Langabezia: zer egin?

Langabezia tasa oso altua da, altuegia, hala EBn nola Espainiar zein Frantziar estatuetan. Gauza bera Euskal Herrian.

Hortaz, zer egin?

Arazo sakon hori sektore pribatuen esku uzteak ez du funtzionatuko. Badakigu.

Gainera Mariana Mazzucato-k gogoratu digunez, teknologian ikertzeko eta bera aurreratzeko, baita lanpostuak sortzeko ere, hobe sektore publikoa sektore pribatua baino[1].

Zer esan enpresa txiki eta ertainetan diru publikoaren laguntza erabiltzea?

Berez, EH bezalako herrialde txikietan neurri hori ez da txarra enpresa txiki eta ertainen egoerari laguntzeko… baina hori ez da aski, ezta pentsatu ere, dagoen langabezia handiarekin bukatzeko.

Hortaz?

Job Guarantee (alegia Lan bermea) geratzen zaigu, teorian nahiko ezaguna, gutxienez zenbait jenderentzat, eta praktika hainbat lekutan martxan jarria.

Maiatzaren 1a oraintxe dator. Hona hemen orain dela bi urteko lantxoa:

Maiatzak 1: langabezia eta lan bermea[2]

Agian Lan bermea delako programa eta praktika hori ez zaizkio gustatuko askori, baina, langabezia tasa izugarriarekin amaitzeko, ezagutzen ditugun neurrien artean hoberena da inongo dudarik gabe.

 (Lan bermeko programa trantsizio programa bat da, gaurko egoera larritik ekonomian enplegua sortzeko eta ekonomia bera martxan jartzeko.)

Lan bermeaz aritu gara blog honetan. Ikus, besteak beste, ondoko sarrerak:

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/06/11/diru-teoria-modernoa-dtm-irlandan-zorraren-eta-austeritatearen-aurkako-irtenbideak/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/09/04/zergatik-ez-plan-hau/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/02/09/randall-wray-eta-lana/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/06/06/randall-wray-lan-bermea-job-guarantee/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/09/04/lan-bermea-job-guarantee/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/10/09/banku-zentralaz-inflazioaz-eta-ebz-z-hitz-bi/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/04/04/langabezia-gizatasunaren-aurkako-krimena-da/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/04/08/pavlina-r-tcherneva-k-lan-bermeaz/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/04/08/lan-bermeaz-job-guarantee-delakoaz/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/04/12/warren-mosler-lan-bermea/

        https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/langabeziaren-aurka-lan-bermea

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/17/austeritatearen-mitoak/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/12/07/interes-tasak-zerotik-oso-hurbil-egon-beharko-lirateke/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/11/20/lan-bermea-historia-eta-istorioak/

        https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/02/23/mundu-osotik-euskal-herrira-ebtik-igaroz/

Ikasteko, badaukagu nora jo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude