Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Gaztetxokorako hezitzaileak kontratatzeko lan eskaintza (Soraluze)
Pil-pilean Euskara Elkarteak bi pertsona behar ditu aldi batez gaztetxokoan hezitzaile moduan ordezko lanak egiteko. Eskaintzen da: Ostiraletik domekarako lana (astean 14 orduko kontratua). Bi lan postu daude: Otsailaren 27tik uztailaren 15era Otsailaren 27tik eta apirilaren 23ra Bete beharreko zereginak: Gaztelekuko dinamika kudeatu. Gazteen garapenaren jarraipena egin. Gazteen beharrak identifikatu eta landu. Lan hezitzaile eta euskalduna burutu. Kontuan hartuko da: Erdi edo goi-mailako titulazioa izatea honako hauetan: Gizarte hezkuntza Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia Magisteritzak EGA edo titulu baliokideren bat. Baloratuko da: Hezkuntza ez-formalean lan-esperientzia izatea. Hezkuntza formalean lan-esperientzia izatea. Kukumixo aisialdi taldean parte hartzea edo hartu izana. Begirale eta zuzendari ikastaroak. Espezializazio ikastaroak izatea (bereziki haur eta gazteen parte hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, euskara lantzeko estrategiak...). Gaztaroaren eta gazteen errealitatea ezagutzea. Taldean lan egiteko gaitasuna. Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea. Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea. Euskalgintzan jardun izana. Soraluzekoa izatea. Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea. Bestelakoak: Curriculumak aurkezteko epea: otsailaren 3tik 14ra Elkarrizketa egunak: otsailak 16-17 Jakinarazteko eguna: otsailak 17 Lanean hasteko eguna: Otsailak 27 Pil pilean Euskara Elkartea Errabal 15, 1 pisua. 20590 Soraluze 943751304 / 635707232 / kukumixo@pilpilean.com (Naiara)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau