Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/05/17 15:24:36.635 GMT+2

Fourniret auzia

Michel Fourniret epaitzen ari dira azken aste horietan, Frantzian. Ez dakit zenbat neska bortxatu eta hil izana leporatzen diote. Hilketa bakoitzari buruzko azalpenak eta xehetasunak ematen ari da (edo isilik dago, nola gerta) auzian. Filmetan ikusten diren "serial killer" autentiko bat. Beldurra eta nazka eragiten duen pertsona horietariko bat. Frantziako hedabideek oihartzun handia ematen diote auzi horri, egunez egun. Hilketen eta auziaren gorabehera guztien xehetasunak emanez. Minutuak irratietan, orri osoak egunkarietan… Saltzen duen albistea, beldurrezko liburu eta filmak gustuko dituztenentzat, albiste aproposa. Baina auzi berezi horri zenbat eta espazio gehiago eman, orduan eta espazio gutxiago gelditzen da beste hainbat gai aipatzeko, gizartearen eguneroko bizia gehiago hunkitzen duten gaiak aipatzeko. Ez dut erraten horrelako berriak ez direnik aipatu behar. Baina ez dituzte beste batzuk estali behar…

Nork: eneko bidegain.2008/05/17 15:24:36.635 GMT+2
Etiketak: hedabideak albisteen_garrantzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/16 10:33:34.613 GMT+2

Irratia eskolan



Irratia Eskolan izenburuko liburua kaleratu du Joxe Juan Ugalde Euskadi Irratiko kazetari eskarmentatuak. Liburuak bi alde ditu: teorikoa eta praktikoa. Egilearen hitzetan, "teorikoan, irrati hizkuntzari buruzko xehetasunak jasotzen dira; praktikoan, irratsaioak nola egin daitezkeen. Alde teorikoa zurrunagoa da; alde praktikoa, berriz, adibidez josita dago".

Eskertzekoa hedabideak  –kasu honetan, irratia– eskolara hurbiltzeko ahalegin hau. Ikasleek horren beharra dute. Askotan gertatzen baita haurrak edo gazteak irrati tailerretan esku hutsik sartzen direla, esperientzia horri behar besteko etekina atera ezinik.

- Informazio gehiago, Berriak Joxe Juan Ugalderi egindako elkarrizketan aurki daiteke.

Nork: pello urzelai.2008/05/16 10:33:34.613 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/15 09:59:27.345 GMT+2

Euskal edizio digitalak

Edizio digitalen zalea naiz. Aritz Garateri gertatzen zaion moduan nik ere papera maite dut baina edizio digitalek duten freskotasuna dut gustuko. Berriak eguneratuak daude, momentuan dakizu gertatu dena etab. Hori oso ondo dago baina hala ere, ezberdintasun nabariak daude egunkarien web atarien artean.

Nik Berria, Gara, Noticias de Álava, El Mundo, El Correo, El Diario Vasco, Público eta La Razón irakurtzen ditut gehienbat. Web atarietan, oso aukera interesgarria iruditzen zait berriak komentatzeko aukera egotea. Suposa dezaket irakurle askok nik bezala pentsatuko dutela komentario pila bat biltzen direlako. Alta, Madrileko prentsa da hori egiteko aukera ematen diguna: ez Garak, ez Berriak. Ez dut uste horretarako programa bat egokitzea zaila denik. Público eta El País dira nire ustez, programa errazenak dituztenak besteak zailak ez izan arren. Berria amaitzen den puntuan, datu minimo batzuk sartu behar dira eta nahi den komentarioa. Errez, zailtasunik gabe. Honetaz gain, irakurle eta kazetarien arteko interakzioa sustatzeko erreminta oso interesgarria dela deritzot.

Beste gabezi sumatu dut azkenaldian. Komunikabide gehienek bideoak txertatzen hasi dira haien atarietan. Agentziek salduta berriarekin bat datoz eta askotan informazioaren osagarri dira. Berrian gutxitan baina bideoren bat aurkitu dut,Garan ordea are gutxiago. Gertatu denaren berri emateko egokiak direla iruditzen zait eta nik gutxienez faltan sumatzen ditut.

Horregatik, asko pozten nau Berriak eman duen aurrerapausoak. Bi bideo aurkitu ditut eskegiak, lehenengoa, Herri Urratsaren prestakuntzarekin erlazionatua. Bigarrena, Rafa Diezek Martin Ugalde foroan emandako hitzaldiari buruz.

Nork: Iñaki Landa.2008/05/15 09:59:27.345 GMT+2
Etiketak: euskal_edizio_digital berria web_atariak bideoak_osagarri gara hobekuntzak gabeziak | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

2008/05/08 09:31:46.477 GMT+2

Erronka berriak

Web 2.0 garaian gaude eta honek, komunikazioaren esparruan aldaketak ekarri ditu. Askok jadanik eskuko ordenagailua daukagu eta etorkizunean mugikorrak bezain erabilia izango dela diote. Hau dela eta, fakultateetan gero eta ugariagoak dira. Klasean erabiltzen ditugu guk; eskuko ordenagailu guztiak daude piztuta. Apunteak hartzeko erabiltzen dituzte askok, ariketak egiten ditugu haiekin (plataforman eskegita daude) kontsultak egiteko baliabide onena eta azkarrena dira eta abar. Hau, alde ona da baina azkenaldian, honekin zenbat galdu eta zenbat irabazten dugun hausnartzen saiatu naiz. Jakin badakigu lan tresna dela baina denoi gertatzen zaigu, bat baino gehiagotan gainera, sagarrari koska egiten diogu.

 

Messengerra, egunkariak, jokoak, denetarik! mundu bat hortxe eta zu klase aspergarri batean. Beste egoera bat ere sortzen da, “honek behin aspertu zidan” beraz, ez diot berriz kasurik egingo. Eta gaia interesgarria hala ez, sarea hortxe. Hau gehienetan interesgarria da. Wifi bandak aurrerapenak ekarri ditu baina hainbat klasetan irakasleak ez daki ezta zer egin atentzioa erakartzeko! Zenbat irabazten da Wifiarekin?  Eta zenbat galdu?

 

Irakaslea izango banintz ziur naiz ez nukeela ordenagailuak erabiltzen utziko. Ariketa solteak egiteko egokiak dira, baita hainbat webgune edo datu begiratzeko ere. Dena dela, uste dut HUHEZIn era erabilgarrienean mugitzen hasi direla mundu hau. Berrikin argitaratu zituzten gomendioetan (Etorkizuneko kazetaritzak) blogak irekitzeko gomendatzen zieten ikasleei eta hori sustatzeko, entzun dudanez, zenbait ikasgaietan, blog bat irekitzea eskatzen da. Orain komunikazioko ikasleek bere burutazioak idazteko lekua izango dute, besteekin komunikatzeko. Harreman berriak egiteko, jendea ezagutzeko...

 

 Erronka berriek aukerak zabaltzen dituzte eta hauek aprobetxatzeko gaitasuna da garrantzitsuena. Azken batez, eta Inazio Mujika Iraolak esan zidan lez, blogak dira euskarak garaiz hartu duen trena.

Nork: Iñaki Landa.2008/05/08 09:31:46.477 GMT+2
Etiketak: komunikazioa wifi 0 ordenagailuen_erabilera erabilerak blogak web_2 | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (2)

2008/05/03 13:17:17.044 GMT+2

Callejeros

Callejeros horrela deitzen da azkenaldian zorioneko sorpresa eman didan telebista programa.

Gustoko dudan programa dela ez dut ukatuko, gustokoa dut gainera arrazoi anitzengatik:

- Ez duelako kamara ezkutua erabiltzen

- Pertsonak errespetuz tratatzen dituelako

- Ez duelako off-narratzailea erabiltzen dramatismoa emateko baizik eta gauzak azaltzeko

- Arazoak zuzenean azaltzen dituelako

- Hitza hiritarrei edo arazoan zuzenean inplikaturik dauden pertsonei ematen dielako inolako aurreritzirik gabe

- Oso programa hurbila delako

Arrazoi gehiago eman ditzazket baina horiekin gutxi gora behera balio du. Kuriosoa da baina programa horrek estilo liburuek esaten dutena errespetatzera mugatzen da, hor, testu batean idatzirik dauden gomendioak ez ditu apurtzen eta horrek kalitatea ematen dio. Orain arte, estilo liburuak ezer gutxirako balio zutela erakutsi zidan praktikak (gehienek ez baitituzte errespetatzen), baina programa honek balio dezakela demostratu dit.

Gainera aurkezleek kazetari gazteak dira, bertatik bertara egiten dituzte erreportaiak kamara lagun dutela inoiz berau ezkutatu gabe. Umeen aurpegiak ez dituzte ateratzen, aurpegia ez ateratzea eskatzen duten guztiei aurpegia estaltzen dizkiete, mikrofonoa hiritarrei eskaintzen diete, arazo sozialak salatzen dituzte (prostituzioa, drogak...).

Badituzte erreportai "lasaiago" batzuk (dirudunen etxeak, hotel garestiak...) baina gehienetan gure ondoan dauden miseriak erakusten dizkigute. Miseria horietako asko, programa honi esker ez balitz, ez nituzke nik ezagutuko.

Gaur apostu erakargarri horri utzi diot lekua. Propaganda irudi du nire post hau baina merezi dutela uste dut.

Medio gutxirekin kalitatezko produktuak egin daitezkeela demostratu dute Callejeros programakoek.

Nork: Aritz Garate.2008/05/03 13:17:17.044 GMT+2
Etiketak: dokumentalak telebista | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/04/27 21:17:16.585 GMT+2

Aurreikuspen apokaliptikoak prentsa idatziarentzat



Sareko kazetaritzari buruzko kongresu edo mintegi guztietan ez dira falta prentsa idatziari buruzko aurreikuspen apokaliptikoak. Interneteko hedabideen munduan halako joera bat dago, prentsa idatzia (batez ere egunkari tradizionalak) eta beren etorkizuna auzitan jartzeko. Hala ere, ezin dira gutxietsi iritzi hauek datuak kezkagarriak baitira.

Joan den astean, Madrilen izandako kongresuan, zenbait gogoeta interesgarri topatu dut, teletipoei esker.

- Gumersindo Lafuente (Soitu.es): paperezko egunkariek audientzia galduko dute, orri gutxiagoekin kaleratu beharko dira, baina kalitate gehiagorekin. Kazetari kualifikatuagoak beharko dituzte. Beste egunkari batzuek, ordea, galerari aurre egiteko ideologizatuko dira “erakargarriagoak” izateko.
    Ez dirudi egunkariek kalitatearen apustuan gehiegi sinesten dutenik. Audentziak lortzeko lehian, behintzat, ez. Jarrera ideologikoak, efektismoam eta horikeria, ordea, indartzen ari dira egunkari serionetan ere.

- Fernado Jauregui (Diario Critico): paperezko egunkariek espezializatu beharko dira eta audientzia zehatzagoengana zuzendu beharko dira erosteari eusten dion publikoa atxikitzeko. “Inork ez du leitzen informazioen ehuneko ehuna”. “Agian kartara egindako egunkari bat erosiko luke jendeak”.
    Kartara egindako egunkaria: interesa ez dago bakarrik gustuko gaian, albiste denak sortzen du interesa. Gainera, ez dut asmatzen nola egin daitekeen erosleen gustuen araberako egunkari bat paperean.

Egun hauetan, bi datu esanguratsu kaleratu dira paperezko egunkarien gainbehera ikusteko. Publizitateak behera egin du, bai Prisan, bai Vocenton.
- Prisa: Cinco Dias (-18,2) eta El Pais (-8,4), iazko datuekin alderatuta.
- Vocento: - %15-20 (iturri ez ofizialen arabera)


Azkenik, iragarpen bat Microsoft-eko presidente Steve Balimerren eskutik:

    - “[Hamar urteren buruan] edukietara –guztietara– elektronikoki iritsiko da: egunkaria, pelikulak, musika edo telebista. Ez dut uste 12 urte barru jakingo dugunik bereizten egunkari bat edo telebista programa bat. Edukiak kontsumitzen ditugun modua asko aldatuko da”.

Horrelako bilakaera ez da harritzekoa, edukiak telefono mugikorren bidez nola zabaltzen ari diren ikusita… Honek bai ematen duela zer pentsatu.

Nork: pello urzelai.2008/04/27 21:17:16.585 GMT+2
Etiketak: hedabideak etorkizuna prentsa internet | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

2008/04/24 09:17:27.189 GMT+2

Bologna prozesua nire bizitzan (III)

Bologna nire bizitzan (III)

 

Azken bi post-etan prozesu honek ekartzen hasi dituen aldaketak azaldu ditut. Arazo nagusia, dudarik gabe, denbora falta da. Hemendik aurrera ez dut lana eta ikasketak bat egiteko aukera handirik ikusten. Zaila izango da. Bankuen paperak hartuko du garrantzia hartuko du. Ikasle izateko kredituak, interes baxuekin baina kredituak azken batez. Kredituekin lehia eta kreditua mantentzeko ikasketei dedikazio osoa. Ikasketa paraleloak egiteko aukera gutxiago, gizabanakoaren hezkuntza norberaren eskuetatik at. Guzti honekin hizkuntzen afera dago. Nik karrera euskaraz egitea hautatu dut baina gero eta ikasgai gutxiago ditut hautatutako hizkuntzan eta gero eta gehiago gazteleraz. Egun euskaraz bi ikasgai dauzkat, bat tronkala (arte) eta beste guztiak, bost, gazteleraz. Ingelesez ere bat daukat.  

 

Nola aldatuko da kazetaritza? Nora? Uste dut interesak direla gizartea eta kazetaritzaren oinarri. Interesetarako denbora murriztu egingo da klasean ikusitakoa ikasteko denbora juxtua egongo delako. Prozesu honek interes argiak ditu bultzatzaile; enpresa irabazle. Identitatea non? 

 

ECTS, talde lanak, kalkulu Maquiavelikoak, hizkuntza inperialak eta dedikazio osoa. Post-modernitate honen adjektiboak ote? Evaristok zerbait aurreikusi zuen.

 

 

“El mercado laboral pronto va a necesitar
gente con preparación más competitividad
no pensar ni criticar, sumisión, adaptación”

 

Evaristo -LPR- Tan sometido

 

           

 

 

 

           

Nork: Iñaki Landa.2008/04/24 09:17:27.189 GMT+2
Etiketak: euskara dedikazioa denbora bologna uninbertsitatea kredituak identitatea enpresa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/22 10:43:10.893 GMT+2

Manipulazioaren lezioak I

Gaur La Vanguardia egunkariak albiste batean manipulazioaren maisu lezio bat eman berri digu. Hasteko gertakaria laburtuko dut eta gero manipulazioaren klabeak.

Gertakaria: La Habanan "Damas de Blanco" taldeko 10 kidek protesta egin dute, bi ordu eta erdiz kontzentratuta egon ostean poliziak autobus batean sartu (irudiak ikusten badituzue polizia ez da haien kontra oldartu) eta etxera eraman dituzte.

Bada, La Vanguardiako titularrak horrela dio: "la policía cubana disuelve por la fuerza la protesta de las Damas de Blanco". Kontutan izanda irakurle gehienek titularra soilik "ikusten" dutela, "disuelve por la fuerza" adierak beste era bateko irudia sor dezake. Alegia, guztiz armatuta dauden ehunka polizia esku hutsik eta lurrean eserita dauden hamar lagunen kontra oldartzen da irakurleak osatuko lukeen irudia.

Ez naiz gehiegi luzatu nahi, aipatu bakarrik hurrengoa, soilik albistea irakurrita benetako gertakariaz ohartzen gara. Baina hori oso irakurle gutxik egiten dutenez, irakurle gehienek beste era bateko ekintza bat izango dute irudi.

 

 

 

Nork: Aritz Garate.2008/04/22 10:43:10.893 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2008/04/17 09:17:16.250 GMT+2

Bologna prozesua nire bizitzan (II)

Aurreko astean Bologna prozesuak nire eguneroko bizitzan duen eragina azaltzen hasi nintzen. Aste honetan prozesu honek ekarri dituen beste ondorio batzuk azalduko ditut.

 

Ikasketa ezberdinak egiten ari diren lagunekin ezberdintasun ugari nabaritu ditut. Abolognatu eta oraindik abolognatu gabekoen arteko ezberdintasunak.   

Klasera joatea derrigorrezkoa da, orduen %20 baino gehiagora agertu ezin baduzu, azterketa eskubidea galtzen da (aldaketak unibertsitate publikoan  horrela eragingo duela diote). Lan egiteko modu berri honekin, talde lanek ikaragarrizko garrantzia hartu dute; notaren %30 baino gehiago ikasgai guztietan beraz, derrigorrezko klaseekin amaitzean –azterketa eskubidea behin bermatua- talde lanak egin behar dituzu arratsaldean nahitaez ikasgaia gainditzeko. Prozesu honek ekarri duen beste berrikuntza bat, orduen kalkulua da. Era Maquiavelliko batean dago dena kalkulatuta. Unibertsitatera heldu nintzen eguna oroitzen dut: “ikasgai hau gainditzeko x lan ordu sartu behar dituzue” (x= lan ordu lan ordu pila ziren). Ez genuen sinetsi. Gure arteko begiradek entzundakoa sinisten ez genuela zioten. Baina begira unibertsitateko web ataritik ateratako kalkulua:

El proceso de aprendizaje en Historia del Arte se lleva a cabo, dentro y fuera del aula, con la siguiente distribución de horas de trabajo del alumno:

- En el aula: 68 horas

1º Exposición teórico-práctica en clases presenciales (54 horas, 31%)

La profesora expondrá cada tema a modo de clase magistral, pero haciendo especial hincapié en la participación del alumno. De este modo, puntualmente planteará cuestiones para la reflexión del grupo que serán trabajadas en clase mediante diferentes estrategias: brainstorming (tormenta de ideas), ejercicios individuales, lectura de textos y debate.

2º Clases prácticas presenciales (13 horas, 8%). Se señalará un día a la semana para el trabajo práctico, consistente en la realización de comentarios de obras de arte o en el desarrollo del trabajo en grupo que se exigirá al final del cuatrimestre.

- Fuera del aula: 108 horas

3º Trabajo en grupo fuera del aula (30 horas, 16%)

4º Estudio individual progresivo y significativo a lo largo del cuatrimestre y para el examen final (78 horas, 45%)”

 

Esan behar da kalkulu hauetan talde lanetarako aurreikusia dagoen denbora erraz gainditzen dela sarritan. Arte ikasgaian adibidez, 13,5 ordu aurreikusten ziren azken lana egiteko baina 20 ordu inguru pasa genituen era “duin” batean entregatzeko. 

 

Nork: Iñaki Landa.2008/04/17 09:17:16.250 GMT+2
Etiketak: bologna unibertsitatea prozesua orduak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/15 09:27:27.252 GMT+2

Luzatu bostekoa

Ekainaren 21ean 5 urte beteko dira Berria sortu zenetik.  Ekainaren 21ean jai handia egingo da Donostiako Kursaalen, 5. urteurrena ospatzeko. Eskualdetan egingo diren ekitaldiek osatuko dute "Luzatu bostekoa" deritzon urteurren ospakizuna, gaur hasita, hilak 15, Martin Ugalde Kultur Parkean, Berria-ko Komunikazio Sailak jakinarazi duenez.

Berriako sortze prozesuan oso garrantzitsua, ezinbestekoa esango genuke, izan zen herriz herri egin zen lana. Herri batzordeak, kultur ekitaldiak, diru bilketak, akzio salmenta, harpidedunak egiteko kanpainak... izan ziren proiektuaren oinarria. Lan horrek bere fruitua eman du eta egun sendotutako proiektua da Berria.

Ekainaren 21a bitartean, hainbat ekitaldi egingo dira eskualdez eskualde. Ekitaldien helburua bikoitza da: Berria sortzeko egindako lana eskertzea eta aurrera begirako proiektuak aurkeztea. Guztira 22 ekitaldi egingo dira, beste hainbeste eskualdetan.

Aste honetan bertan egingo dira lehenengo biak. Estrainekoa Buruntzaldean, apirilaren 15ean, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, iluntzeko 20.00etan. Bigarrena, Busturialdean egingo da, Gernikako Elai Alai aretoan, iluntzeko 20.00etan.


Ekitaldietan bost urte hauetako lana jasotzen duen bideoa ikusi ahal izango da eta ondoren hitzaldi baten bitartez aurkeztuko ditugu aurrera begira ditugun erronkak. Amaitzeko, parte hartzen duten guztiek mokadua jateko aukera izango dute.

Ekainaren 21ean, egun horretan beteko dira 5 urte Berria lehen aldiz argitaratu zenetik eta egun horretan egingo da ekitaldi nagusia Donostiako Kursaalen.

Nork: berriki.2008/04/15 09:27:27.252 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

bisitari