Hasiera:
Ikusi Krisia Euskal Herritik
Eta bertan bereziki ondokoa:
Gure Kanala: Joseba Tobar Arbulu. Krisia Euskal Herritik
(https://www.youtube.com/watch?v=OMmsSmu988w)
Segida:
Aspaldian, 2021ean, E. E.-k eskatu zidan lan bermea dela eta agian on zatekeela Moneta-Teoria Modernoari buruz (MTM) zertxobait adieraztea erdaraz, hots, espainieraz.
Izan ere, lan bermeaz jabetzea oso beharrezkoa da, baita berorren garrantziaz onartzea ere, bera modu egokian martxan jartzeko
Hortaz, audio txiki bat (34:07 minutukoa) pandemian egin genuen bion artean.
2021ean grabatuta geratu zen ordenagailuan, eta 2025/08/04an whatsapparen bidez, zenbait ezagun eta laguni bidali nion.
Hona hemen audioaren transkripzioa, orain euskarara moldatua eta pixka bat gehitua link edo lotura batzuekin.
AUDIOA
Kaixo.
Moneta-Teoria Modernoaren (MTM) sarrera bat emango dugu.
E.E.-k eskatu zidan lan bermeaz hitz egiteko eta lan egiteko, agian komenigarria izango zatekeela espainieraz sarreratxo moduko bat egitea, ideiak eta kontzeptuak argi gera daitezen.
(Hemen eta orain, 2025ean, hitz haiek euskarara moldatu ditut.)
2006tik MTM teoria berrian lan egin dut. Askoz gehiago 2009tik.
MTM-ren sortzaileak hiru ekonomialari dira, Warren, Mitchell eta Wray, bi amerikar eta australiar bat.
G¡dari gisa Warren Mosler aukeratu dut, ene ustez interesgarriena delako, teoria hobekien adierazten duena, era argien, errazen eta sakonen esplikatzen duena. Baina hiruetatik edozeinek egin dezake gauza bertsua.
Printzipioz esan behar da Lan Bermea ez dela MTM teoriaren gehigarri bat, teoria horri atxikitzen zaiona, teoriaren beraren zutabe funtsezkoa baizik. Zutabe oso garrantzisua langabeziarekin bukatzeko, inflazioa handitu gabe.
Mosler-ek dioenez, langabezia da gizateriaren aurka dagoen krimena:
(Langabezia gizatasunaren aurkako krimena da)
Mezu sakona teoria sasi-zientifikoak. defendatzen dituen jende andanaren kontra.
2009an, UEUko nagusiek blog oso bat nire esku jarri zutenean, aldez aurretik Diru Teoria Modernoa (DTM) izendatuta zuten bloga.
Moneta-Teoria Modernoa (MTM) berrizendatu nahi nuen arren, ezin zen inolakp aldaketarik egin.
Egia esan, gauza bertsua da, baina fundatzaileen sormena errespetatzearren eta teoria bultzatu zutenekin adosago jartzarren, zehaztasun pixka bat handiarekin, MTM hobetsi nahi nuen.
Beraz, ‘diru’ barik ‘moneta’ idatzi beharko genuke.
2021etik aurrera erabaki dut MTM, hots, Moneta-Teoria Modernoa erabliltzea nire idazki guztietan.
Hortaz, hemendik aurrera eta segituan entzungo dituzuen kapitulu txiki guztien sarreratxo bat duzue
(Noski, ez duzue ezer, entzun, irakurri baizik.)
On egin dezazuela, gozatu eta aprobetxatu.
Uste dut merezi duela
Lan bermeari buruzko ohar batzuk.
Aipatu bezala, lan bemea ez da inolako gehigarririk. MTM-ren parte oso garrantzitsua baizik.
Warren Molser-ek horrelaxe dio, argi eta garbi. Gainera, beste guztiengandik bereizten da.
Jende askok uste du lan bermea betiko egon behar dela MTM delakoan.
Mosler-ek ezetz dio. Printzipioz lan horiek sektore publikorako iragankorrak dira, aldi baterako lanak: sektore publikotik sektore pribatura joan daitezkeenak
Gainera, sektore pribakukoek nahi dute langileak trebatuak izatea, esperientzadun langileak. Hortxe agertzan da iragankortasuna.
Aipatu behar den lehen puntua ondokoa da: Langabezia agertzen da gobernuak halabeharrez eskatzen duelako jende guztiak zergak ordain ditzala.
Hortaz, derrigortasun horrek suposaten du jende guztiak moneta bat eta bera erabili behar duela.
Orduan soilik gobernuak dauka monopolioa moneta hori emititzeko, jaulkitzeko. Eta moneta horren bitartez zergak ordainduko ditu beranduago jendeak.
Sekuentzia, beraz, honako da: Gobernuak behartzen gaitu zorrak ordaintzeko, moneta zehatz batean. Eta moneta hori soilik gobernuak emititu dezake, ez beste inork.
Izatez, gobernuak egiten duena hauxe da, langabezia sortzea. Guk ez daukagu moneta hori, eta berori behar dugu geure zergak gobernuari derrigorrez ordaintzeko.
Jendeak printzipioz ez dauka inolako enplegurik, langabezian dago. Eta jendeak zergak ordaintzeko dirua behar du. Diru hori, moneta kopuru hori eskuratzeko jendeak lan egin behar du.
Norentzat? Gobernuarentzak!
Hortaz Estatuak, eta bere gobernuak, nahi dituen produktuak eta zerbitzuak eskuratzen ditu (mota guztiko produktuak eta zerbitzuak) eta jendeak, langileak, dirua jasotzen du (moneta kopuru bat).
Orain jendeak badauka zergak ordaintzeko moneta kopuru bat.
Oharra: zergak ez dira erabiltzen inbertsio berriak egiteko!
Estatuak, eta bere gobernuak, bi agente dauzka: Banku zentrala eta Altxor publikoa. Bi agente horien bitartez jendeari ordaintzen dio eta gero jendearengandik zergak jaso.
Zenbat diru dauka Gobernua? Infinitua, zeren teklatu baten bidez sortzen baitu Banku zentralak moneta-kopurua, eta Altxor publioaren bidez dirutza hori banatu sektore publikoaren agente dezberdinetan.
Gobernuak diru infinitu dauka (moneta jaulkitzailekoa baldin bada)
Dirua (moneta) sortzeko ez da behar inolako diru erreserba aldez aurretik edukitzea. Dirua Banku zentraleko konputagailuetan dauden zenbakiak dira. Moneta gehiago sortzeko, konputagailuetan zenbakiak handitzen dira. Zergak kobratzean zenbaki horiek gutxitzen dira.
Kostua ZERO da. Hauxe oso garrantzitsua da.
Dirua ezerezetik sortzen du konputagailu batek, estatuaren parlamentuaren aginduz.
Estatuak orain badauzka langile industrialak (enpresa publikoetan lan egiteko) eta langile sozialak (hamaika zerbitzu publiko desberdinetan lan egiteko: osasungintzan, irakaskuntzan, ikerkuntzan, militargintzan eta abar luzean)
Ekonomia osoa martxan jartzen du gobernuak.
Estatuak, gobernuak, ez du ezer gastatzen, kostua zero da, zeren ezereztik sorten baitu diru guztia. moneta kopuru guztia.
Lan bermeko alokairua
MTMkoek diotena hauxe da: lan bermean lan egiten duen jendearen alokairua ondokoa da: 15 $ per hour edo 15 € …
Europan kasu. 15 € per hour x 8 ordu egunean x 30 egun per month = 3.600 € hilabetero.
Lortzen diren helburuak hauexek dira, Mosler-en ustez:
Alokairu duina jasotzea
Pertsonaren aldeko ekonomia hedatzea
Pertsonaren aldeko ekonomia, bi mende
Ekonomia jendearen beharrizanen ingurua antolatzen da, inflaziorik eduki gabe
Zergatik inflaziorik gabe? Mosler-ek lanaren prezioa kontrolatzen duelako: 15 € per hour.
Eta zergatik ez da inflaziorik azaltzen’?
Jende asko dagoelako langabezian (ez dagoela produkzioan, produkzioa zentzu zabalean),
Produkzio industriala, soziala, eta abar, eta jendeak lan egin nahi du, eta 15 euro per hour delako baldintza onartzen duelako.
Baliabide horiek guztiok lan egiten jartzen du lan bermeko politikak, finantza politika baten bidez, alegia, defizit publiko baten bitartez.
Oharra:
Ekonomia ortodoxoaren aurka, hauxe da berria, ona, egokia eta egin behar dena: Defizit publiko handitzea (ez gutxitzea, ezta orekatzea ere ez). Neurri hau garrantzi handikoa da.
Defiizt publikoa ez gaitu pobretuko, aberastu baizik, askatuko gaitu.
Goazen aurrera:
Esan bezala, gobernuak gizartean dauden erabili gabeko, aprobetxatu gabeko baliabide guztiak martxan jar ditzake lan bermeko politika baten bidez, finantza politika egoki baten bitartez: natur baliabideak, baliabide sozialak, giza baiabideak…
Hori dela eta, Mosler-ek hitz egiten du lan iragankorraz, tratsitozkoaz. zeren trantsitoa sektore publikotik sektore pribatura izan baitaiteke.
Guztiok dakigun modura, sektore pribatuari interesatzen zaiona hauxe da: jendeak lan egitea soberakinak jasotzeko, eta jende hori trebatuta baldin badago askoz hobeto. Eta ez zaio batere interesatzen soladatak altuak, duinak eta abar izatea.
Hortaz, hortxe dauka sektore pribatuak muga bat alokairuen inguruan. Soldatak kaxkarrak izango balira langileak sektore publikora joango lirateke, alokairuak sektore pribatukoak baino hobeak direlako (edo baldintza hobeak edo nahi dena).
Aipatu bezala, Estatuari zergak ordaintzea derrigorrezkoa da…
Jendeak ez dauka dirurik…
Non dago dirua?
Zeinek dauka dirua?
Estatuak dauka, zeren dakigun bezala, estatuak moneta sortzen baitute ezereztik, kostua ZERO izanik…
Beraz, jendeak onartzen ditu lan bermeko politikaren bidez eskaintzen diren lanpostuak eta alokairuak gehi lan egiteko baldintzak.
Dirua AEB-n FED-ek, banku zentralak, sortzen du. Europan, EBZ-k (Europako Banku Zentrala). Bietan konputagailuen teklatu baten bitartez.
Gero politika fiskalaren bidez Altxor publiko amerikarrak AEB-ko estatu desberdinetan (Kalifornia, New York, …) dirua (moneta-kantitate bat) luzatzen dio, berriz konputagailuen bidez, eta berriro, kostua zero izanik, interesak zero izan behar du.
Antzekoa gertatzen da Europar Batasunean (EB), non EB-ko ALtxor publikoak estatu desberdinei (Espainia, Frantzia, Alemania, …) luzatzen baitie dirua zero kostuan, eta zero interesetan…
Beraz, hala AEB-ko estatu desberdinek nola EB-ko estatu ezberdinek diru nahikoa izango dute estatu horietan guztietah ekonomia martxan jartzeko.
Ez hori bakarrik, estatu horietan guztietan enpresa industrial publikoak eta zerbitzu publikokoak arituko dira gizartearen beharrizanak betetzen.
Hori guztia lortzen da politika fiskal baten bidez, defizit publikoa handituz, behar den beste.
Gogoratu: defizitak salbatuko gaitu.
Argi dago, orduan, monetaren sormena Banku zentralaren bidez gertatzen dela, kontua zero izanik.
Baita diruaren, moneta kopuru baten banatzea Altxor publikoaren bitartez gauzatzen dela, estatu desberdinen agente ezberdienen artean, banku komentzialak, enpresak, zerbitzuak eta abar, kostua zero izanik.
Moneta ez da existitzen Banku zentralak bera sortu arte. Ez da etortzen inongo lekutatik, ez doa inongo lekutara. Existitu ondoren konputagailuetan egon da,
Kapital ihesa beste mito bat da. Ez dago horrelakorik. Zenbakiak ez dira mugitzen konputagailu desberdinetatik. Soilik teklatuen bidez ‘mugitzen’ dira zenbaki horiek,
Banku zentraletan ez dago inongo erreserbarik. Gastuak egin behar direnean, Banku zentralen dauden zenbakiak handitzen dira, teklatu baten bidez. Zergak jasotzen direrean, zenbaki horiek ‘diru kopuru’ hori gutxitzen da.
Eta horixe da misterio guztia
Lehen aipatu bezala, gobernuak, lan bermeko politikaren bidez alokairuak defizit publiko baten bitartez lan bermeko soldatak jartzen ditu, eta esan bezala ezin da inflaziorik azaldu baliabideak (naturalak, sozialak. gizabaliabideak) erabili gabe egongo diren bitartean,
Garrantzitsua da ekonomia martxan jartzea. Eta hortarado defizit publikoa da bidea, beti!
Badaude beste mito batzuk
(a) Robin Hood mitoa.
Zergak handiagoak jarriko dizkiogu abaratsagoa den jendeari.
Horrela (sic) dirua izango dugu (resic) inbertsio berriak egiteko (re-resic)
Horixe da mantra!
Horrela ez du ekonomiak funtzionatzen.
Zergak ez dira erabiltzen inbertsio berriak egiteko, inoiz ez, gure Banku zentrala geure moneta propioaren banku jaulkitzailea baldin bada.
Aberatsak, zergak, ezkerkeria, sasi ezkertiarrak eta abartxo
Langabeziarekin bukatzeko politika desberdin bat behar da, politika fiskal garantizatua, bermatua.
Zeinek garantizatuko, bermatuko du?
Dirua daukanak, hots, gobernuak, bere agente bereziaren bidez, alegia, Banku zentralaren bitartez.
Eta ez beste inork!
Bestela pentsatzen baldin badugu, geure buruari engainatzen segituko dugu.
Afera ez datza zergak igotzean. Kontua da dirua non dagoen eta diru hori erabiltzen jakitea.
Beraz, diru hori era infinitu batez, nahi dugun beste, nahi den beste eta gehiago dago, eta gainera, berriz errepikatuko dugu, ez dago inongo inflaziorik baldin eta baliabide guztiak erabilita ez badaude!
Argi?
Aipatu bezala, gobernuak jarritako lan bermeko 15 euro per hour, diru horrek sekore pribatuari zeharkako modu batez behartzen dio eta sektore publikoari era zuzen batez.
Mundu mailan baliabide guztiak (naturalak, sozialak eta gizabaliabideak) ez daude erabat eta osorik erabiliak. Hortaz, badago espazio handi, erraldoi bat bertan ekonomia martxan jartzeko.
(b) Oinarrizko errenta
Langabezia dagoen jendeari oinarrizko errenta bat ematea
Galderatxo bat: nondik dator diru hori? Ezkerrak (sic) esaten digu zergetatik!
Arrainak bere buztana jaten!
Ez.
Horrek inflazioa sortzen du, ez dagolako produktu eta zerbitzu gehiago gizartean. Lehengo kopuru berbera, eta orain diru gehiago (oinarrizko errentarena). Ondorio zuzena: inflazioa.
Gainera diru hori kontsumora doa, produktuak eta zebitzuen kontsumora, kontsumismoa bultzatu,
Horixe da Kaliforniako superliberalak egiten ari direna Silicon Valley delakoan.
Haiek nahi dutena eta produzitutakoa lortu eta gero, jendeak karitatezko oinarrizko errentaren bidez, kontsumitu ahal izatea da.
Silicon Valley eta oinarrizko errenta unibertsala
(c) Errentak eta lanpostuak birbanatzea
Ez da kontua errenta edo/eta lanpostuak birbanatzea, errenta gehiago lortzea eta lanpostu askoz gehiago sortzea baino.
Badaude neoliberal asko, gehiegi leku guztietan, baita gure Euskal Herri osoan ere. Ez dakite sistema monetarioak eta ekonomiak nola funtzionatzen duten.
Hemen salaketa:
Goazen azken partera…
Eman dezagun bibliografia txiki bat…
Lehen liburua Mosler-ena:
Warren Mosler: zazpi gezur politika ekonomikoan (bertsio laburtua)
Zazpi gezur politika ekonomikoan (ingelesez eta espainieraz)
Warren Mosler-ek: Politika ekonomikoaren gezurra
Badago informazio askoz gehiago UEUko blogean. Euskaraz bereziki, eta noizean behin ingelesez.
Zazpi gezur politika ekonomikoan
Zazpi gezur, politika ekonomikoan (2)
Mosler-en liburua irakurri behar da urtero zazpi, zortzi edo hamar biderrez, guztia ulertu eta jakin arte.
Horrela ongi jantzituta egongo zarete eta Euskal Herriko ekonomialari, politikari eta kazetari guzti-guztiok bainoa askoz gehiago jakingo duzue. Inolako dudarik gabe!
Zuen esku dago!
Laguntzeko, beste liburu bat, Stephanie Kelton-ena:
Stephanie Kelton eta defizitak
Baztertu behar dena zera da, defizitak ekonomiarako txarrak direlako nonhahiko baieztapena.
Kurioski, orain pandemian gaudela, defitekiko lehengo mito guztiak desagertu dira, lurperatu dira. Zeren estatuak, hein handi batean aplikatzen ari baitura, MTM-k dioena, batzuk jakin gainean egonik eta bete batzuk jakin gabe, alegia, defizitak onak direla eta beharrezkoak direla beriziki egoera honetan. ekonomia osoa martxan jartzeko, eta erabili gabeko baliabide sozialak eta gizabaliabideak eranili ahal iateko.
Beste liburuxka bat, Pavlina Tchernova-rena lan bermearen aldekoa:
Pavlina Tcherneva lan bermeaz (job guarantee)
Pavilina, Warren Mosler-ekin egon zen lanean..
Sakonezko liburu bat egin du, nahiz eta dibulgaziorako izan
Ikasteko ere
(d) Beste mito bat: estatu txikiaena
Globalizazioa dela eta, beste mito bat azaldu dute esanez globalizaioa dela medio eta dela kausa, estatu txikien eginkizuna desagertuz doala, eta gune zabalagoak behar direla (Europar Batasuna aipatzen da erreferentzia gisa) Geroago aipatuko dugu Eurogunea…
Mito hori dela eta aparteko borroka izan dut PSOEkoen aurka, bereziki Egin/Gara gehi Egunkaria/Berriaren bidez, benetako españolimo atzerakoiaren kontra.
UPV delako hartan ez ninduten nahi, eta hamaika tranpa eta iruzur egin zidaten ni neu ez sartzeko.
Guztiok dakigu UPV zer den eta zer nolako sikariok zeuden eta dauden bertan.
Baina badago Bill Mitchell-en lan eder eta on bat: Estatua eskatuz…
Estatua eskatuz (Reclaiming the State)
Globalizazioa, neoliberalismoa, nazio-estatua eta ezkerra
Mitchell-ek dioenez, politika ekonomikoan gertatzen diren afera guztiak beti estatutik igarotzen dira, zeren berak baitauzka agenteak politika hori antolatzeko (Banku zentrala eta Altxor publikoa). Hortaz, estatu txiki guztiak ez daude zalantzan.
Eredurik garbienak EFTA delakoan dauden estatuak: Islandia, Lieschtenstein, Noruega eta Suitza.
Zalantzan ote daude?
Zalantzan dagoena zera da gure Euskal Herriarentzak proposataen diren sasi politika ekonomikoak autonomismo merke baten barruan.
Horiek terrorista intelektualak dira. Erabatekoak. Ez dakite ezer ekonomiaz eta politikaz: etengabe ari dira langabezia barreiatzen.
Ea enteratuko garen. “Langabezia gizatasunaren aukako krimen bat da”. Eta sasi ezkerrak, baita Euskal Herrian ere, politika neoliberal hutsak bultzatzen ditu.
Terrorista ekonomian, haiek sinetsita egon zein ez. Baina, izatez, badira!
Niri gustatuko litzaidake Euskal Herria Suitza txiki bat izatea, edo Islandia zein Lieschtestein nahiz Norvegia.
Euskal Herria Suitza txiki bat izan daiteke (eguneratua)
Uste dut oso ongi biziko ginatekeela Espainiatik eta Frantziatik kanpo. Baita Eurolandiatik at ere, noski.
Zalantzan dagoena ondokoa da: ea zer nolako harreman edo lotura daukaten estatu haiek NATOrekin.
Hortaz, aspalditik hauxe proposaten dugu:
Bukatze aldera…
Ohar pare bat terrorismoaz, ikastaroaz eta irakaskuntzaz…
Esan bezala terrorismo intelektual lotsagarri bat dago, oso hedatua dena. Ez dute ikasten, ez dute ikasi nahi, soilik mitoak errepikatzen dituzte. Inora ere ez daramaten mitoak: Barkatu. Langabezia are handiagora daramaten mitoak. Ez dago eskubiderik!
Haiek onartu zein ez, horrela deituak izan zein ez, edozein modutan eta eratan haien buruak aurkeztuta ere, terrorista intelektual hutsak dira.
Ez dute ikasi nahi eta Mosler-ek esaten duen bezala, baldin eta behin explikatzen badizute, eta ez baduzu ulertzen inuzentea izaten segitzen duzu… baina hamaika biderrez esaten badizute gauza bera, eta ez baduzu ulerten, orduan arazo bat daukazu.
Agian pixka bat gehiago pentsatu beharko zenuke…
Izan ere, kasu. jende asko dago gizarte segurantzari buruz kezkatuta. Gehienek uste dute lanean ari diren langile guztiengandik jasotzen dena, diru kopuru hori zuzen gizarte segurantzara doala, eta berau dela pentsioak ordaintzeko erabiltzen dena.
Arazo bat dago, eta askok oso tinko defendatzen dute: ez baduzu lanik egin ez daukazu inongo eskubiderik pentsioa jasotzeko. Arazoa gaiztotzen da inmigrazioa sartzen denean (dutenean!) tartean edo erdian.
Hori guztia mespretxu izugarria izatetik at, zabor hutsa da.
Jadanik aipatu dugun moduan, pentsioak gastu publiko bat dira, eta beraz, estatuaren menpe daude.
Errepikatzeko, estatuak badauzka herramintak, politika fiskal egokia martxan jartzeko, kasu honetan pentsio duinak guztiontzat, bai, guzti guztiontzat.
Estatuak, jadanik dakigun moduan, moneta ezereztik sortzen du, kostua zero izanik.
Pentsioak direla eta, goiko baieztapen lotsagarria zabaltzen eta barreiatzen dutenak, ekonomialari edo eta politikariak baldin badira, terrorista hutsak dira eta horrez gain analfabetoak.
Ezin da mespretxu handiago eta gordinago asmatu.
Berriz, ez dago eskubiderik!
Europa: Europar Batasuna, Eurolandia eta EBZ (Europako Banku Zentrala)
Bi puntu oso garbi utzi dituzte MTM-ko autore guztiek.
Alde batetik moneta jaultzitzaileko herrialdeak edo estatuak daude, hau da, beraien Banku zentralaren bidez moneta emititzen dutenak. Batzuk apaitzearren, AEBk, Kanada, Australia, …, une honetan UK (BrItainia Handia), Brexit dela kausa… Hego Ameriketako herrialde ia guztiak…
Eta guztiz aparte daude moneta erabiltzaileko herrialdeak, haien artean, Europa, Europar Batasuna, Eurolandia, edo dena delako espazio hori… (Espainia, Frantzia, Alemania…)
Gobernuak diru infinitu dauka (moneta jaulkitzailekoa baldin bada)
Eurolandian, estatu guztiek kontrolatzen ez duten moneta bat (euroa) erabiltzen dute.
Euroa kontrolatzen duena EBZ (Europar Banku Zentrala) da.
EBZ jainkotu dute, baina haren hankak lokatzazkoak dira. Hala ere, sasijainko hori, egoera oso larrian egon garenean, etsenplurik etsenpluena pandemia denboran, gai izan da defizit guztiak eta gehiago gainditzeko, edozein balore merkatutan edozer erosteko, alegia, haien legeek esaten dutenen kontra ari dira, haien legeak gainditzeko gai izan dira.
Haien legeak argi dira, esanez, kasu, EBZ-k ezin duela EB-ko estatu kideei maileguak luzatu.
Guk, aldiz, pentsatzen dugu EB-ko kide diren estatuei elikatu behar zaiela eta gainera nola elikatu ere esaten dugu,
Izatez, lehendabizi dirua (moneta kopuru berri bat) sortu behar da, zerotik sortzen delako.
Bigarrenez, diru hori, EB-ko kide diren estatuei zero interesetan luzatuz.
Une honetan, aldiz, EBZ-k egiten duena hauxe da:
Europako banku handiei EBZ-k ia zero interesean luzatzen die dirua. Gero Banku handi horiek merkatal bankuei interes zehatz batekin, zero ez dena, eta azkenean merkatal banku horiek jendeari interes altuan, askotan oso altuan.
Iruzurra apartekoa da. Jakin behar da non gauden!
Ongi, hau guztia euskaraz daukazue, UEU-ko blogean. Hau komeria. Orain espainieraz hitz egiten ari bainaiz
(Gogoratu hitzaldiari erreferentzia: une honetan hitzaldi horren ideia nagusiak, euskaraz, hemen irakurtzen ari zarete!)
Goizeon berton (2021eko goizean ari naiz!) lantxo bat bukatu dut. Hamaika buelta eman diot buruan lanari.
Hauxe lantxoa:
Ikastaro berri baterako gida: lerro nagusiak
Berau Portugaleteko Andere Bidatz izeneko talde feministak antolatutako hitzaldi sortan eman nuen.
Linkean dagoen lana hitzaldian eman nuena hobetuta dago, datu gehiago eta zehaztasun pixka bat gehiago daukalako.
Link horretan jakin behar den guztia eta gehiago daukazue, euskaraz noski!
Baina aspaldiko mitoa, gizarte segurantzari dagokionak zutik dirau alegia, soilik aktiboan dauden langileek gizarte segurtasunaren ‘kutxa’ (sic) bat elikatzen dutela dioneko mitoa. Eta orduan zenbat eta langile gehiago egon lanean ‘kutxa’ betetuz doa eta pentsioa handiago da…
Oso finkatuta dago ezjakinen artean zoritxarrez, eta behin eta berriz errepikatzen dute lotsagarrizko jarrera hori.
Baina aipatutako mitoa gezur hutsa da, gezur biribila eta absolutua, zeren pentsioak gastu publikoak baitira!
Pentsioei dagokien afera bakarra hauxe da.: pentsiodunek erretreta duin eta nahikoa izatea, bizitza on bat bizi ahal izateko, gizarteak produzitzen dituen produktuak eta zerbitzuak erosiz edo/eta erabiliz.
Hori guztia ez da finantzaren inolako arazorik, zeren finantza, gastu publiko izanik, estatuari baitagokio eta defizit fiskal baten bidez kopontzen baita.
Argi?
Zenbait gezur gizarte segurantzari buruz
Ulertzen dugu hori ala ez?
Ulertzen ez badugu, agian diploma berezi bat behar dugu. Idiota hitzarekin erreibidikatzeko eta aldarrikatzeko egoera erakutsiz!
Hau guztia eta askoz gehiago UEUko blogean daukazue
Europa, herri txikiak eta independentzia
Ekonomia eta politika edo alderantziz nahi bada, eskutik lotuta daude.
Estatu independenteaz hitz egiten dudanean, ondokoa adierazi nahi dut: estatu horiek independenteak dira bi agente berezi nagusiak dauzkatelako, Banku zentrala et a Altxor publikoa, eta gai dira moneta propioa, edozein dela aren izena, jaulkitzeko, emititzeko,
Beraz, Euskal Herri independenteak bi agente horiek (Banku zentrala eta Altxor publikoa, gehi moneta propioa) izan behar ditu, ez edozein modutan, era edo modu demokratikoaz baizik.
Testuingurua:
Zer gertatu da 2012tik 2017ra? Zergatik?
Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea erabili behar du eta jakin behar dugu 1977an BOEn, estatuaren boletin ofizialean nola Espainiak autodeterminatzeko eskubidea sinatu zuela:
Badaude jurista asko hala Ameriketan nola Europan zera esaten dutena, alegia, edozein estatuk Nazio Batuen Erakundearekin (NBE) sinatzen dituen paktuak estatu horren konstituzioaren gainetik daudela.
Non egon dira gure abokatu ospetsu eta hyper ospetsuak behin eta berriz esanez, espiniar estatuak
autodeterminazio eskubidea onartu beharko lukeela, eman beharko ligukeela?
Non egon zarete? Zer irakurri duzue? Zer egin duzue?
Zergatik engainatu nahi gaituzue?
Nola eman? Sinatuta dago eta!
Ondorio zuzena: ideiak argi eduki behar dira.
Autodeterminazio eskubidea, bai!
Mandangarik ez!
Mandanga (derecho a decidir) ez da existitzen.
Kafea ala ura hartzeko, ardo gorria ala beltza edateko derecho a decidir.
Mandanga, gehienez eskubide indibiduak bat da.
Baina nazioei aplikatzen zaien eskubidea, soilik autodeterminazio eskubidea da, NBE-k onartuta eta babestuta.
Ideiak argi eta garbi eduki behar dira:
Sei (6) urrats XXI mendean independentista izateko
Ea behingoz ideiak eta kontzeptuak argi izango ditugun! Ea behingoz estudiatzen hasiko garen!
Ez goaz inora ideia eta konptzeptuak argitzen ez baditugu!
Eta horretarako ikasi behar dugu, eta asko!
Ez adiorik!
Goian aipatutako guztia eta askoz gehiago euskaraz daukazue, UEU-ko blogean.
Noizean behin egin bisitatxo bat blogera:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/
Zehaztasun batzuk audioari dakozkionak
Gehigarri bereziak:
Poiesisa, poesia, sormena: Independentzia
Defizit gastua hasiberrientzat
Euroguneaz:
Mandangaz:
Independentziaz:
MTMz:
Eta, hala ere, lehendabizi Estatuak gastatzen du
MTM, oinarri historikoak eta logikoak
oooooo
Laburbilduz:,
Geure herriari, Euskal Herriari dagokionez, hona hemen gure apustu bakarra:
We Basques do need a real Basque independent State in the Western Pyrenees, just a democratic lay or secular state, with all the formal characteristics of any independent State: Central Bank, Treasury, proper currency1, out of the European Distopia and faraway from NATO, being a BRICS partner…
Euskal Herriaren independentzia eta Mikel Torka
eta
Esadazu arren, zer da gu euskaldunok egiten ari garena eta zer egingo dugun
gehi
MTM: Zipriztinak (2), 2025: Warren Mosler
(Pinturak: Mikel Torka)
Gehigarriak:
MTM klase borrokarik gabe, kontabilitate hutsa da
oooooo
1 This way, our new Basque government will have infinite money to deal with. (Gogoratzekoa: Moneta jaulkitzaileko kasu guztietan, Gobernuak infinitu diru dauka.)