Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Octet Stream Guraso Elkartearen Koordinatzailea
Koordinatzaileak Guraso Elkarterako lan egingo du, Elkartea gurasoek osatzen dutelarik. Honako eginkizunak burutu behar dira, besteak beste: •Guraso Elkartearen idazkari lanak, elkarteko batzar eta batzordeetan: deialdiak, aktak, oharrak •Guraso Elkarteko bileren dinamizazioa •Bilerak eta harremanak hainbat eragilerekin: Herri EskolakoZuzendaritza, Udala, Sortzen, kiroldegia, musika eskola, eskolakiroleko eskualdeko Batzordea… •Arlo ekonomikoaren kudeaketa: aurrekontua, kontu orokorra, aurrkeontuaren kudeaketa, ordainketa eta kobrantzak… •Diru-laguntzen kudeaketa: diru-laguntza eskaerak, justifikazioak •Eskolaz kanpoko jardueren kudeaketa: *Eskola-kirolaren kudeaketa *Eskolaz kanpoko bestelako jardueren kudeaketa (kirol jarduerak, dantza, antzerkia, sormen tailerra, argazkilaritza…) *Izen-emateak eta taldeen antolaketa eta jarraipena Honako baldintzak bete behar dira parte hartzeko: • 18 urte baino gehiago izatea • Euskara maila egokia ahoz nahiz idatziz (koordinatzaileak euskaraz egin behar ditu bere lan betekizun guztiak). EGA edo baliokidea baloratuko da. • Informatika ezagupenak: kalkulu orriak, testu editoreak, aurkezpenetarako aplikazioak, posta elektronikoa, internet, sare sozialak… HAUTAKETA PROZESUA Eskabideak eta curriculumak aztertu ondoren, lanpostuaren betekizunak ondoen betetzen dituzten hautagaiei elkarrizketa edota ariketa praktikoa egingo dizkiegu. Horretarako, hautagai horiei telefonoz edota posta elektronikoz jakinaraziko zaie elkarrizketa noiz eta non egin behar duten. Honako alderdiak baloratuko ditugu: •Elkarteetako koordinatzaile gisa izandako lan esperientzia •Kirol, aisialdi edo irabazi asmorik gabeko antzeko elkarteetanizandako lan esperientzia •Kudeaketa ekonomikoan izandako lan esperientzia •Kirol, aisialdi edota arlo sozialeko prestakuntza (begirale, entrenatzaile eta antzeko titulu eta ikasketak) •Astigarraga herria eta Astigarragako herri eskola ezagutzea. AURKEZTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK Hautaketa prozesuan parte hartzeko honako dokumentuak aurkeztu behar dira: • Eskabidea behar bezala beteta (eskabidea egiteko eredua Astigarragako Herri Eskolaren web orrian dago: http://astieskola.eus/eu/guraso-elkarteko-koordinatzailea-hautatzeko-deialdia/ ) • Curriculuma AURKEZTEKO EPEA ETA MODUA Aurkezteko epea amaituko da urtarrilaren 22an Eskabidea eta gainerako dokumentuak bidali behar dira posta elektronikoz, helbide honetara: ahekoordinatzaile@gmail.com Lan-eskaintzaren ezaugarri gehiago: http://astieskola.eus/eu/guraso-elkarteko-koordinatzailea-hautatzeko-deialdia/
Sailkatua Ingeniariak
CAF hainbat profil eta esperientzia-mailako pertsonak hartu beharrean da, honako jarduera-esparru hauetarako: IKERKETA ETA GARAPENA(Erref. 16101) KOMERTZIALA ETA ESKAINTZAK(Erref. 16102) PROIEKTU-INGENIARITZA(Erref. 16103) EROSKETAK ETA LOGISTIKA(Erref. 16104) FABRIKAZIOA ETA ENTREGA(erref. 16105) KALITATEA, SEGURTASUNA ETA HOMOLOGAZIOAK(Erref. 16106) PROIEKTUEK KUDEAKETA(Erref. 16107) BERMEA ETA MANTENTZE-LANA(Erref. 16108) Horretarako, behar ditugu: INGENIARIAK: Industriala Mekanika Industria-diseinua Automatika eta elektronika Telekomunikazioak Antolakuntza Eskaintzen da: lantalde oso kualifikatu bateko partaide izatea, garapen profesionalerako aukera handiak eta CVaren arabera hitzartzeko ordainsaria. Interesdunek izena eman dezakete www.caf.net webgunean, enpleguaren atalean sartuz eta goian adierazitako erreferentzia duen eskaintzan izena emanez. Baldintzak Besteak beste eskatzen da esperientzia izatea aipatutako jarduera-esparruetan, euskaraz eta ingelesez jakitea -beste hizkuntza batzuk ere baliotsiko dira- eta bidaiatzeko prest egotea. Ezaugarri hauek dituzten pertsonak behar ditugu: bezero-orientazioa, hobekuntzarako eta emaitzak lortzeko gogoa, eta talde-lanerako gaitasuna.
Sailkatua Berria egunkariak diseinatzailea behar du
Berria egunkariak, diseinatzailea behar du aldi baterako ordezkapen baterako https://pbs.twimg.com/media/C2Chr4uW8AAYsH8.jpg
Sailkatua Octet Stream Ingeniari elektrikoa
Azpeitiko enpresa batek ingeniari elektrikoa behar du. https://labur.eus/03PMU
Sailkatua Baleikek kazetari bat behar du
Baleike Kultur Elkarteak kazetari bat behar du epealdi jakin baterako. Interesatuak bidal ditzala curriculuma, aurkezpen-gutuna eta bestelako jakingarriak aldizkaria@baleike.eus helbidera, urtarrilaren 22a baino lehen. Jarraian dauzkazue lanpostuaren ezaugarriak eta eskakizunak. Beharrezkoa: -Kazetaritza, komunikazio edo ikus-entzunezkoetan ikasketak, edo kazetaritzan trebatua. -Euskara menperatzea. -Sare sozialak eta kazetaritza digitala menperatzea. -B1 gidabaimena. Baloratuko da: -Argazkigintza eta bideogintza menperatzea. -Beste hizkuntzak. -Dinamikoa izatea. -Taldean lana egiteko gaitasuna. Lanpostuaren ezaugarriak: -Paperezko produktuetarako eta webgunerako lana. -Lanaldi erdirako. -Epealdi jakin baterako lana. Interesatuak bidal ditzala curriculuma, aurkezpen-gutuna eta bestelako jakingarriak aldizkaria@baleike.eus helbidera, urtarrilaren 22a baino lehen. Baleike Kultur Elkartea Odieta kalea 2, 20750 Zumaia 943861545 Baleike.eus
Sailkatua Octet Stream Suhiltzaileen hogeita bost plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia
Suhiltzaileen hogeita bost plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia https://labur.eus/YNMrK
Sailkatua Octet Stream TTipi estudion pertsona baten bila
Gurekin lan egiteko pertsona 1en bila gabiltza: proiektuak zuzentzeko gaitasuna, izaera autonomo eta sortzailea eta euskara Bidali kurrikuluma eta motibazio gutuna info@ttipistudio.com helbidera!
Sailkatua Bake Epaile titularra eta ordezko Bermeon
Bake Epaile edo ordezko izendatuak izan gura dabenek, eskariak Udaletxean aurkeztu daikiez, iragarki hau argitaratzen dan hurrengo egunetik hasita eta hilabeteko epearen barruan. https://labur.eus/CF3Vm
Sailkatua object code Arkitekto tekniko lanposturako lan-poltsa osatzeko deialdia
Arkitekto tekniko lan-poltsa Andoainen https://labur.eus/YT9vy
Sailkatua PISUKIDE BILA ARRASATEN
Kaixo! 22 urteko bi neska gara eta pisukide bila gaude, Arrasateko Aldai kalean alokatu dugun pisu batentzako. 3 logela ditu, eta 250 euro ordaindu behar dira hilean. Interesatuta baldin bazaude, edo interesatuta egon daitekeen norbait ezagutzen baduzu, zabaldu mezua mesedez eta kontaktatu gurekin konpromisurik gabe. Mila esker!