Hainbat hilabete pasa dira Anton Uriarte paleontoklimatologoaren bloga bisitatu nuen azken egunetik. Astelehenean, webgune honetaz gogoratu eta sartu egin nintzen. Ez dakit Uriarteren ibilbidea ezagutuko duzuen, baina aldaketa klimatikoaren inguruan kritikoak izateko garrantzitsua iruditzen zait bere artikuluak irakurtzea.
Asko hitz egin dugu aldaketa klimatologikoari buruz, baina zenbateraino da egia? Zer da egia? Zer ezjakintasuna? Zer puztu da? Ematen dizkiguten datuak, balorazioak… non dago gure zentzu kritikoa? Albisteak kontrastatu behar dira eta gai honetan bi joera nagusi ikusten ditut; alarmistak eta ukatzaileak.
Hedabide gehienak alarmisten alde jokatu dutela uste dut, All Gore buruzagiaren kanpaina aprobetxatuz. Anton Uriartek, El País egunkariaren kasua aipatzen du oraingoan.
Bere bloga interesgarria da komunikabideek aipatzen ez dituzten xehetasunak azaltzen dituelako. Kontrasterako gunea.
Harri Fernandez says:
nola gogoko dudan uriarteren bloga. beti irribarre batekin bukatzen dut bere artikuluak irakurtzean.