Banku zentralak (bi kasutan)

Banku zentrala independentea ote da? Pribatua ote da? Banku handien menpe ote dago?

Bi kasu erabat desberdin bereiz daiteke:

(i) Moneta jaulkitzailearen kasua

Zein da moneta jaulkitzailearen, aka, banku zentralaren jabea?

Moneta jaulkitzaileko banku zentrala (AEBn, Kanadan, Britainia Handian, Australian,… Islandian, Norvegian,…)

Who owns the Federal Reserve?1

Kasu honetan, AEBko banku zentrala erakunde publiko eta independentea da, AEBko Kongresuaren menpe dagoena. (Independentea AEBko presidentearengandik.)

(ii) Moneta erabiltzailearen kasua

Moneta erabiltzaileko banku zentralak (Europar Batasuneko bankuak: Alemaniakoa, Frantziakoa, Italiakoa, Espainiakoa…)

Demagun Italiako kasua,

(a) Euroa erabiliz, eta Italiako banku zentrala Europako Banku Zentrala (EBZ) adar bat izanik: (hau da, moneta erabiltzailea izanik), eta

(b) Lira erabiliz, (hau da, moneta jaulkitzailea izanik)

(Hona linkean Italiako Rete MMT-koek egindako lau eskema2.)

Diru Teoria Modernoa lau eskematan3

(a) Stato con moneta non sovrana (euro) delako eskeman, ikus daiteke EBZ-k nazioarteko banku handiei euroak eskaintzen dizkiela interes-tasa oso baxuan.

Gero nazioarteko bankuek estatuari euroak maileguz ematen dizkiote interes altuagoan.

Gastu publikoa 100 baldin bada, sektore pribatuak estatuari 105 itzuli behar dizkio. Maileguz hartutakoa (100) gehi interesak (5). Hortaz, sektore pribatuak 5 galtzen ditu.

Estatua, kasu honetan Italia, moneta jaulkitzailea ez delako, soilik moneta erabiltzailea, euro barik gera daiteke.

Austeritatea da ‘afera’: Estatuak maileguz hartutako diru guztia (100) gehi interesak (5) itzuli behar dizkie nazioarteko bankuei.

Horixe da gaur egungo egoera, non nazioarteko banku handiak nagusiak diren.

(b) Stato con moneta sovrana (lira) delako eskeman, estatuak moneta subiranoa (lira) jaulkitzen du eta erabiltzen du.

Sektore publikoan Banku Zentrala eta Altxor Publikoa daude, biak Italiako Parlamentuaren agindupean.

Gastu publikoa 100 lira baldin bada, estatuak sortu (jaulki) eta gastatzen ditu 100 lira horiek. Estatua ezin da inoiz lirarik gabe geratu. Defizita izendatzen da estatuak berak jaulkitzen duen moneta batean (liran).

Demagun etsenplu gisa, sektore pribatuak 20 lira aurrezten dituela, aurrezki netoa. Sektore pribatuak zergatan 80 lira itzultzen dizkio estatuari, zeintzuk ezabatuak izaten diren.

Aurrezkia: gastu publikoa – zerga —> 100 – 80 = 20

Defizita: gastu publikoa – zerga —> 100 – 80 = 20

Defizita (20) = Aurrezki pribatu (20)

Gehigarria:

Azkoitiko hitzaldian (Hitzaldia Azkoitian) azkeneko bi eskemak erabili genituen Euskal Estatu independentearen bideragarritasuna eztabaidatzean.

Hitzaldi horretan lira barik, balediko euskoa izan zen gure moneta nazionala.


Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude