Langabezia gizatasunaren aurkako krimena da

Langabezia beti fenomeno monetario bat[1] da.

Langabezia beti eta leku guztietan fenomeno monetarioa da, eta ezinbestean gizatasunaren kontra gobernuak ezarritako krimena.

Moneta monopolio publiko soila da.

Zergak ordaintzeko dolarrak, azkenean gobernu gastutik edo maileguz ematetik datoz.

Langabezia soilik gertatzen da gobernu batek ez duenean nahiko gastatzen berak ezartzen dituen zerga erantzukizunak estaltzeko, baita finantza aktiboak aurrezteko gainerako edozein desio ere babesten ez duenean, finantza aktiboak zergek eta gobernu politikak sortuak diren heinean.

Beste era batera esanda, gobernu tamaina baterako, langabezia gain zergapetzearen ebidentzia da.

Hortaz, langabeziaren erantzukizuna gobernuari dagokio.

Lan bermea eta Gobernua.

EBZk ELR programa, edo lan bermeko programa (employer of last resort, alegia, azken baliabideko enplegatzaile gisa) finantzatu dezake.

ELR Gobernuaren programa da.

Hortaz, EBZk Eurolandiako gobernu desberdinei euroak maileguz per capita luzatu ahal die[2]. Gero, gobernu bakoitzak bere lan bermeko programa martxan jartzeko[3].


[3]  Ikus W. B. Mosler (1997-98) “Full Employment and Price Stability.” Journal of Post Keynesian Economics, 20 (2): 167-182, http://moslereconomics.com/mandatory-readings/full-employment-and-price-stability/.

P. R. Tcherneva (2012a) Full employment through social entrepreneurship: the non profit model for implementing job guarantee, http://www.levyinstitute.org/pubs/pn_12_02.pdf.

——————— (2012b) Beyond Full Employment: The Employer of Last Resort as an Institution for Change, http://www.levyinstitute.org/pubs/wp_732.pdf.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude