Bigarren irratsaioa:
Hizpidea: Euroa maldan behera, Europar Batasuneko egoera ekonomikoa aztergai
Ostiralean egin zuen lehen bilera Espainiako gobernu berriak. Bukatutakoan Europako Batasunak ezarritako defiziten mugak bete egingo dituela agindu zuen Iñigo Mendez de Vido bozeramaileak, hau da, %4,6 aurten eta datorren urtean %3,1. Honek aurrekontuetan izango du isla, eta guzti honen inguruan berba egin dugu, Joseba Felix Tobar Arbulurekin, UEUko ekonomia saileko kidearekin. Euroa martxan jarri zenetik Europar Batasunak martxan jarri zuen Egonkortasun eta hazkunde ituna. Bertan bi irizpide dira nagusi: defizit/BPGren ratio %3a izatea eta zorra/BPGren ratio %60a izatea. Euroaren gunean maldan behera ikusten du Josebak, aspalditik datorren arazoa da, politika neoliberalek bultzatuta. Arazo handiena Europar Batasuneko herrialdeek ez dutela politika fiskal berdina. Otmar Issing-i ekonomialari alemanari egindako elkarrizketa aipatu digu Josebak, haren esanetan Euroa frakasatu egin du.
Gehigarriak:
(a) Trinitate saindua:
(b) Euroaren Distopia:
Ikus, besteak beste, ondoko linkak:
William (Bill) Mitchell-en La distopía del euro liburuaren aurkezpena Madrilen
Mitchell-ek Espainiako ‘ezkerrari’ egindako kritika
Bill Mitchell-i egindako elkarrizketa, Bartzelonan
Bill Mitchell-i egindako elkarrizketa (espainieraz)
(c) Alemania:
Ikus ondokoak:
Europan, zer? Alemania garaile!
Europar Batasuna eta Alemania (hasiberrientzat)
Defizit publikoaz. Alemaniaren esportazioaz
Alemania: euroguneko arauen (elkarren segidako) hausturak
(d) Alemania eta EB:
Ikus , besteak beste, ondokoak:
Europar Batasuna: berdintasuna?
Alemaniako finantza ministroa eta EBko estatu desberdinen aurrekontuen kontrola
Europar Komisioa eta Alemaniako kanpo superabitak
(e) Otmar Issing (2016an):
(Mila esker, Ane!)