- Info
Ikasleen txokoa - Iragarkiak
-
BERRIA Taldeak Giza Baliabideetako teknikaria behar du.
-
Langileen administrazioaz arduratuko den pertsona baten bila gabiltza
Interesa duenak bidali curriculuma gizabaliabideak@berriataldea.net helbide elektronikora, otsailaren 13a baino lehen, erreferentzia (Erref. 2017-GB) zehaztuta
-
Boiseko Euskal Museoa "Hezkuntza Programa Aditu" baten bila dabil bere lana dinamizatzeko
-
Boise, AEB. Boise Basque Museum and Cultural Center da Boiseko Euskal Museoaren izena eta bertako euskal komunitatearen bihotzean dago, euskal kultura zabaltzeko eta euskaldunek berek antolatzen dituzten ekimenetako askoren butzatzaile eta babesle baita gisa batez edo bestez.
Oraingoan, eta lehenago posizio hori betetzen zuen Annie Gabica Museoko egungo zuzendaria denez, erakundeak postu hori betetzeko erabakia hartu du, "Hezkuntza Programa Aditu" bat bereganatzeko deia eginez.
Egun osoko lana da eta antolaketa gaitasuna, denborak maneiatzeko trebetasuna eta sormena eskatzen du.
Soldata 34,500 dolarrekoa da urtean, eta 'etekinak' dauzka, autoarentzako leku propioa esaterako, Museoaren atzealdean.
Kontratua urtebeterako da eta aukera legoke 2018ko otsailaren ondotik lanpostua finkoa bilakatzeko.
Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek gutuna bidali behar diote, gutxienez bi erreferentzia emanez, Museoko zuzendariari (annieg@basquemuseum.com).
Aurkezpen epea otsailaren 18an bukatuko da.
Xehetasun gehiago eskuratzeko, jo Euskal Museoaren webgunera (basquemuseum.com)
-
LANGUNEko koordinatzailea
-
Koordinatzaile berria aukeratzeko lan-deialdia
Funtzioak
Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen mende jardungo da, eta Elkartearen kudeaketa eta koordinazioaz arduratuko da:
Elkarteko bazkide berrien bilaketa
Elkartearen jarduera sustatzea (proiektuak dinamizatzea) eta elkarte barruko bazkideen arteko harremana sustatzea
Elkartearen kudeaketa orokorra gidatzea (plangintzari buruzkoa, zein ekonomikoa)
Diru-laguntzak kudeatzea
EIKEN klusterrarekin koordinatzea
Erakunde publiko eta pribatuekin harremanak egitea.
Eskatzen da:
Antzeko eginkizunetan esperientzia
Euskal Herriko Hizkuntza industriaren sektorearen ezagutza
Kudeaketa ekonomikoan ezagutza
Euskara eta gaztelania menperatzea. Ingelesa, maila altua
Ofimatika, internet eta sare sozialen ezagutza
Ekimena, talde-lanerako eta harremanetarako gaitasuna
Autoa eta gida-baimena
Eskaintzen da:
Bide luzeko proiektu erakargarri batean ibilbide profesionala egin ahal izatea. Soldata-maila: 30.000 oinarria, gehi aldakorra. Lehenbailehen hasteko prestutasuna (martxoa).
Interesatuok bidali curriculum vitaea helbide honetara otsailaren 17a baino lehen: langune@langune.com
-
Atariak komertziala behar du harpidetza kanpainarako
-
Gurekin lan egin nahi? Komertziala behar dugu. Interesatuta baldin bazaude, bidali curriculuma tkt@ataria.eus helbidera.
-
La Platako unibertsitatean irakurle berria hautatzeko deialdia martxan da
-
Universidad Nacional de La Plata unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurle berria hautatzeko prozesua martxan jarri berri du Etxepare Institutuak. Argentinako unibertsitatean euskara eta euskal kultura eskolak eskainiko ditu hautatutako pertsonak 2017 ikasturtean zehar, luzatzeko aukerarekin.
Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 15ean bukatuko da (barne), eta eskabideak Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, Eusko Jaurlaritzako ZUZENEAN bulegoetan zein izapide elektronikoz aurkeztu daitezke.
Horretarako, honako baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek: unibertsitateko graduko titulua izatea eta 3HE edo baliokidea izatea. Era berean, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) izatea lehenetsiko da; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.
Irakurlea Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletza sareko parte izatera pasako da: orotara 30 irakurlek osatzen dute sarea, nazioartean sakabanatutako 34 unibertsitate ezberdinetan.
Informazio osatua deialdi ofizialean ikus daiteke. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/01/1700553e.shtml Tramitazioaren inguruko argibideak, aldiz, esteka honetan aurki daitezke.http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2017/euskara-eta-euskal-kulturako-irakurlea/
-
Bizilore Eskola Aktiboak 2017/2018 ikasturterako profesionalak behar ditu.
-
Bizilore hazten ari da eta datorren ikasturtean haur gehiago etorriko direnez, hauen bidelagun izateko profesionalak behar ditugu.
Eskatzen da:
Musika, atzerriko hizkuntza edo-eta heziketa fisikoan lan egiteko titulazioa
Baloratuko da:
-Esperientzia
-Hezkuntza aktiboarekiko interesa, ezagutza eta esperientzia
Eskaintzen da:
Arlo horietan irakasle lanean jardutea. 3-7 urte bitarteko haurrei hezkuntzak legez ezartzen duen ordu kopuruan. Arlo hauen antolaketa haurraren garapen globala kontuan izanik emango da
Bidali curriculuma bizilore.hazitik@gmail.com helbidera, otsailaren 12a baino lehen.
Tlf: 637705720 (Irune).
-
Kudeatzailea Donostian (Hamaika Telebista)
-
Donostialdea ikusentzunezkoak SA-k kudeatzailea behar du Donostian, ondoko zereginetarako: Administrazioaren eta finantzen ardura (Administrazioa eta kontabilitatea; Aurrekontu eta Kudeaketa egitasmoa; Dirulaguntzak; Giza Baliabideak) Baldintzak - Euskalduna izatea. - Enpresa kudeaketan edo antzekotan ikasketa frogatuak. - Enpresa kudeaketa lanetan gutxieneko hiruzpalau urteko eskarmentua izatea. (Baloratuko da telebista ekoizpena eta euskalgintza ezagutzea). - Komunikazio gaitasuna, ahozkoa eta idatzizkoa, eta harremanetarako gaitasuna. - Ofimatika mailan ezinbesteko baldintzak Microsoft Office-an maila altua izatea (Excell, Access, Word eta Outlook-ean). Interesa baldin baduzu, bidali zure curriculuma idazkaritza@hamaika.eus e-posta helbidera. Curriculumak otsailaren 7 arte jasoko dira.
http://www.lansarean.eus/eskaintza/hamaika-telebista/kudeatzailea-donostian#.WI8pvtY5qPQ
-
Landa hoteleko langilea (Arbizu)
-
Jatetxe eta harrerarako neska bat behar dugu larunbata eta igandetarako (ez finkoak). Euskalduna eta ingelera maila ona beharrezkoak. Hoteleko harreran esperientzia izatea ez da beharrezkoa. Arratsaldeko lanaldia betetzeko beharko genuke baina malgutasuna eskatzen dugu. Urrutikoa bazara, lan egunetan hotelean gelditzeko aukera ere eskainiko da. Interesatuta bazaude, bidali zure cva posta helbide honetara: naiara@hotelolatzea.com
-
Pisukide bila Antiguon (Donostia)
-
Pisukide bila gabiltza donostian. Antiguan dago pisua, matia kalearen ondoan. Zehazki, juan de garai kalean, unibertsitatetik 10 minutura. 290€ (+ gastuak) ordaintzen ditugu hilean. Pisuan bi gara eta hirugarren baten bila gabiltza. Giro sanoa eta jatorra. Poteatzailea izanez gero askoz hobe! interesatuta bazaude edo informazio gehiago nahi izanez gero deitu 647140767 (Aitor)
-
Bake eta Bizikidetza teknikari bila gabiltza
-
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) Bake eta Bizikidetza teknikari bila gabiltza, Donostian lanpostua betetzeko. 30 urte baino gutxiago baldin baduzu, gizarte gaietan eta parte-hartze dinamiketan aditua bazara, euskara maila altua badaukazu eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma eta motibazio gutun bat egk@egk.org helbidera otsailaren 3a (ostirala) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “BAKE ETA BIZIKIDETZA TEKNIKARIA”.
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
Curriculumen bidalketa, otsailaren 03ak arte (eguerdiko 12.00ak arte).
Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, otsailaren 7an.
Froga Idatzia Donostian, otsailaren 9an.
Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, otsailaren 14an.
Elkarrizketa eguna, otsailaren 16a.
Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, otsailaren 21ean.
Lanean hasteko data, martxoaren 20an.
Dudaren bat izanez gero, interesa duten pertsonek 94 4436143, 943 429767 edo 945220601 telefonoetara dei dezakete (8.30etatik 14.00etara).