- Info
Ikasleen txokoa - Iragarkiak
-
Ingeniariak
-
CAF hainbat profil eta esperientzia-mailako pertsonak hartu beharrean da, honako jarduera-esparru hauetarako:
IKERKETA ETA GARAPENA(Erref. 16101)
KOMERTZIALA ETA ESKAINTZAK(Erref. 16102)
PROIEKTU-INGENIARITZA(Erref. 16103)
EROSKETAK ETA LOGISTIKA(Erref. 16104)
FABRIKAZIOA ETA ENTREGA(erref. 16105)
KALITATEA, SEGURTASUNA ETA HOMOLOGAZIOAK(Erref. 16106)
PROIEKTUEK KUDEAKETA(Erref. 16107)
BERMEA ETA MANTENTZE-LANA(Erref. 16108)
Horretarako, behar ditugu:
INGENIARIAK:
Industriala
Mekanika
Industria-diseinua
Automatika eta elektronika
Telekomunikazioak
Antolakuntza
Eskaintzen da: lantalde oso kualifikatu bateko partaide izatea, garapen profesionalerako aukera handiak eta CVaren arabera hitzartzeko ordainsaria. Interesdunek izena eman dezakete www.caf.net webgunean, enpleguaren atalean sartuz eta goian adierazitako erreferentzia duen eskaintzan izena emanez.
Baldintzak
Besteak beste eskatzen da esperientzia izatea aipatutako jarduera-esparruetan, euskaraz eta ingelesez jakitea -beste hizkuntza batzuk ere baliotsiko dira- eta bidaiatzeko prest egotea.
Ezaugarri hauek dituzten pertsonak behar ditugu: bezero-orientazioa, hobekuntzarako eta emaitzak lortzeko gogoa, eta talde-lanerako gaitasuna.
-
Berria egunkariak diseinatzailea behar du
-
Berria egunkariak, diseinatzailea behar du aldi baterako ordezkapen baterako https://pbs.twimg.com/media/C2Chr4uW8AAYsH8.jpg
-
Ingeniari elektrikoa
-
Azpeitiko enpresa batek ingeniari elektrikoa behar du.
https://labur.eus/03PMU
-
Baleikek kazetari bat behar du
-
Baleike Kultur Elkarteak kazetari bat behar du epealdi jakin baterako. Interesatuak bidal ditzala curriculuma, aurkezpen-gutuna eta bestelako jakingarriak aldizkaria@baleike.eus helbidera, urtarrilaren 22a baino lehen. Jarraian dauzkazue lanpostuaren ezaugarriak eta eskakizunak.
Beharrezkoa:
-Kazetaritza, komunikazio edo ikus-entzunezkoetan ikasketak, edo kazetaritzan trebatua.
-Euskara menperatzea.
-Sare sozialak eta kazetaritza digitala menperatzea.
-B1 gidabaimena.
Baloratuko da:
-Argazkigintza eta bideogintza menperatzea.
-Beste hizkuntzak.
-Dinamikoa izatea.
-Taldean lana egiteko gaitasuna.
Lanpostuaren ezaugarriak:
-Paperezko produktuetarako eta webgunerako lana.
-Lanaldi erdirako.
-Epealdi jakin baterako lana.
Interesatuak bidal ditzala curriculuma, aurkezpen-gutuna eta bestelako jakingarriak aldizkaria@baleike.eus helbidera, urtarrilaren 22a baino lehen.
Baleike Kultur Elkartea
Odieta kalea 2, 20750 Zumaia
943861545
Baleike.eus
-
Suhiltzaileen hogeita bost plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia
-
Suhiltzaileen hogeita bost plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia https://labur.eus/YNMrK
-
TTipi estudion pertsona baten bila
-
Gurekin lan egiteko pertsona 1en bila gabiltza: proiektuak zuzentzeko gaitasuna, izaera autonomo eta sortzailea eta euskara
Bidali kurrikuluma eta motibazio gutuna info@ttipistudio.com helbidera!
-
Bake Epaile titularra eta ordezko Bermeon
-
Bake Epaile edo ordezko izendatuak izan gura dabenek, eskariak Udaletxean aurkeztu daikiez, iragarki hau argitaratzen dan hurrengo egunetik hasita eta hilabeteko epearen barruan.
https://labur.eus/CF3Vm
-
Arkitekto tekniko lanposturako lan-poltsa osatzeko deialdia
-
Arkitekto tekniko lan-poltsa Andoainen
https://labur.eus/YT9vy
-
PISUKIDE BILA ARRASATEN
-
Kaixo!
22 urteko bi neska gara eta pisukide bila gaude, Arrasateko Aldai kalean alokatu dugun pisu batentzako. 3 logela ditu, eta 250 euro ordaindu behar dira hilean.
Interesatuta baldin bazaude, edo interesatuta egon daitekeen norbait ezagutzen baduzu, zabaldu mezua mesedez eta kontaktatu gurekin konpromisurik gabe.
Mila esker!
-
Administrazio Arduraduna
-
Uribe Kostako euskarazko hedabideak ADMINISTRAZIO ARDURADUN BAT behar du.
Hedabidearen finantza eta arlo ekonomikoa kudeatzeaz gain, bere zereginek publizitate arloarekin harreman zuzena izango dute, jasotako publizitatea eta bestelako produktuei ere irteera eman beharko baitie.
https://labur.eus/3lvZP