Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua object code Irakasle bat kontratatu nahi du Ikus-entzunezko Komunikazio graduak Argazkigintza artistikoa eta Grafismoa ikasgaiak emateko
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak irakasle bat kontratatu nahi du Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan berehala eskolak ematen hasteko. Irakasleak eman beharko ditu bi ikasgai: Argazkigintza artistikoa eta Grafismoa. Interesatuek bidali beharko dute curriculuma, "Komunikazioa" ezagutza arloa aukeratuta, hurrengo helbidera: http://www.mondragon.edu/eu/guri-buruz/lan-egin-gurekin 2017ko otsailaren 28ra arte jasoko dira interesatuen curriculumak. Honako ezagutzak hartuko dira kontuan kontratazioa egitarakoan: Argazkigintza artistikoa Reflex argazki kamera. Adobe Photoshop. Adobe Lightroom (edo Camera Raw programa). Argazkigintza garaikidearen oinarriak. Argazki erakusketa garaikide bat antolatzeko gaitasuna. Grafismoa Adobe After Effects. Telebista programa batean grafismo egokiak identifikatzeko eta sortzeko gaitasuna. Ezinbesteko baldintzak: Lizentziaduna izatea. EGA tituluduna izatea.
Sailkatua Octet Stream Kutxa Ekoguneko Ingurumen Hezkuntzako Arduraduna
Lanpostuaren deskribapena eta perfila Kutxa Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Kutxa Fundazioak bultzatuta, bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez. Aldi berean, herri eta eskualdeetan aliantza bidezko proiektuak sustatzen ditu beste erakundeekin batera jasangarritasunaren sarea josiz. Ardurak eta eginkizunak: INGURUMEN HEZKUNTZAKO PROGRAMA- Estrategia desberdinetako arduradunekin Ingurumen Hezkuntza eskaintza definitu (0-18 urtekoentzat) eta eskaintza hau gauzatzeko prozesuak proposatu. Eduki berriak hezkuntzarako baliabide bihurtu, hezkuntza programa osatu, garatu, eta ebaluatu, bai diseinu fasean eta exekuzio fasean; eta helburu hau lortzeko behar diren materialak sortu edo lortu. Hezitzaileen taldea kudeatu (formazioa, ebaluaketa, ...), behar denean hezitzaile lanetan lagundu eta programaren kalitatea eta berrikuntza sustatu. Hezkuntza formala zein aisiarekin lotutakoaren aurrekontuak kudeatu. PARKEAREN DISEINUA- Ingurumen hezkuntzarekin lotutako edukien diseinua eta planifikazio lanak egin, garapenean eta exekuzioan lagundu, eta jarraipena egin. Edukiak hezkuntzarako baliabide bihurtzen lagundu eta haur eta familien ikuspuntutik beharrak asetzen lagundu. KOMUNIKAZIOA- Ingurumen Hezkuntzarekin lotutako marketin eta komunikazio teknikariekin elkar lana egin. KUTXA FUNDAZIOA- Kutxa Fundazioaren aterkipean dauden hezkuntzako beste proiektuekin eta pertsonalarekin harreman izan eta elkarlana egin. Hautagai izateko baldintzak: 1.Hezkuntzako alorreko titulu ofizial bat izatea oinarrizko ingurumen jakintzarekin osatua. Baloratuko dira ere ingurumen zientziatan edo biologian lizentziatua edo graduatua izatea, hezkuntza alorreko jakintzarekin osatua. 2. Ingurumen hezkuntzan, hezkuntza formalean edo denbora librean gutxienez urte bateko lan esperientzia izatea. 3.Ibilgailuak gidatzeko B motatako baimena izatea. 4.Euskarazko C1, EGA edo baliokidea izatea. 5. Ingeleseko ulermena bermatuta izatea. 6. Ingurumen eta jasangarritasun gaietan sentsibilizatuta egotea (kontsumo ohiturak, hondakinen kudeaketan, arlo horretan formazioa izatea, afizioetan natura, ...). 7. Asteburu batzuetan lan egiteko disponibilitatea Hautagaiaren perfila: 1. Autonomoa eta lan desberdinetara egokitzeko ahalmena. 2. Haur eta gazteekin lana egiteko pazientzia eta jarrera positiboa. 3. Sortzaile eta berritzailea izatea. 4. Diziplina ezberdineko lantaldean aritzeko gaitasuna. 5. Plangintzarako eta egoera berriei moldatzeko gaitasuna. Tfnoa. 943 55 20 20 | www.ekogunea.eus
Sailkatua object code Naturan hezitzailea baso eskola bat pilotatzeko
(aurkezteko azken eguna martxoak 3 da) Kutxa Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Kutxa Fundazioak bultzatuta, bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez. Aldi berean, herri eta eskualdeetan aliantza bidezko proiektuak sustatzen ditu beste erakundeekin batera jasangarritasunaren sarea josiz. Baso eskola bat pilotatu nahi dugu Kutxa Ekogunean. Ikasturte honen bukaeran hasi, eta irailetik aurrera datozen bi ikasturte osoetan (2017-2018 eta 2018-2019). Bilatzen ari garen pertsonaren perfila hurrengoa da: -Formazioa: hezkuntzako gradua edo Haur Hezkuntzakoa -Haurrekin esperientzia denbora librean, eskolan eta naturan -Naturazalea edo ta naturaren ezagutza -Ikasteko eta entzuteko gaitasunak: “ustekabekoak” kudeatzeko malgutasuna eta etengabe “sortzen” joango den proiektu konplexu baterako ikasteko eta lan-talderako gaitasunak -Trebezia sozialak: publikoarekin harremantzeko gaitasuna, entzuteko gaitasuna, haurrekin pazientzia -Elebiduna (euskara eta gaztelera) eta hitz egiteko erraztasuna -Musikazalea eta hobe instrumentu bat jotzen badu edota abestea gustatzen bazaio Gure eskaintza: -Prestakuntza- oMateriala eta aholkularitza oMartxotik Ekaina arte ikastaro luze bat 5 asteburuetan oEkainaren azken astean ikastaro trinko bat: naturaren ezagutza eta joko librea oBerak proposatutako pedagogia berde eta pedagogia berritzaileen inguruko prestakuntza -Kontratua: oMartxotik ekainera o2017-2018 ikasturtea eta agian 2018-2019 ikasturtea ere Telefonoa:943 552020/ekogunea@ekogunea.eus
Sailkatua Octet Stream Zumaiako udaleku irekietarako begiraleak eta koordinatzaileak
Deialdia egiten duena: Zumaiako Udala Baldintzak: 18 urte beteta izatea. Derrigorrezko Bigarren Hezkun­tza tituluaren jabe izatea. Euskaraz ulertu eta ongi hitz egitea. Edukia: «Udako udaleku irekietarako» begiraleen eta koordinatzaileen aldi baterako kontratazio laboralak lehiaketa-sistemaren bitartez egiteko deialdia. Udaleku irekien helburua, berriz, zera da; 3-12 bitarteko umeen­tzat (hau da, HH3 eta LH6koen­tzat, biak barne) gozamen-espazio ludikoa eskain­tzea balio ­batzuk landuz, hala nola, euskararen sustapena, autonomia per­tso­nala, berdintasuna eta elkarbizi­tza, besteak beste. Begiraleen kasuan, Txanda bakarraren kasuan lan eginez gero, kontratuaren iraupena uztailaren 3tik uztailaren 14 arte (biak barne) edo uztailaren 17tik uztailaren 28ra (biak barne) izango da, edo, bi txan­den kasuan lan eginez gero, uztailaren 3tik uztailaren 28 arte (hau barne). Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezar­tzen duena izango da. Koordinatzaileen kasuan, kontratuaren iraupena ekainaren 26tik uztailaren 28 arte (hau barne) izango da. Hala ere, epe hau aldatu daiteke lehenengo txan­dari dagozkion egunetara murriztuz edo prestaketa eta ondorengo lanak horrela eska­tzen badute handituz, betiere zerbi­tzuaren beharrengatik. Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezar­tzen duena izango da. OHARRA: Ez da posible eskaera posta elektronikoz aurkeztea Epea: 2017/03/13 Kontaktua: Zumaiako Udala. Foruen Enparantza, 1- 20750 Zumaia (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 86 50 25 Iturria: 2017-02-21eko 36. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Sailkatua Hamaika Telebistak teknika arduraduna behar du Bilboko egoitzarako
Hamaika Telebistak teknika arduraduna behar du Bilboko egoitzarako, harremanetarako: idazkaritza@hamaika.eus
Sailkatua Octet Stream EMC ingeniaria
Bere eginkizun nagusien artean: Diseinu, test eta balioztapeneko jardueren garapena bateragarritasun elektromagnetikoari lotuta (EMC) Diseinu Elektrikoaren/Elektronikoaren euskarria. Saiakuntzak eta emaitzen azterketak egitea eta arazoak konpontzen laguntzea. Direktibak eta arauak interpretatzea eta aplikatzea: EMC, ez funtzionalak, etab. Baldintzak: Elektronikako Ingeniaritza/masterra, bateragarritasun elektromagnetikoa, sistema txertatuak, energia eta potentzi elektronika. Elektronika analogiko/digitaleko, potentzi elektronikako eta elektromagnetismoko oinarriak ongi ezagutzea. Esperientzia produktu eta sistemaren bateragarritasun elektromagnetikoko saiakuntzetan. Emaitzen interpretazioa eta analisia. Europako direktibak eta araudiak ezagutzea produktu elektriko-elektronikoari dagokionez. Araudiak interpretatzeko esperientzia eta ahalmena betekizun ez funtzionalen analisia egiteko eta ateratzeko. Produktua diseinatzeko fasea ongi ezagutzea eta orientatzeko ahalmena, bateragarritasun elektromagnetikoko baldintzak betetzeko. Informazio gehiago www.ikerlan.es webgunean
Sailkatua Octet Stream Zientziatako irakaslea
Zientzia perfileko pertsona baten bila gabiltza, 2. Batxilergoko ikasgaiak emango dituena. Gurekin harremanetan jartzeko: garun@garunakademia.com
Sailkatua audio/x-realaudio Begiraleak behar dira
Apirilaren 10,11 eta 12an, Eskoriatzako Udalak, Txirikila aisialdi elkartearekin elkarlanean 3 egunetako aisi eskaintza bat prestatu asmo du. LH1etik LH6ra ikasten dabiltzan haurrei zuzendutako eskaintza izango da, goizez 10:00etatik 13:00etara. Kirol ekintzak, sukaldaritza, ginkanak, jolasak, igerilekua… gisa horretako ekintzak egingo dira, begirale taldeak programatu eta aurrera eramango dituztenak. Oporraldiak programa hau prestatzeko begirale bila gabiltza. Interesatuak bidali kurrikuluma ondoko helbidera: gazteria@eskoriatza.eus Ezinbestekoa izango da: Euskeraz jakitzea 18 urtetik gorakoa izatea Baloratuko da: 1. -Begirale titulua izatea, 3 puntu 3.- Magisteritza, psikologia, gizarte hezkuntza, pedagogia ikasten egoteagatik, 3 puntu 4. – Eskoriatzako udaleku irekietan begirale lanak: 2 puntu 5.- Beste herri bateko udaleku irekietan begirale lanak: 1 puntu 6.-Udaleku itxietan egoteagatik. 1 puntu 7.- Txirikila elkarteko kide izateagatik: 1 puntu Eskoriatzakoek lehentasuna izango dute. Izena emateko azken eguna: martxoaren 3a Interesatuak kurrikulumak bidali: gazteria@eskoriatza.eus helbidera edo Tortolis ludotekara eraman. Informazio gehiago gazteria@eskoriatza.eus helbidean 943714688 telefono zenbakian Kultur Etxean, 9:00-14:00
Sailkatua object code Administrazio eta finantzetako goi mailako teknikari bila
Durangaldeko enpresa batek administrazio eta finantzetako goi mailako teknikaria behar du enpresaren administrazioa eramateko. Jardun osoko lanpostu egonkorra da. Berehala lanean hastea aurreikusten da. Bidali cv-ak laneskaintzak@gmail.com
Sailkatua Aiaraldea Komunikazio Leihoak itzultzaile lan-poltsa osatu nahi du
ESKATZEN DUGU: Lizentziaduna izatea, itzulpengintzan, filologian edo kazetaritzan. Hizkuntzak: euskara eta gaztelania ezagutza handia. Sarrerako probaldia gainditzea. BALORATUKO DUGU: Ordenagailuz lagundutako tresnak (Wordfast, Trados…) erabiltzen jakitea. Itzulpen-lanetan esperientzia izatea. Zinpeko itzultzailea izatea. Kazetaritzan esperientzia izatea. Aiaraldean jaio edo bizi izatea Beste hizkuntza batzuk jakitea. Administarzioko eta marketineko ezagutzak eta esperientzia. Proiektuarekiko atxikimendua. Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna. Interesatuta bazaude, bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna otsailaren 23 baino lehen lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera