Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
HORI-HORI SAk itzultzaile/zuzentzaile bat kontratatu nahi du
HORI-HORI SAk itzultzaile/zuzentzaile bat kontratatu nahi du, lansaio osoan, Gasteizen duen bulegorako. Beharkizunak: Itzulpengintzan edo Euskal Filologian lizentziatua izatea. Trados Studio eta pareko tresna informatikoak menperatzea. Baloratuko direnak: Itzulpengintza eta zuzentzailetza arloan urteetako eskarmentua izatea. Itzulpengintza arloko master titulua edukitzea. Interpretaritza-lanak egitea. Azken belaunaldiko beren beregiko tresna informatikoak menperatzea. Ingelesa, frantsesa, alemana eta abar. Interesatuok helbide honetara idatz diezagukezue: info@hori-hori.eus Mila esker.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau