Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Octet Stream HTML5 eta Java garatzailea
DIDAKTIKER, didaktikaren ikerkuntzan espezializatutako enpresa aitzindaria da eta Adimen Artifiziala baliatzen duten software multimediak garatzen ditu. I+G taldera batzeko iniziatiba duen eta taldean lan egiten dakien programatzailea bilatzen dugu. Kode ninjak ongi etorriak dira :-) Eskaintzen dugu: Diziplina anitzeko lantalde euskaldun batean aritzea. Lanaldi trinkoa ostiraletan eta udan. Hizkuntzak ordenagailuz lagundurik ikasteko ikerketa proiektu berritzailetan parte hartzea. Berezko lan-hitzarmena onura sozialekin. Baldintzak Euskalduna izatea ezinbestekoa da. Ingeles maila ona izatea ere beharrezkoa da. Eskarmentua HTML5en eta CSS3n. Eskarmentua AngularJSen edo antzeko JavaScript frameworketan. Eskarmentua Javan, SQLn eta Subversionen. Teknologia berrietara egokitzeko erraztasuna eta ikasteko gaitasuna. BALORATUKO DA: MVC, Spring Framework, (progresive) web apps, ES6, UX diseinuak, PHP, software librea eta diseinu grafikoa. Laburpena Enpresa: bai&by Lan mota: Jardunaldi osoa Soldata: 20.000-25.000 Izena emateko lotura honetan http://www.lansarean.eus/eskaintza/bai-by/html5-eta-java-garatzailea
Sailkatua Octet Stream Robotika irakaslea
Gipuzkoako ikastetxe desberdinetan robotikako klaseak emateko irakaslea behar da. Eskolaz kanpoko ekintza, eguerdi zein arratsaldeko ordutegiarekin. Robotikan eskarmentua izatea baloratuko da. Baldintzak Magisteritza, Pedagogia, Ingeniaria, Informatika ikasketak izatea. Haur eta gaztetxoekin esperientzia izatea. Gidabaimena. Soldata: 15.000-20.000 Informazio gehiagorako j.rockbotic@avanzosc.es helbidera idatzi.
Sailkatua Arrasaten agente komertziala behar du aseguru agentzia batek
Irekia eta aseguruen munduan lanbide-karrera egin nahi duen pertsona behar da. Baldintzak: Beharrezkoa da arlo-komertzialean 6 hilabeteko eskarmentua izatea DBHko ikasketa titulua Kotxea eta gidabaimena Arrasaten edo inguruan bizitzea Baloratuko da: Euskara Harremanetarako: Naiara Aranburu naranburu@debagoiena.eus Tlf: 943 79 30 90
Sailkatua Pisukide bila Egian
Sailkatua Itzultzaile bat behar dugu (es-eu)
Saretik hizkuntza zerbitzuak enpresak tolosan duen bulegoan hilabete batzuetarako itzultzailea behar dugu. Izena emateko, idatzi saretik@saretik.eu helbidera. Horretarako azken eguna: martxoak 13. Eskerrik asko
Sailkatua Goi mailako teknikaria lan arriskuen prebentzioan (DanobatGroup)
FUNTZIOAK: Prebentzioko departamentuari laguntza eman. Prebentzioko dokumentazioa eguneratu. Prebentzio arloko kudeaketa lanak (ikuskapenak etab.). Enpresa jardueren koordinatzioa prebentzio arloan. ESKAKIZUNAK: Formazioa: Ingeniaritza teknikoa edo diplomatura / Gradua edo Goi mailako ingeniaritza edo Lizentziatura / Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa (gutxieneko maila B2). Pertsona dinamikoa eta talde lanean aritzeko gaitasuna duena nahi da. Bidaiatzeko prest egotea. ESKAINTZEN DA: Gaitasun handiko taldean hastea lanean. Lana burutzeko beharrezkoa den formazioa produktu eta teknologietan. Lanean hastea: Berehala. Konfidentzialtasuna bermatuko da. Izena emateko hurrengo loturan http://cv.danobatgroup.com/eu/login
Sailkatua Octet Stream Telebistako errealizatzailea
Telebistako errealizatzailea behar dugu #Goiena-n. Interesatuak: idazkaritza@goiena.eus
Sailkatua Octet Stream Gure taldean lankide berri baten bila gabiltza
MGEPeko Informazio Sistemetako Software Garapen taldean bete beharreko lanpostu bat dugu, eta hau beteko duen kidearen bilaketari ekin diogu. Gure arloan MGEP eta MUko beste fakultateentzako zerbitzuak ematen ditugu, eta lanpostu honetarako bilatzen duguna analista-programatzaile bat da. Zer eskaintzen dugu? Urtebeteko kontratua, apirilean hasita. Zer da bilatzen duguna? Lan egiteko eta ikasteko gogoz dagoen pertsona bat, talde-lanean aritzeko gai dena. Horretaz gain, hauek dira baloratuko diren hainbat gauza: Web programazioan esperientzia izatea, bereziki PHP lengoaiarekin eta Symfony framework-a erabilita Informatika alorreko ingeniaritza edo gradu titulua izatea Datubaseen ezagutza aurreratua izatea. Datubaseetan oinarrituriko garapenean esperientzia izatea. Euskara eta ingeles maila altua Hezkuntza erakundeetan lan-esperientzia izatea (Arlo hauetan esaiguzu zeintzuk diren ezagutzen dituzun erremintak, teknologiak, egindako lanak, etab.) Gure kide berria zu izan nahi baduzu, emaiguzu zure berri hurrengo helbidean: laneskaintza_is@mondragon.edu Hautagaiak jasotzeko epea 2017ko martxoaren 15ean bukatuko da, beraz interesaturik egon ezkero bidali zure CVa lehen bai lehen!
Sailkatua Bai Euskarari Elkarteak bi langile xerkatzen ditu Ipar Euskal Herrian aritzeko
Bai Euskarari Elkarteak bi langile xerkatzen ditu Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen segimendua egiteko Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak: Curriculuma eta erreferentziak. Harreman eta antolakuntza gaitasuna. Antzeko lanetan aritu izana. Euskara eta frantsesa ongi menperatzea. Gida baimena eta autoa behar dira. Baldintzak Denbora erdiko lanpostua. Apirila erditsutik ekaina erditsurako kontratua. www.lansarean.eus
Sailkatua object code ARTIUM Liburutegi eta Dokumentazio-Zentrorako Dokumentazio- eta Berrikuntza-koordinatzailea
Liburutegi eta Dokumentazio-Zentrorako Dokumentazio- eta Berrikuntza-koordinatzaile bat lan-kontratu mugagabe eta finkoz kontratatzeko deialdia eta oposizio-lehiaketa bidezko hautaketa-prozesua. Eskariak aurkezteko azken epea: 2017ko martxoaren 17ko 14:00ak arte. Eskabide-orriak Artium-en webgunean (www.artium.org) jaso daitezke.