Zergatik ez plan hau?

Bill Mitchell-ek ondoko plana proposatu berri du[1]:


(i)     Finantza merkatuak diziplinatzea[2].


(ii)    Etxegintza krisia kalterik gabeko bilakatzea – ordaintze ezaren arriskuan daudenei errenta eta berriz erostea eskaintzak eginez[3].


(iii)  Zor publiko gehiago ez jaulkitzea eta Altxor Publikoa Banku Zentralarekin  bat egitea – izatez, errealitatean den moduan[4].


(iv)    Lanpostu bermea[5] martxan jartzea eta segurtatzea ezen lan egin nahi duen baina lan topatu ezin duen edozeinek (sozialki onargarri den) gutxienezko soldata bat daukala sektore publikoan, komunitate garapena eta ingurugiro sostengarritasuna aurreratuz.


(v)     Azpiegitura publikoaren garapenerako esku zabaleko fondoak hornitzea, zeintzuek etorkizuneko oparotasuna babestuko duten – ospitaleak, eskolak, …


(vi)    Energia berriztagarrian ikerketan inbertitzea.


(vii)  Sistema federaletan[6] estatu desberdinei, demografiaren arabera, diru-laguntzak hornitzea beraiei permititzea beren kaleko argiak pizteko eta beren eskolak funtzionatzen mantentzeko.


(viii)Hezkuntza publikoan Diru Teoria Modernoa ulertzearen aldeko kanpainetan inbertitzea.


(ix)    Itxarotea gastu pribatuaren susperraldirako – pizgarri neurri horietatik etorriko diren errenta handitzeak, zor pribatuen mailak kontrolpean jartzen dituen heinean.








[3]  Zehaztasunetarako, ikus 2. oharra.



[4] Europar Batasunean (EB) arazoa dago, Altxor Publikoa ez baita existitzen. Horra hor, bada, EBrako lehen eginkizuna.




[6]  EB-ko estatu ezberdinei per capita-ko diru laguntza luzatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude