L&L
2013ko maiatzak 1:
Langabezia gero eta handiago da nonahi (AEBetan, EBn, Espainian, Frantzian, Euskal Herrian,…)
Lan bermea ulertu gabeko programa da nonahi (AEBetan, EBn, Espainian, Frantzian, Euskal Herrian,…)
Irtenbidea DTMkoen eskutik, nonahi: langabeziaren aurka lan bermea[1].
Ander says:
DTMkoek proposatzen duten lan-bermea gaur egungo Euskal Herrian aplika daiteke? Euskal Herriko administrazioek (demagun, Foru Aldundiek, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak [Hego Euskal Herriko administrazioek]) langabeziaren kontrako neurri hori aplika dezakete?
joseba says:
Zergatik ez?
Ikus https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/langabeziaren-aurka-lan-bermea —–> “Randall Wray: lan bermea”.
EBZ-k finantzatu beharko luke lan bermeko programa.
Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/02/14/mosler-en-eurolandiarako-proposamena/
Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/21/warren-mosler-en-proposamenak/
Beraz,
Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/07/20/ebz-fiskalitatea-eta-eh/
Ander says:
Hor dago gakoa… EBZ-ak finantza beharko lukeela lan-berme hori. Horrek esan nahi du EHak berak gaur egun ezin duela, bere kabuz edo modu erabat autonomoan, langabeziari aurre egin, hau da, ezin duela bere kabuz DTMren proposamenak abian jarri. Ondorioz, DTMren proposamenak ez dute balio egungo euskal administrazioentzat, baizik eta EBZrentzat eta gainontzeko EBko Estatuen gobernuentzat. Abian jarri beharreko estrategiek subjetu horiek hartu behar dituzte kontuan. Hau da, borroka ez da egin behar soilik EH mailan, baizik eta hortik haratago (EBren barnean, bertan aliantzak sortuz EBZak lan-bermea aplika dezan).
joseba says:
Gakoa soilik datza honetan: ulertzean nola funtzionatzen duen diruak!!!
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/07/20/ebz-fiskalitatea-eta-eh/
Hortaz, aspalditik eskatu behar genukeen guri zegokiguna eta dagokiguna.
Hainbat euskal politikariri aipatu nien afera… eta gaur arte!