Hona hemen jasotako gonbita:
Adiskideok, agur t’erdi:
Herria 2000 Elizak laster 40 urte beteko dituelarik, hainbat kolaboratzaileri (batzuk beteranoagoak, beste batzuk berriagoak) pare bat galdera egin nah izan dizkiogu. Zu izan zara aukeraturiko bat. Beraz, irakurri atxikita doakizun mezua eta erantzuiguzu, gaizki ez baderitzozu. Mila esker aldez aurretik.
Jexuxmari Zalakain erredakzio-taldearen izenean
Bilbo, 2016ko abenduaren 23a
Herria 2000 Elizaren KOLABORATZAILE adiskidea, agur t’erdi:
Laster 40 urte beteko ditu gure aldizkariak. Lau hamarkadako ibilbide horretan, EPE OSOAN edo TARTEKA, lagundu diguzu. Orain, une honetara iritsita, zure iritzia jaso nahi dugu, etorkizunean zer egin aztertzen laguntzeko.
Egoera (politikoa, sozioekonomikoa, kulturala eta erlijiosoa) asko aldatu da 40 urte gatazkatsu hauetan, baina gure herriari dagozkion hainbat korapilok askatu gabe jarraitzen dute. Dakizunez, Herria 2000 Eliza bere jardunean beti saiatu da Euskal Herriari dagozkion arazoak argitzen eta proposamenak egiten, beti ere bere izaera gordez, hau da, euskal herritartasuna eta kristautasun askatzailea. Geure xumean harro gaude orain arte egin dugun ekarpenarekin.
Etorkizuna, ordea, ez zaigu batere erraz begitantzen orain arte bezala jarraitzeko. Alde batetik, aldizkaria egiten dugun taldearen batez besteko adin nagusiak, eta bestetik, gure lekukotza hartzeko prest legokeen beste inor ez ezagutzeak etorkizunari buruzko gogoeta patxadatsua egitera bultzatu gaitu.
Horren zati bat duzu, hain zuzen, ZURI BIDALTZEN DIZUGUN GALDETEGI HAU, zure ahalen arabera erantzun dezazun nola e-mail bidez, hala posta arruntaren bitartez.
Agur bero bat Herria 2000 Eliza egiten duen lan-taldearen partetik eskerrik asko aldez aurretik, eta URTE BERRI ON
GALDERAK:
- Zure eremutik, lan, bizipen, mugitzen zaren tokitik begiratuta, zein ekarpen egin eta egiten du H2000E aldizkariak zure ustez, eta zer falta zaio edo aldatu beharko luke?
- Lau hamarkada daramatzagu proiektu honetan, baina honaino iritsita zaila egiten zaigu, errelebo eta indar berririk gabe, aurrera egitea. Zer proposatzen diguzu?
ERANTZUNAK BIDALTZEKO EPEA: 2017KO URTARILAREN 15a
GEHIENEZKO LUZERA OROKORRA: 3.000 KARAKTER
Nire e-posta:
Kaixo aspaldiko,
Labur bada ere hona hemen nire erantzunak, atxikita.
Kristautasuna dela eta, ez dut ezer aipatuko, nire ‘erreinua’ ez baita ‘mundu horretakoa’.
Mila esker!
Ongi egongo zarelakoan, ez adiorik.
joseba
Erantzunak:
Iritziak eskatzen dituzuelako, ene apurra bota nahiko nuke, bi desenkusaketarekin.
(i) Desenkusaketa orokorra:
Gehiegi izango litzateke bizi garen krisi sakon honetan H2000Ekoei ezer aurpegiratzea.
Nahiko ongi egin zenuten aspaldian, baina azken bolada honetan, bereziki laguna neukan Joseba Goñi hil osteko aroan, oso gutxi segitu dut zuen errebistaren bilakaera…
Esan ahal dut Goñi-en ‘aroa’ urrezko aroa izan zela? Bi Goñi zeuden tartean, eta beste kide eta lagun ezagun asko, tamalez gehienak hilda daude: kongresuak, Europako bilakaera, liburuak, artikulu pilo bat, ia gai potolo guztiak arakatu eta aztertuak izan ziren, hala politikan nola ekonomian, zein soziologian nahiz kulturan.
Orain, aldiz, maldan behera joan dira kontu asko hala gizartean nola komunikabideetan. H2000E-n ere? Ez dakit, zeren azken bilakaera ez baitut ezagutzen.
(ii) Desenkusaketa pertsonala:
Ez naiz inor inori zer egin behar duen esateko. Are gutxiago zuei, medio ekonomikorik gabeko euskaltzale, abertzale eta independentistei.
Beraz, hurrengoan aipatuko ditudan gabeziak oso orokorrak dira, eta zuek, H2000Ekoak gai izan bazintezte gaiok argitzea, aztertzea, plazaratzea, ukitzea… pozik nengoke.
Bai den-dena birpentsatu behar da eta denaz eztabaidatu behar da, inongo abangoardiari itxaron barik..
Goazen harira:
(A) Ezkerra:
Ezkerra Mundu osoan, eta bereziki Europan, missing dago, desagertuta, erabat galduta. Aspaldiko eskema zahar eta zaharkituak errepikatzen dira nonahi. Krisi ekonomikoaren sakontasuna eta beronen kausak ez dira ezagutzen. TINA (there is no alternative) aipatzen dute progre mota guztiek ozenki eta leku guztietan.
(B) Globalizazioa:
Globalizazioa eta neoliberalismoa nahasten dituzte sasi-ezkertiar guztiek. Nazio-estatuen zeregina desagertu da, progreen hitzez. Brexit ez da ulertzen. Eurolandia paradisua omen da, eurogunetik kanpo ez dago etorkizunik aipatzen dute behin eta berriz txarlatan mota guztiek.
(C) Pentsamendu ahula eta alferra hedatu da nonahi, baita gure artean ere. Tartean nominalismoa da nagusi leku guztietan. Hitz potoloak erabiltzen dira inongo zentzu kritikorik gabe. Hitzak ari bira zioen gure Etxeparek…
Zehazki,
Independentzia ezinezkoa da…, lekuz eta denboraz kanpoko omen da
Autodeterminazioa lekuz kanpo dago, orain katalan batzuek aipatzen duten ‘mandanga’, aka, ‘derecho a decidir’ (sic) da chic eta guay dena
Islandia, Norvegia, Suitza, ez bide dira existitzen
Errenta unibertsala eta lanpostuak banatzea… horra mirakulua
Lan bermea, job guarantee? Zer ote da hori?
Bankugintza? Banku publikoa (sic) martxan jartzea!
Diru bertikala eta horizontala???!!!!
Finantza kapitalismoa eta kapitalismo industriala??????
Euroa eta moneta nazionala???????????????
Bi zipriztin, oharrean[i]
[i] Hona hemen 2012ko abenduan idatzi nuena, Herria 2000 Eliza-n argitaraturiko zenbait lanez osaturik: Excursus: Maldan behera
Goian aipaturiko gai guztiak, eta beste batzuk, UEUko blogean daude ukituak, 2006tik gaur arte. Sarrera soil bat aipatzearren: Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat: Independentzia garairako ekonomia.
joseba says:
Gehigarriak: Ezkerra, globalizazioa, neoliberalismoa, nazio-estatua
Hasierarako, ikus ondokoak:
Ezkerraren izenean?
Globalizazioa, neoliberalismoa, nazio-estatua eta ezkerra
Segida:
News from the Left (Albisteak Ezkerretatik)
Europako ezkerra? Missing
Europako ezkerraz, gehigarria
Korporazio transnazionalez eta ezkerraz hitz batzuk
Europako egoeraz eta ezkerraz hitz bi
Ezkerra neoliberalismoan murgiltzen denean…
Mitchell-ek Espainiako ‘ezkerrari’ egindako kritika
Brexit eta ‘ezkerra’
Eskuina? Ezkerra?
Mito ekonomikoak: eskuin eta ezker berdin
Azken Ezker aurrerakoia
joseba says:
Langile botereaz:
XXI. mendeko langile botereaz hitz bi
DTM eta langile botereaz
joseba says:
Brexit-ez:
Brexit-ez haratagoko balediko hondamendiaz hitz bi
Zipriztin ekonomikoak (Brexit)
“El brexit ha demostrado que hay vida fuera de la Unión Europea”
Brexit eta geroko Britainia Handiko egoera
Brexit aferaren muinean
Ekonomia: zenbait data (2007-2014), Brexit
joseba says:
Autodeterminazio eskubideaz eta Mandangaz:
Galderatxo batzuk
EHexit (1990eko hamarkadaren hasieratik)
Brexit eta autodeterminazioa
Erdia gehi bat
Prest gaude! Zertarako?
joseba says:
Errenta unibertsalaz:
Errenta unibertsala: noizean behin zapatak garbitu behar
Basic income ala job guarantee? Oinarrizko errenta ala lan bermea?
Errenta unibertsala edo oinarrizko errenta = lapurreta
joseba says:
Lanpostuak banatzeaz, lana banatzeaz. Lan bermeaz:
Randall Wray eta lana
Lan bermea: Espainian ikasi dute (batzuek!), Euskal Herrian ez!
Basic income ala job guarantee? Oinarrizko errenta ala lan bermea?
Lan bermea, lanpostu bermatuak jendearentzat
joseba says:
Banku publikoaz:
Dirua, banku zentrala, altxor publikoa eta merkataritza bankuak DTM-ren arabera (1)
Dirua, banku zentrala, altxor publikoa eta merkataritza bankuak DTM-ren arabera (2)
Dirua, banku zentrala, altxor publikoa eta merkataritza bankuak DTM-ren arabera (3)
Dirua, banku zentrala, altxor publikoa eta merkataritza bankuak DTM-ren arabera (4)
Banku publikoa? Zertarako?
joseba says:
Diru bertikalaz eta horizontalaz:
Dirua: transakzio bertikalak eta horizontalak (1)
Dirua: transakzio bertikalak eta horizontalak (2)
Dirua: transakzio bertikalak eta horizontalak (3)
Dirua: transakzio bertikalak eta horizontalak (eta 4)
Gobernuak sorturiko dirua eta bankuek sorturikoa
joseba says:
Euroaz eta moneta nazionalaz:
EHexit (1990eko hamarkadaren hasieratik)
joseba says:
Gehigarria:
Austeritatea da arazoa, ez Brexit