- Info
Ikasleen txokoa - Iragarkiak
-
GAZTEZULO ilustratzaile bila dabil!
-
GAZTEZULO ilustratzaile bila dabil! Zure lana munduari erakutsi nahi badiozu, hauxe duzu zure aukera! gaztezulo.eus/kontaktua
-
Talentudun gazteak Euskal Herria
-
Proiektu Berrirako Gazteak Bilatzen dira. Euskal Herrian hainbat lan zentro dituen erakundeak goi mailako ikasketak dituzten pertsona gazteak bilatzen ditu.
Konpromezuko pertsonak nahi ditugu, euskararen domeinua eta arlo sozial, kultural edo eta politikoan parte hartu izana erakusteko gai direnak.
Baldintzak
- Goi mailako prestakuntza (Gradua edo lizentziatura)
- Euskara menperatzea
- Arlo sozial, kultural edo eta politikoan parte hartu izana
*** Proiektu honekin bat egiten baduzu, bidali ezazu zure kurrikuluma eta aurkezpen eskutitza seleccion@ingroupconsultoria.com helbidera. Bertan , funtsezkoa izango da arlo sozial, kultural,..izan duzun partaidetza adieraztea.
-
PCB diseinuaren eta muntaketaren teknikaria (elektronika)
-
FUNTZIOAK:
Sistema txertatuen elektronikari lotutako proiektuen garapena:
Eskematikoen atzipena
PCB diseinua
Txartel elektronikoen muntaketa eta konponketak
Osagaien biltegiaren kudeaketa
Mihiztaketa laborategiaren kudeaketa eta mantentze lanak
Azpikontratazioen kudeaketa eta sistema elektronikoen fabrikatzaileekiko solaskidea izatea (EMS)
ARDURAK:
Mihiztaketa laborategiko arduraduna izango da, eta proiektu buruekin eta proiektuen garapeneko buruekin solaskidea izango da.
Baldintzak:
PRESTAKUNTZA:
Mantentze lan elektronikoetako goi mailako teknikaria / sistema txertatuen garapeneko teknikaria / Ingeniaritza Elektronikoko Gradua / Goi mailako zikloa edo gradu baliokideak.
ESPERIENTZIA:
Lan esperientzia egiaztatua aurretik esandako eginkizunetan (2 urte edo gehiago).
GAITASUNAK:
Trebetasunak eta ezagutza teorikoak:
Diseinu elektronikoko tresnak ezagutzea (adibidez, Altium)
Txartel elektronikoak fabrikatzeko prozesuen gaineko ezagutza
PCB diseinuaren gaineko ezagutza
EMS sistema elektronikoen fabrikatzaileek dituzten eskakizunen gaineko ezagutzak edukitzea baloratuko da
Trebetasun pertsonalak:
Proiektu buruarekin eta sistema elektronikoen fabrikatzaileekin gai teknikoez hitz egiteko gaitasuna
Irtenbideak proposatzeko ekimena eta irtenbideak abian jartzeko gaitasuna
Zereginak kudeatu eta lehenesteko gaitasuna
https://labur.eus/SgCUL
-
Teknikari komertziala
-
eLAIA it-ren RS soluzioa aurkeztu eta bezeroekin kontratazioa ixtea helburu izango duen profila behar da, datuek duten balioaren jarrantzia adierazi eta behar tenknikoak zeintzuk diren ere aurrikusi.
RS soluzioa kontratatuko duten bezeroak lortzeaz gain, gure zerbitzuen berri emateko gai izan behar da, eta edozein behar izan tekniko dituenean gurekin harremanetan jar daitezen lortu.
Baldintzak
Informatikaren ezagutza
Harremanetarako gaitasuna, kanpoko-babesa lortzeko gaitasuna, gaitasun komertziala
Idatziz eta ahoz ondo komunikatzeko gaitasuna
Enpresetan arazo teknikoak konpontzeko gaitasuna
Sormena, autoikaskuntza, ordena, autonomia, iniziatiba
Euskara eta gaztelania menderatzea
Gutxienez 2 urteko lan eskarmentua.
Gidabaimena.
Interesik baduzu, bidali zure kurrikuluma pdf-n cv[abildua]elaia.es helbidera
-
Gazteen sustapenerako teknikari bat Irunen
-
* Eskakizunak:
- Unibertsitate mailako gradua edo titulu baliokidea Gizarte eta Lege Zientzien adarrean edo Animazio Soziokultural eta Turistikoko goi mailako teknikari titulua edo baliokidea.
- Euskara (C1 maila)
- Esperientzia gazteria zerbitzuetan edo kideko zuzemenak egiten
- Ingeles eta frantses ezaupideak
- Kontuan hartuko da informazio eta komunikazio teknologietan, community manager lanetan eta aisialdiko gaietan prestakuntza izatea.
* Eskakizunak:
- Gazteen sustapenarekin eta gazteek gizartean aktiboki parte hartzea bultzatzearekin lotutako jarduera soziokulturalen eskaintza antolatzea.
- Jarduera eta zerbitzu eskaintzari euskarri teknikoa ematea Gazteentzako Informazio Bulegoaren bidez
*** Izen emateak: www.lanbide.net
-
Guraso Elkartearen Koordinatzailea
-
Koordinatzaileak Guraso Elkarterako lan egingo du, Elkartea gurasoek osatzen dutelarik.
Honako eginkizunak burutu behar dira, besteak beste:
•Guraso Elkartearen idazkari lanak, elkarteko batzar eta batzordeetan: deialdiak, aktak, oharrak
•Guraso Elkarteko bileren dinamizazioa
•Bilerak eta harremanak hainbat eragilerekin: Herri EskolakoZuzendaritza, Udala, Sortzen, kiroldegia, musika eskola, eskolakiroleko eskualdeko Batzordea…
•Arlo ekonomikoaren kudeaketa: aurrekontua, kontu orokorra, aurrkeontuaren kudeaketa, ordainketa eta kobrantzak…
•Diru-laguntzen kudeaketa: diru-laguntza eskaerak, justifikazioak
•Eskolaz kanpoko jardueren kudeaketa:
*Eskola-kirolaren kudeaketa
*Eskolaz kanpoko bestelako jardueren kudeaketa (kirol jarduerak, dantza, antzerkia, sormen tailerra, argazkilaritza…)
*Izen-emateak eta taldeen antolaketa eta jarraipena
Honako baldintzak bete behar dira parte hartzeko:
• 18 urte baino gehiago izatea
• Euskara maila egokia ahoz nahiz idatziz (koordinatzaileak euskaraz egin behar ditu bere lan betekizun guztiak). EGA edo baliokidea baloratuko da.
• Informatika ezagupenak: kalkulu orriak, testu editoreak, aurkezpenetarako aplikazioak, posta elektronikoa, internet, sare sozialak…
HAUTAKETA PROZESUA
Eskabideak eta curriculumak aztertu ondoren, lanpostuaren betekizunak ondoen betetzen dituzten hautagaiei elkarrizketa edota ariketa praktikoa egingo dizkiegu. Horretarako, hautagai horiei telefonoz edota posta elektronikoz jakinaraziko zaie elkarrizketa noiz eta non egin behar duten.
Honako alderdiak baloratuko ditugu:
•Elkarteetako koordinatzaile gisa izandako lan esperientzia
•Kirol, aisialdi edo irabazi asmorik gabeko antzeko elkarteetanizandako lan esperientzia
•Kudeaketa ekonomikoan izandako lan esperientzia
•Kirol, aisialdi edota arlo sozialeko prestakuntza (begirale, entrenatzaile eta antzeko titulu eta ikasketak)
•Astigarraga herria eta Astigarragako herri eskola ezagutzea.
AURKEZTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK
Hautaketa prozesuan parte hartzeko honako dokumentuak aurkeztu behar dira:
• Eskabidea behar bezala beteta (eskabidea egiteko eredua Astigarragako Herri Eskolaren web orrian dago: http://astieskola.eus/eu/guraso-elkarteko-koordinatzailea-hautatzeko-deialdia/ )
• Curriculuma
AURKEZTEKO EPEA ETA MODUA
Aurkezteko epea amaituko da urtarrilaren 22an
Eskabidea eta gainerako dokumentuak bidali behar dira posta elektronikoz, helbide honetara: ahekoordinatzaile@gmail.com
Lan-eskaintzaren ezaugarri gehiago:
http://astieskola.eus/eu/guraso-elkarteko-koordinatzailea-hautatzeko-deialdia/
-
Ingeniariak
-
CAF hainbat profil eta esperientzia-mailako pertsonak hartu beharrean da, honako jarduera-esparru hauetarako:
IKERKETA ETA GARAPENA(Erref. 16101)
KOMERTZIALA ETA ESKAINTZAK(Erref. 16102)
PROIEKTU-INGENIARITZA(Erref. 16103)
EROSKETAK ETA LOGISTIKA(Erref. 16104)
FABRIKAZIOA ETA ENTREGA(erref. 16105)
KALITATEA, SEGURTASUNA ETA HOMOLOGAZIOAK(Erref. 16106)
PROIEKTUEK KUDEAKETA(Erref. 16107)
BERMEA ETA MANTENTZE-LANA(Erref. 16108)
Horretarako, behar ditugu:
INGENIARIAK:
Industriala
Mekanika
Industria-diseinua
Automatika eta elektronika
Telekomunikazioak
Antolakuntza
Eskaintzen da: lantalde oso kualifikatu bateko partaide izatea, garapen profesionalerako aukera handiak eta CVaren arabera hitzartzeko ordainsaria. Interesdunek izena eman dezakete www.caf.net webgunean, enpleguaren atalean sartuz eta goian adierazitako erreferentzia duen eskaintzan izena emanez.
Baldintzak
Besteak beste eskatzen da esperientzia izatea aipatutako jarduera-esparruetan, euskaraz eta ingelesez jakitea -beste hizkuntza batzuk ere baliotsiko dira- eta bidaiatzeko prest egotea.
Ezaugarri hauek dituzten pertsonak behar ditugu: bezero-orientazioa, hobekuntzarako eta emaitzak lortzeko gogoa, eta talde-lanerako gaitasuna.
-
Berria egunkariak diseinatzailea behar du
-
Berria egunkariak, diseinatzailea behar du aldi baterako ordezkapen baterako https://pbs.twimg.com/media/C2Chr4uW8AAYsH8.jpg
-
Ingeniari elektrikoa
-
Azpeitiko enpresa batek ingeniari elektrikoa behar du.
https://labur.eus/03PMU
-
Baleikek kazetari bat behar du
-
Baleike Kultur Elkarteak kazetari bat behar du epealdi jakin baterako. Interesatuak bidal ditzala curriculuma, aurkezpen-gutuna eta bestelako jakingarriak aldizkaria@baleike.eus helbidera, urtarrilaren 22a baino lehen. Jarraian dauzkazue lanpostuaren ezaugarriak eta eskakizunak.
Beharrezkoa:
-Kazetaritza, komunikazio edo ikus-entzunezkoetan ikasketak, edo kazetaritzan trebatua.
-Euskara menperatzea.
-Sare sozialak eta kazetaritza digitala menperatzea.
-B1 gidabaimena.
Baloratuko da:
-Argazkigintza eta bideogintza menperatzea.
-Beste hizkuntzak.
-Dinamikoa izatea.
-Taldean lana egiteko gaitasuna.
Lanpostuaren ezaugarriak:
-Paperezko produktuetarako eta webgunerako lana.
-Lanaldi erdirako.
-Epealdi jakin baterako lana.
Interesatuak bidal ditzala curriculuma, aurkezpen-gutuna eta bestelako jakingarriak aldizkaria@baleike.eus helbidera, urtarrilaren 22a baino lehen.
Baleike Kultur Elkartea
Odieta kalea 2, 20750 Zumaia
943861545
Baleike.eus