Banku zentralaz, inflazioaz eta EBZ-z hitz bi

Bill Mitchell banku zentralari buruz aritu da berriki[1].

Hona hemen zer dioen:

a)      Banku zentral baten boterea mugatu gabea da, printzipioz. Ez du behar aldez aurretik berak ordainketarako maileguz ematen edo erabiltzen duen dirua eskuratzea. Berak airetik sortzen du diru hori, teklatuaren bidez.

b)      Beraz, ez genuke entzun behar inoiz moneta jaulkitzen duen herrialde batek edo euroguneak, kasu, dirurik gabe geratu denik, edo eta gobernua ez dela gauza lehen klaseko osasun baliabideak, pentsioak, irakaskuntza publikoa edo beste lekuetan lana topatu ezin duten guztiei enplegua[2] hornitzeko, zeren gobernuak ez baitaukate nahiko dirua.

c)      Banku zentraletako kontuetan bankuek dauzkaten erreserbetatik maileguz ematen dutelako baieztapena faltsua da. Erreserbak ez dira maileguz ematen. Kontu horietan daude ordainketa sistema konpentsatzeko, besterik ez.

d)      Bankuek ez dute behar erreserbarik maileguak egiteko.

e)      Horixe da MMT-ren (Diru Teoria Modernoa, DTM) sen zentrala[3].

Inflazioaz, honela dio Mitchell-ek: inflazio arriskuaren testuinguruan, banku zentralaren erreserbak pilatzeko kezka denbora galtzea da.

EBZ-z, honela dio Mitchell-ek[4]:

1)      EBZ-ren erreskate planek kale egin dute. Zergatik? Ez dutelako arazo nagusiari aurre egin. Arazoa hauxe da: Hego Europa depresioan dago, eta hortik ateratzeko bide bakarra aurrekontu defizitak handitzea da. EBZ-k muga gabeko gobernu bonoak erosiko ditu baina baldintza batekin, alegia, baldin eta soilik baldin gobernuek austeritate fiskaleko paketea ontzat hartzen badute, zeinak segurtatzen baitu haien hazkunde etorkizunak are egoera txarragora joko duela.

2)      EBZ-ren erabakia arazo errealari bizkarra ematen dio, arazoa hazkundearen gabezia izanik. Esaten dute euroguneko estatu kide bat bizirik gordeko dutela astiro hil ahalko den. Ongi dakite ezen horrelako herrialde bat, fondoak eskuratzearren haren aurrekontu defizita estaltzeko, behartuta badago bono pribatuko merkatuekin tratuan ibiltzeko, orduan eurogunea kolapsatuko dela.

3)      Hego Europa jadanik dago depresioan[5], eta ez da ikusten inongo amaierarik begien bistan.

4)      EBZ-k, Troikaren parte gisa, ekonomiarik ahulenetan austeritate fiskala behartuz, ondorioz, erregioan hazkunde negatibo bat eragiten duenez, horrek segurtatzen du arazoa erabateko krisi bilakatuko dela.

5)      Nahiz eta esan mugagabeko gobernu zorra erosiko dutela, hori egingo dute baldin eta soilik baldin estatu kideak depresioan badaude. Hortaz, hori ez da inolako erreskate plana.

6)      Indarrean dagoen paradigma neoliberalak gure arreta desbideratu du oinarrizko ulermenetik. Kasu, gastuak errenta berdintze du, zeinak enplegua sortzen duen edo/eta gobernu politikak zuzen gastuari eragin diezaioke, politika fiskala deitzen dena.

7)      Beraz, ez-gobernuko gastua ez nahikoa baldin bada hazkundea gidatzeko langabezia maila jaistearren, bistako konponbidea ondokoa da: politika fiskalak hutsunea bete behar du.

8)      Neoliberalek teoria konplexu bat eraiki dute eta egia hori ez onartzean mehatxuak barreiatzen dute. Beraz, gezurren letania bat entzuten eta irakurtzen ari gara: gobernuek maileguz hartu behar dute gastua finantzatzeko, eta horrek interes tasak altxarazten dituela, defizitak gure umeen eta horien umeen etorkizunaren azpiak jaten dituela, inflaziogilea dela, hondatzailea dela, geldiezinezko zerga zamak sortuko dituela, pizgarri pribatua hondatuko duela, gure askatasuna galtzera eramango duela, eta abar luzetxoa.

9)      Kontua hauxe da: munduan zehar hazkundea ahula edo negatiboa da zeren gobernuek uste baitute austeritate fiskalean aritu ahal dutela, sektore pribatua are gastu kontserbakorragoko modeloetara mugitzen denean.

10)   Hortaz, gaur egungo egoerak bi alde ditu: alde batetik sektore publikoan austeritatea; beste aldetik, sektore pribatuan gastu motela.

11)   Ez dago inongo ‘moneta politika’-ren misteriorik. Moneta politika tresna txarra da eskari agregatua manipulatzeko, bereziki maileguz hartzeko gogo gutxi dagoenean.

12)   Berriz, hazkunde ekonomikoa da giltza.

Hortaz,

13)   EBZ-ren planak porrot egingo du arazoari aurre egiten ez diolako. Europan behar dena hazkundea da. Herrialde kideek ezin dute %20 baino gehiago langabezia tasei eustea etengabe.

14)   Herrialde kideak austeritate paketeetan murgiltzen behartzeak, zeintzuek Depresioan segitzea segurtatzen baitute, ez du arazoa konponduko.

15)   EBZ-k, mugagabeko bono erostearekin batera, plan bat martxan jarri behar du, gehien behar den lekuetan, hazkundea sustatzeko.


[5]  Mitchell-en  hitzez: “There can be no sense in a solution that forced nations further into depression and ensures that other nations that are bordering on that state cross the line too. The OECD now estimates that Italy will contract by 2.4 per cent in 2012. Greece has lost 20 per cent of its GDP since the crisis began and the situation is getting worse by the day.”

 

 

Iruzkinak (1)

  • Kontua da ez da Europar Batasuneko agintariek moneta-politiken inguruan duten ezjakintasuna. Beraiek ondo dakite zein izan beharko litzateke EBZaren egitekoa egungo depresio garaian. Kapital fluxu garrantzitsua gertatzen ari da Hegoaldeko Europako Ogasun Publikoetatik Iparraldeko Estatuetara: hegoaldeko estatuen aurrekontuen partida sozialak murrizten dira, Iparraldeko Estatuetako bankuen maileguek sortutako interesak ordaintzeko.

    Jarrera horren kontra, blog honetan agertzen den mezua gizarteratzea (“ez genuke entzun behar inoiz moneta jaulkitzen duen herrialde batek edo euroguneak, kasu, dirurik gabe geratu denik, edo eta gobernua ez dela gauza lehen klaseko osasun baliabideak, pentsioak, irakaskuntza publikoa edo beste lekuetan lana topatu ezin duten guztiei enplegua hornitzeko, zeren gobernuak ez baitaukate nahiko dirua”) oso positiboa da: izan ere, gizarteak EBZa presionatu behar du Hegoaldeko Estatuen defizita finantzatzeko… eta jaulkitako euro berriekin finantzatzea eskatu ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude