Goierri aitzindari: Bejondeizuela!

Albiste ona, nondik eta Goierritik!

Albistea: ‘Iragana, lahar eta larrosa’ antzezlana ikusgai bihar, Idiazabalen1

http://goierri.hitza.eus/files/2017/06/Iragana_laharra_eta_larro.jpg

Bihar, larunbata, Iragana, lahar eta larrosa herri antzerkia ikusteko aukera izango da, 21.30ean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Sarrerak salgai egongo dira Izpar gozodendan eta Igarorondon, antzezpenaren egunean.

Lourdes Imazek idatzi eta zuzentzen duen bigarren antzerkia izango da. Orain dela bi urte idatzi zuen lehenengoa, Ez dira aspaldiko kontuak, Segurako frontoian arrakasta handiarekin estreinatu eta gero Goierriko herri gehienetan eta Donostiako Victoria Eugenian antzeztu zena.

Lan berriak Primo de Riveraren diktaduratik Gerra Zibilaren hasierara (1923-1937) eramaten du ikuslea. Goierriko herri batean dago kokatuta eta orduko bi familien bizimodua azaltzen da.

Bi helburu

Antzerkiak bi helburu ditu: batetik, garai horretako historia eta jendeak zuen bizimodua azaltzea, eta bestetik, Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, Euskal Herriko udalerri askotan Euskal Errepublika eta autodeterminazioa aldarrikatu zirela jakinaraztea. Behetik goraka sortu zen mugimendu hura gaur egunerako ere adibide argi bat izan daitekeela azaldu nahi da antzezpenaren bidez.

Bejondeigula, omertà honetan autodeterminazio eskubidea aipatzea!

Bejondeizuela, benetan!

Izan ere, “Aurkikuntza polita egin zuen 2011n Mikel Aramendi kazetari eta filologoak Itsasondon, bere jaioterrian: 80 urte lehenago, 1931n, garai hartako udal taldeak Euskal Errepublika eta autodeterminazioa aldarrikatuz onartu zuen manifestua aurkitu zuen2.”

Gogoratu ondoko hau: Autodeterminazioaren aldeko aldarrikapena Gipuzkoan (1931n)

Segida Orion, 2017an: Katalan batzuk Orion

Tartean Herrien Liga eta Bai independentziari erakundeak.

Despistatuentzak, ikus Gure Esku Dago: zer?

Eta mandanga3 zale mota guztien gainetik, argi eduki ondoko hau ere:

Independentziaren garai berri honetan, politika berria eta ekonomia berria behar dira, nahitaez: Independentziaren garaia politikan eta ekonomian


Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude