Alemania: mini job delakoa

EBren eraketan iristen da une bat non Alemaniako modelo hasten de murrizten[1].

 

Izan ere,

 

i)                 Gerhard Schröder-ek lagundu zuen euroguneko krisia kausatzen, nahiz eta afera hori oso gutxitan aipatua izan[2].

ii)                EBko EMU[3]-ren eraketa baino lehen, Bundesbank-ek era erregular batez monetaren, hots, markoaren trukea manipulatu zuen nazioarteko moneta merkatuetan parte hartzeko, segurtatzearren Alemaniako esportazio sektoreak oso lehiakorrak izaten segitzen zuela[4].

(Azken urte hauetan Txinak eraman du politika bera, eta kurioski eta ironikoki politika hori orain Alemaniak kritikatu du.)

iii)               EMUn sartu eta gero, alemaniarrek truke tasaren kontrola galdu zuten eta, beraz, beste ‘kostu’ aldagaiak manipulatu behar zituzten beren nazioarteko lehiakortasunari eusteko.

iv)               Beste aldetik, Ekialdeko Alemanian langabezia oso handia zegoen bateratze eta gero. Hortaz, Gerhard Schröder-en gainean aparteko presioa zegoen, arazo horren aurka zerbait egiteko.

v)                Alemaniarrek ulertu zuten nazioarteko lehiakortasuna areagotu ahalko zela truke tasa depreziatuz edo barneko deflazioaren bidez (beste herrialde batzuekiko barneko produkzio kostuak eta inflazio tasa murriztuz): EBn, mini-krsisi kontrolatu bat martxan jarri zuten.

vi)               Azken estrategia ‘barneko debaluazio’-ko ibilbidea deitzen dute, orain Europan haserrea sortzen duena.

(EBko herrialdeek truke tasaren malgutasuna abandonatu, galdu, zuten EMU sartzen zirenean.)

vii)             Alemaniako erreformek azeleratu zuten lan-indarraren merkatuko prekarietatea: enplegu erregularra erori zen eta enplegu modu berri batzuk martxan jarri ziren: mini job direlakoak tartean.

viii)            Mini job horiek enplegu marjinalak hornitu zituzten (segurtasunik eta eskubiderik gabe), langileen soldatak 450 euro izanik, zerga ordaindu barik, eta, noski, enplegatzaileen kostuak nahiko baxuagoak izanez.

ix)               Mini job horiek, zergarik gabekok izanik, ondorioak ekartzen zituzten: ez gizarte segurantzaren babesa, ezta erretirako eskubideak ere[5].

x)                X.X irudiak (ikus linka[6]) erakusten du Alemaniako mini job horien hazkundea, hasierako 2003ko ekainetik.

2013ko irailean 7,4 milioi mini job egon ziren, 15 eta 64 urteko lan-indarraren %17,4.

 

Ikusiko dugunez[7], aipaturiko deflazio horrek Gerhard Schröder-ek erabili zuen EB barruan Alemaniako esportazioak EBko beste herrialdeetara bideratzeko.


[1]  Ikus Options for Europe – Part 61: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=27457.

[2]  Bill Mitchell-en hitzetan: “Gerhard Schröder helped caused the Eurozone crisis. His government’s response to the restrictions that entering the EMU placed on Germany, are certainly part of the story and one of the least focused upon aspects.

[4]  Mitchell-en hitzez: “For example, during the ESM years, the regular complaint from France and others was that the Mark was grossly undervalued, which forced them to reduce domestic demand and increase unemployment in order to maintain the agreed ESM exchange parities. The maintenance of an undervalued currency is one of the reasons Germany became an export powerhouse.”

[5]  Midi job edo low wage job: “A job is classified as a ‘midi-job’ or a ‘low wage’ job if the monthly wage is between 450 and 850 Euros and place different responsibilities on employers to pay on-costs and workers to pay taxes.”

[6] Ikus Options for Europe – Part 61: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=27457 —> Figure X.X Mini-jobs in Germany, 2003-13, 000s and percent.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude