Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Laguntzailea (Uhabia ikastola)
Bidarteko Uhabia ikastolak laguntzaile bat xerkatzen du MARTXOAREN 1etik goiti. Eginkizun orokorra Laguntzaileak laguntzaile edukatibo eta tekniko bat dakar ikastolari bere proiektua aurrera eramaiten laguntzeko. Jarduera nagusiak Haurra bere autonomia eskuratzen lagundu, Garbitasuna eta haurraren sekuritate fisiko eta afektiboa zaindu, Erakaslearen laguntzailea bilakatu jarduera pedagogikoen prestaketan edo animazioan, Haurren kudeaketa bazkaria aintzin, momentuan edo gero baita pausa edo aire hartze denboretan ere. Haur talde baten kudeaketa eta animazioa TAPen proiektua aurrera eramaiteko, Haurren, gurasoen edo guraso ordeen harrera, Egoitzen antolaketa, garbiketa eta zaintza, Gaitasunak: Euskara menperatzea Haurraren beharra identifikatzea 2 urtetik goiti Haurra egunerokotasunean laguntzea bere eskolako ikasketetan zein bere autonomiaren bidean Aktibitateen animazioa eta parte hartzea Elkarlanerako gaitasuna Behar den material pedagogikoa prestatzea erakaslearen konsignen arabera Elementu edukatibo sinpleen sorkuntzeko gaitasuna Garbiketa materialaren kudeaketa Proiektu bat aurrera eramaiteko gaitasuna haurraren eta ikastolaren beharren arabera Sekuritate eta garbitasun legeak aplikatzea Lan baldintzak Lekua: Uhabia ikastola Bidarte Ordutegiak 8ak30-18ak15 astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan eta asteazkenetan8ak30 à 12ak30 arte. Bakantza denboretan lanik ez da. Kontratu mugatua momentuz : 2017ko martxotik -> 2017ko agorrilera. Ondotik kontratu mugagabean bilka daiteke. Geroko lanbide kontratua lehenetsia izanen da. Lehentasuna emanen da kontratu lagunduei (hots 26 petik dutenei) Interesatuak direnek - motibazio gutuna + curriculum lehenbailehen helaraz dezatela emailez : anaizolzoo@gmail.com
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau