Diru Teoria Modernoa (DTM) Irlandan: zorraren eta austeritatearen aurkako irtenbideak

 DTMk erabat subiranoa den estatu baten diru sormena eta kudeaketa deskribatzen du. Halaber,  DTM interesgarria da Europako Banku Zentralarekin (EBZ) negoziatzeko estrategia formulatzearren, zorraren krisiari aurre egiteko[1].

DTMk dio EBZk moneta (likidezia) jaulki dezakeela inolako kosturekin beretzat, Europar Batasuneko (EB) banku zentral desberdinentzat, ezta EBko herrialde ezberdinetako ekonomiarentzat ere. Izan ere, EBZk likidezia hornitzen du soilik bankuetako kontuetan kreditatuz, aktibo baliagarrien inongo trukerik gabe.

DTMren arabera, banku zentral (BZ) bat ez du behar kezkatu gobernu subiranoaren defizit kontuak. Beraren zorra ez da familia baten, negozio baten edo merkataritza banku baten zorra bezalakoa. BZ batek inflazioari, diru sormenari eta zergapetze mailei kasu egin behar die, ez besterik. (Kasu, zergapetzeak dirua deuseztatzen du – zirkulaziotik kenduz -, zergak ordaintzeko soilik moneta nazionala onartua den heinean.)

Behin ulertuz gero BZ batek dirua jaulki dezakeela inolako arriskurik gabe (eta kapital eta interesak ordaindu barik), eta lehendabizi bono merkatuan ez duela behar maileguz hartu edo zergapetzea ez duela areagotu, orduan jardunbide aukera berriak irekitzen dira langabeziari eta inflazioari aurre egiteko.

Are gehiago, DTMk gogora ekartzen du bankuei likidezia eskuragarria egin gabe, EBZk, era seguruagoz, dirua zuzenki EBko herrialdetako gobernu kideei eman diezaiekeela. Kasurako, EBko estatu kideen egungo zorrak kitatzeko, per capita-ko oinarrian, BPGaren %10ko txeke metaforiko bat luza diezaieke, bat bateko eta urteko banaketetarako. Era berean eta denbora berean, defizit nazional maila nahiko altuak behartu diezazkieke, nahi den eskari agregatuaren maila lortzeko asmoarekin.

Modu berean, behin onartuz gero ez-gobernuko diru guztia (hots banku-dirua) pasiboak parekatzen duela, orduan segitzen du ezen sektore pribatuak aurrezki netoa izateko, gobernuak zor netoan egon behar duela. (Gobernu subirano batek ez ditu behar bonoak saldu dirua jasotzeko; hala ere, DTMk esaten digu, mailaren batean gobernuak horixe egin behar duela, bere herritarrei interes seguruko aurrezki baliabideak hornitzeko.)

Beste aldetik, DTMko ekonomialariek enplegua bermatzeko politika bultzatzen dute, alegia, gobernua employer of last resort gisa aritu behar izatea. Enplegu berme hori, oinarrizko soldataren truke, lan egin nahi duten herritar guztiei gobernuak luzaturiko lan eskaintza da.

DTMren ildoko zenbait ekonomialarik proposatzen dute Irlandarako (edo EBko beste edozein herrialdetarako), EBZk zuzenki Enplegu Bermatzeko Programa bat finantzatu ahal izatea. Eta baldin eta, horretarako, EBn akordio orokorra lortzen ez bada, EBko herrialde bateko gobernuak Enpleguaren Bermea finantzatzea, EBZk jaulkitako eta herrialde horri esleitutako likideziaren bidez.

Hona hemen DTMren inguruan Irlandan emandako hitzaldiak:

(a) William Black-en aurkezpena[2]

(b) Stephanie Kelton-en hitzaldia[3]

 (c) Sinéad Pentony-ren aurkezpena, pentsio politikari buruz[4]  

(d) Tom McDonnell-en aurkezpena, modelo fiskal berriaz[5]  

(e) Michael Taft-en hitzaldia, inbertsioei buruz[6]  

(f) Randall Wray-ren aurkezpena, enpleguaren  bermeari buruz[7]


 

 

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude