Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Informatikari bila ari gara CodeSyntax-en
Gurekin lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari gara. Informatika lanak egiteko bi pertsonen bila, alegia. Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugula uste dugu. Teknologia libreekin lan egin eta puntan egoten saiatzen gara. Lantalde honetan ikusten baduzu zure burua, idatzi lasai. Printzipioz, bi pertsona kontratatzekotan gabiltza: Web garatzailea: Ahal dela, Python lengoaia eta Django framework-aren ezagutza. Beste lengoaiak baloratuko dira (java, php, …). MySQL, PostgreSQL, ... Aplikazio mugikorren garatzailea: Aplikazio natiboak (android, ios) zein hibridoak. AngularJS, HTML5, CSS, ... Euskara eta ingelesa maila altua eskatzen dugu eta baloratzekoen artean, antzeko lanetan esperientzia (ezinbestekoa ez bada ere), lan taldean lan egiteko gaitasuna, ekimena, komunikaziorako gaitasuna, software librearen ezagutza, ... Uste dugu giro oneko enpresa garela. Lantokia Eibarren dugu. Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean. Interesatzen bazaizu bidali zure CV-a helbide honetara: info (a bildua) codesyntax.com
Sailkatua Pisukide gazte bila intxaurrondon
Kaixo! rakel (24) eta txetxu (27) gara. Intxaurrondo zaharreko gure pisutxorako 3. Pertsona baten bila gabiltza martxoaren 1ean sartzeko (pixkat lehenago ahalko litzake ere) pisuak 3 logela ditu, komuna ezezik beste gela guztiek kalera ematen dute. Pisua berriztatua dago, gas kalefakzioa, 2 balkoi ditu eta bista oso politak. Autobusa/topoa/trena gertu ditu eta grosera edo zurriola hondartzara oinez 15min. Garaje bat dugu txirrinda gordetzeko logelak hegoaldera ematen duen balkoi bat du, eguzkitsua beraz. 90eko ohea, mesilatxo bat eta bi armairu. Eskritorio moduko bat badu ere, nahi izanez gero kendu daitekeena. Pertsona gazte bat bilatzen dugu, pisuko dinamikan txertatuko dena, alaia eta aldi berean garbia. Noizbehinka pintxopotera animatuz gero itzel! prezioa 250 euro+gastuak. Kontraturik gabe. Padroia egiteko aukera badago. Animaliarik ez da onartzen eta erretzeko bi balkoi eder dituzu! deitu edo idatziguzu eta etorri pisua ikusi eta gu ezagutzera! aio! Informazio gehiagorako: http://www.iragarkilaburrak.com/iragarkia/27790
Sailkatua Oarso bidasoko hitzak kazetaria behar du.
Sailkatua application/x-msdos-program HORI-HORI SAk itzultzaile/zuzentzaile bat kontratatu nahi du
HORI-HORI SAk itzultzaile/zuzentzaile bat kontratatu nahi du, lansaio osoan, Gasteizen duen bulegorako. Beharkizunak: Itzulpengintzan edo Euskal Filologian lizentziatua izatea. Trados Studio eta pareko tresna informatikoak menperatzea. Baloratuko direnak: Itzulpengintza eta zuzentzailetza arloan urteetako eskarmentua izatea. Itzulpengintza arloko master titulua edukitzea. Interpretaritza-lanak egitea. Azken belaunaldiko beren beregiko tresna informatikoak menperatzea. Ingelesa, frantsesa, alemana eta abar. Interesatuok helbide honetara idatz diezagukezue: info@hori-hori.eus Mila esker.
Sailkatua Donostiako zinemaldirako boluntario izateko zein lan poltsarako
18 urte badituzu eta ikaslea bazara BOLUNTARIOen hautaketa-prozesuan parte har dezakezu eta Zinemaldiko arlo desberdinetan laguntza eman ahal izango duzu. 18 urte badituzu Zinemaldiaren LAN-POLTSAko partaide izan zaitezke, 65. ediziorako aldi baterako lanpostuak betetzeko. Lanpostu hauei buruzko informazio gehiagorako bete ezazu ondoko inprimakia Balorazio irizpideak lanpostuari lotutako formakuntza eta antzeko postuetan esperientzia izango dira. Informazio gehiagorako: https://www.sansebastianfestival.com/2015/bidali_zure_cva/1/4226/eu
Sailkatua Octet Stream Laguntzailea (Uhabia ikastola)
Bidarteko Uhabia ikastolak laguntzaile bat xerkatzen du MARTXOAREN 1etik goiti. Eginkizun orokorra Laguntzaileak laguntzaile edukatibo eta tekniko bat dakar ikastolari bere proiektua aurrera eramaiten laguntzeko. Jarduera nagusiak Haurra bere autonomia eskuratzen lagundu, Garbitasuna eta haurraren sekuritate fisiko eta afektiboa zaindu, Erakaslearen laguntzailea bilakatu jarduera pedagogikoen prestaketan edo animazioan, Haurren kudeaketa bazkaria aintzin, momentuan edo gero baita pausa edo aire hartze denboretan ere. Haur talde baten kudeaketa eta animazioa TAPen proiektua aurrera eramaiteko, Haurren, gurasoen edo guraso ordeen harrera, Egoitzen antolaketa, garbiketa eta zaintza, Gaitasunak: Euskara menperatzea Haurraren beharra identifikatzea 2 urtetik goiti Haurra egunerokotasunean laguntzea bere eskolako ikasketetan zein bere autonomiaren bidean Aktibitateen animazioa eta parte hartzea Elkarlanerako gaitasuna Behar den material pedagogikoa prestatzea erakaslearen konsignen arabera Elementu edukatibo sinpleen sorkuntzeko gaitasuna Garbiketa materialaren kudeaketa Proiektu bat aurrera eramaiteko gaitasuna haurraren eta ikastolaren beharren arabera Sekuritate eta garbitasun legeak aplikatzea Lan baldintzak Lekua: Uhabia ikastola Bidarte Ordutegiak 8ak30-18ak15 astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan eta asteazkenetan8ak30 à 12ak30 arte. Bakantza denboretan lanik ez da. Kontratu mugatua momentuz : 2017ko martxotik -> 2017ko agorrilera. Ondotik kontratu mugagabean bilka daiteke. Geroko lanbide kontratua lehenetsia izanen da. Lehentasuna emanen da kontratu lagunduei (hots 26 petik dutenei) Interesatuak direnek - motibazio gutuna + curriculum lehenbailehen helaraz dezatela emailez : anaizolzoo@gmail.com
Sailkatua Gaztetxokorako hezitzaileak kontratatzeko lan eskaintza (Soraluze)
Pil-pilean Euskara Elkarteak bi pertsona behar ditu aldi batez gaztetxokoan hezitzaile moduan ordezko lanak egiteko. Eskaintzen da: Ostiraletik domekarako lana (astean 14 orduko kontratua). Bi lan postu daude: Otsailaren 27tik uztailaren 15era Otsailaren 27tik eta apirilaren 23ra Bete beharreko zereginak: Gaztelekuko dinamika kudeatu. Gazteen garapenaren jarraipena egin. Gazteen beharrak identifikatu eta landu. Lan hezitzaile eta euskalduna burutu. Kontuan hartuko da: Erdi edo goi-mailako titulazioa izatea honako hauetan: Gizarte hezkuntza Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia Magisteritzak EGA edo titulu baliokideren bat. Baloratuko da: Hezkuntza ez-formalean lan-esperientzia izatea. Hezkuntza formalean lan-esperientzia izatea. Kukumixo aisialdi taldean parte hartzea edo hartu izana. Begirale eta zuzendari ikastaroak. Espezializazio ikastaroak izatea (bereziki haur eta gazteen parte hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, euskara lantzeko estrategiak...). Gaztaroaren eta gazteen errealitatea ezagutzea. Taldean lan egiteko gaitasuna. Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea. Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea. Euskalgintzan jardun izana. Soraluzekoa izatea. Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea. Bestelakoak: Curriculumak aurkezteko epea: otsailaren 3tik 14ra Elkarrizketa egunak: otsailak 16-17 Jakinarazteko eguna: otsailak 17 Lanean hasteko eguna: Otsailak 27 Pil pilean Euskara Elkartea Errabal 15, 1 pisua. 20590 Soraluze 943751304 / 635707232 / kukumixo@pilpilean.com (Naiara)
Sailkatua Pisukide baten bila Donostian
Kaixo, hiru neska jator gara, 20-21 urtekoak eta pisukide baten bila gabiltza. Etxea antiguo auzoan dago, unibertsitatetik 5 minutura. Etxea handia da, sukaldea, 2 bainugela, 4 logela, egongela handia, terraza eta jardina ditu. Hilekoa 275€ (gastuak aparte) dira. Neska edo mutil jatorra eta gure adin ingurukoa izatea gustatuko litzaiguke. Interesatuta egonez gero jarri gurekin kontaktuan: Naiara (605724907) Olaia (662558615) Eskerrik asko!!!
Sailkatua Octet Stream BERRIA Taldeak Giza Baliabideetako teknikaria behar du.
Langileen administrazioaz arduratuko den pertsona baten bila gabiltza Interesa duenak bidali curriculuma gizabaliabideak@berriataldea.net helbide elektronikora, otsailaren 13a baino lehen, erreferentzia (Erref. 2017-GB) zehaztuta
Sailkatua Boiseko Euskal Museoa "Hezkuntza Programa Aditu" baten bila dabil bere lana dinamizatzeko
Boise, AEB. Boise Basque Museum and Cultural Center da Boiseko Euskal Museoaren izena eta bertako euskal komunitatearen bihotzean dago, euskal kultura zabaltzeko eta euskaldunek berek antolatzen dituzten ekimenetako askoren butzatzaile eta babesle baita gisa batez edo bestez. Oraingoan, eta lehenago posizio hori betetzen zuen Annie Gabica Museoko egungo zuzendaria denez, erakundeak postu hori betetzeko erabakia hartu du, "Hezkuntza Programa Aditu" bat bereganatzeko deia eginez. Egun osoko lana da eta antolaketa gaitasuna, denborak maneiatzeko trebetasuna eta sormena eskatzen du. Soldata 34,500 dolarrekoa da urtean, eta 'etekinak' dauzka, autoarentzako leku propioa esaterako, Museoaren atzealdean. Kontratua urtebeterako da eta aukera legoke 2018ko otsailaren ondotik lanpostua finkoa bilakatzeko. Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek gutuna bidali behar diote, gutxienez bi erreferentzia emanez, Museoko zuzendariari (annieg@basquemuseum.com). Aurkezpen epea otsailaren 18an bukatuko da. Xehetasun gehiago eskuratzeko, jo Euskal Museoaren webgunera (basquemuseum.com)