Katalanak Gipuzkoan

(Begirale batzuk Azpeitiko kioskoan)

Joan den ekainaren 5ean, kontsulta dela eta, hiru katalan interesgarri ezagutu nituen (Anna, Elisanda eta Joan).

Azpeitiko plazan, mahai batean eserita, atsedenean, garagardoak hartuz, elkarrizketa informal eta era berean oso sakona izan genuen.

Galdera batzuk atera nituen txarla hartatik1. Horietako batzuek erantzunak jaso dituzte zeharka bada ere, ondoko oharrean ikus daitekeen moduan2.

Beraz, hona hemen galdera sorta berria (sorta zaharraren antzekoa da baina pixka bat hobetua eta gaurkotua).

oooooo

(1) Batzuk International Commission of European Citizens taldeko partaideak zarete.

Zer talde mota da hori?

Zeintzuk dira haren helburuak?

(2) Gonbidatuak izan zarete Azpeitian eta Goierrin gauzatu diren Independentziari buruzko kontsultetan begirale gisa.

Nola ikusten duzue prozesu hau?

(3) Euskal Herrian aspaldi honetan Erabakitzeko Eskubidea (EE) aipatzen da, ez ohikoa zen Autodeterminazio Eskubidea (AE).

Nola ikusten duzue aldaketa hori?

(4) Urteak direla, CIEMEn-en bidez, Aureli Argemi-rekin AEz sakondu genuen, teoria mailan eta maila praktikoan, Baltikoko Errepubliketako aldaketak baino leheanago.

Dirudienez, gaur egunean oraindik aipatzen da AE soilik egoera kolonietan erabiltzen dela. Zer gertatu zen Eskozian? Eta Kosovon?, … Baita Alemanian ere, bi Alemaniak batzeko?…

(5) Ez al gaude ahulezia kontzeptual eta intelktual baten aurrean? Ez al da EE, AE-tik desbideraketa lotsagarri eta lotsakor bat? Aurka bilakatuko al zaigu aldaketa hori?

(6) Katalunia dela eta: Berriki hala Elisanda-k3 nola Antoni Abat Ninet-ek4 bi artikulu on argitaratu dituzte Kataluniaren etorkizun hurbilari buruz.

Joan den igandean, Carles Puigdemont-i elkarrizketa bat egin diote El Pais-en5.

Nola analizatzen dituzue fokapen horien arteko desberdintasunak?

(7) Katalunia: oro har, nola ikusten duzue gaurko egoera eta prozesu independentista? Azken bilakaerak, RUI dela eta?

(8) Maila teorikoan, badirudi progresia berria zirkulu karratua berdeskubritzen ari dela (“el derecho de autodeterminación no se puede aplicar en Europa, (…) las reivindicaciones identitarias deben ser rechazadas, (…) hay que apostar por el post-nacionalismo, (…) el estado está desapareciendo en la Unión Europea, (…) con la globalización para qué un estado catalán, vasco?“ eta abar luze bat).

Ezagutu al duzue Katalunian EHko egoera ‘berri’ horren antzekoren bat?

(9) Subiranotasuna versus Independentzia? Nola gainditu iruzur hori?

(10) Ezer gehiagorik?

Mila esker!

joseba

Oharrak:

(1) Anna-k eta Elizenda-k behin baino gehiagotan esan didate erantzungo didatela baina uda aurrera doa eta oraingoz ez dago inongo erantzunik6.

Dena den, RUI dela eta, afera nahiko argi dago, ikus 2. oharra.

(2) Autodeterminazio eskubideaz ere gero eta argiago dago kontua: ikus Dugun egina… eta Brexit eta autodeterminazioa

(3) Nazio estatuaz, ikus Nazio-estatua ezina omen da, Islandiak frogatzen du nazio-estatua bizirik eta ongi dagoela (1), eta Islandiak frogatzen du nazio-estatua bizirik eta ongi dagoela (eta 2)

(4) Eta Euskal Herrian, zer?: ikus Euskal Herria: 25 urte galduta


6 Bi ohartxo Anna-z eta Elizendaz:

Ohartxoa A. Arqué-z: Independentista sutsua, CIEMEN-eko eta EPI-ko kidea (EPI: European Parnership for the Independence). Ez dakit euroaz zer pentsatzen duen baina haren webgunean, ekonomiaz, jarrera oso ortodoxoak (are neoliberalak) azaltzen dira. Ikus International Commission of European Citizens, Autodeterminazio Eskubidea eta ekonomia pixka bat.

Ohartxoa E. Paluzie-z: Ekonomialaria, ERC-koa izandako, Junts pel Si-koa, CUP-ekin ados ez dagoena, Eurolandian segitzekoaren aldekoa (oraingoz, behintzat!)… eta hala ere, independentista… Noski independentista arlo politikokoan; ez dakit nik katalanek Eurolandian segituko balute, nola konponduko lituzkete austeritatearen eta langabeziaren aferak.

Gogoratu Bill Mitchell: Katalunia eta DTM.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude