Euskal Herria Suitza txiki bat izan daiteke (eguneratua)

suiza flor edelweiss bilaketarekin bat datozen irudiak

Hasierarako, ikus Suitza – Wikipedia, entziklopedia askea

Segida:

(i) Autodeterminazioaz asko zekien Manex Goyenetche-k (in Euskal Herriko konfederaziorantz):

Euskal Herriaren etorkizuna Suitza txiki baten antzerakoa izan zitekeela idatzi zuen orain dela zenbait urte Manex Goyhenetche historialariak. Berak zioenez, Europako nazioen mapatik kendu zuten nazio bat. Konkistapen horren ondoren, herri hori zapalduta egon da eta oraindik horrela, hots, menperatuta segitzen du. Hortaz, Nafarroak badu legitimitate historikoa eta hori ezin zaio kendu. Baina maila praktikoan Baskoniako lurraldeen konfederazioa ikusten du Manexek Euskal Herriaren etorkizuna. Puntu honetan, ados gaude historialari baxenafarrarekin.”

(ii) Gogoratu Alfred de Zayas-ek Suitzaz dioena: in Badago esperantzarik!

Le Bonheur d’être Suisse

Nikolaus de Flue, Jean-Jacques Rousseau, Henri Dunant —

Voilà un patrimoine pieux, philosophique, humanitaire… et passionnant!

Voici le cadre helvétique d’un bonheur universel,

Bonheur romand, romanche, tessinois, alémanique – et fraternel.

Nous partageons en Suisse cette espérance de paix et de justice

Basée sur une vision sociale, fierté honnête et productrice,

Issue d’une vraie démocratie, d’une participation spectaculaire,

Pouvoir d’initiative, appel au referendum populaire.

(…)

La Suisse est multiculturelle, comme les Nations Unies

les gens et les coutumes s’épanouissent.

(…)

Bai, izan dadila Euskal Herria Suitza txiki baten antzekoa!

(iii) Ados, baina nola egin trantsizioa, gauden egoera tamalgarri honetatik biharko Suitza txiki baten antzekora?

(1) POLITIKAN, autodeterminazio-eskubidea bultzatuz eta praktikan jarriz:

Nazio bat gara: autodeterminazioa

(2) EKONOMIAN, Warren Mosler-en irakaspenak aplikatuz:

ICEC-Euskal Herria eta Warren Mosler (segida)

Alegia:

(a) A Planarekin eurolandian egoteko, hots, euroa erabiliz, defizit publikoa handituz eta job guarantee, aka, lan bermeko programa sendo batekin

(b) B Plana, moneta propioa erabiliz, edozein delarik haren izena, eta EFTAn egotea, Suitza eta beste estatu batzuekin batera, defizit publiko egokia eta lan bermeko programa on batekin

Aukerak badaude, erabaki dezagun!

(iv) Sine qua non-eko baldintza: zabor mota guztia alboratzea, hasi mandanga1rekin eta bukatu ezkerkeria askorekin, gehiegirekin

Alegia, ikus ondokoak:

Ikastaro baterakoa

(ii) Defizitak askatuko zaitu2

Moneta propioa

(iv) How To Start A Currency From Scratch (Short Version):

https://www.youtube.com/watch?list=PLZJAgo9FgHWZzhpkjtMxIwZns26A0OdFz&v=8W1zA_CgYMk

(v) How Could Euro Nations Start A New Currency?

https://www.youtube.com/watch?v=V2iBD1x5ofw&feature=youtu.be

(Note that at 3:26, Mosler says “Lira debt” when he should have said “Euro debt”)

Europar Batasuneko erreforma?

(vi) Ahantz Europako erreforma

Nazio-estatuaz

(vii) Estatua botererik gabekoa ote da?

Independentista izateko sei urrats

(viii) Sei (6) urrats XXI mendean independentista izateko

Estatu nordikoak

(ix) Estatu nordikoak

Ez dagoela dirurik?

(x) Diruari buruzkoak, gogoratzekoak

Islandiaz

(xi) Islandia: eredurik ereduena

Alegia,

Suitza txiki bat Suitza handi batean:

Izan dadila gure Herria Suitza txiki bat Europan, “una Europa concebuda com una Suïssa en gran”.

Suitza txiki bat: Euskal Herria Suitza txiki bat izan daiteke

Suitza handi batean: Izan ere, Jordi Graupera-ren hitzez,

Si buidem Barcelona de la seva història, algú l’omplirà d’una altra cosa
(https://www.nuvol.com/noticies/jordi-graupera-si-buidem-barcelona-de-la-seva-historia-algu-lomplira-amb-una-altra-cosa)

“…quina idea pot aportar Barcelona que sigui rellevant per a la resta del món?

una Europa concebuda com una Suïssa en gran, és a dir, una Europa on els procediments democràtics ho ancoren tot”

Hortaz,

Suitza-ko gorabehera guztiak aztertu beharra dago!

Izan ere, gure Herriaren eguneroko menuak, menu politikoa kezkagarria izatetik kanpo izan behar du zeren neoautonomismoa gehi neokarlismoa neoliberalismoaren ondorioak3 besterik ez baitira, eta aspergarriak, erabat.

Eta aspergarritasuna gainditzeko, ideia berriak, kontzeptu berriak eta politika berria behar ditugu.

Horretarako, zer hobe demokrazia zuzena baino?

Badakigu, ongi jakin, mundu honetan ez dagoela inolako paradisurik. Argi gera bedi, baina hala politikan (demokrazia zuzena, hauteskunde primarioak,…) nola ekonomian (diru teoria modernoa, DTM), asko daukagu ikasteko.

Gainera, langabezia gizateriaren aurkako krimen hutsa izanik, lan bermea praktikan jarri behar dugu, beste hainbat herritan ari diren moduan. Horretan ere DTM-koak nagusi: Warren Mosler, Pavlina Tcherneva4, …

Alegia, gure indar apurrean, gure Herriari beste ikuspegi berri bat ematea da helburu.

Saia gaitezen. Merezi du eta!

Gehigarri bereziak:

a) Lehendabizi, DTM:

Diru Teoria Modernoa (DTM) Parlamentuetan

b) Lagungarri gisa:

Ba ote dago irtenbide ekonomikorik Euskal Herrian?

c) Independentzia, besterik ez:

Independentziaren Aldarrikapen Unilaterala

d) Pandemia dela eta:

Koronabirus krisiaren aurrean, Eurogunerako proposamen bat

Warren Mosler: interes tasak eta inflazioa


Ikus, halaber, Stephanie Kelton -enazken lana: Stephanie Kelton-ek bere liburuaz (The Deficit Myth.

3 Ikus Neoliberala al zara?

4 Ikus haren azken liburua: Pavlina Tcherneva-ren azken liburuaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude