abenduan idatzi nuena, Herria 2000 Eliza-n argitaraturiko zenbait lanez osaturik: Excursus: Maldan behera

Goian aipaturiko gai guztiak, eta beste batzuk, UEUko blogean daude ukituak, 2006tik gaur arte. Sarrera soil bat aipatzearren: Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat: Independentzia garairako ekonomia.

Iruzkinak (10)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude