Jainko-ohiaren oihartzunak

PNVko jainko-ohiak dioenez,

(i) Arzalluz: “Kataluniarena miresgarria da, baina erreferenduma ez da egingo1

“Hor dago auzi katalana. Niretzako miresgarria izan da egin dutena, baina egitzat daukat Rajoyk esaten duena, alegia erreferenduma ez dela egingo. Horretarako beharrezkoa den guztia egingo dute”. Eta beraz, soluziorik ez du ikusten: “Gaur egun ez dago konponbiderik Euskadi edo Katalunia bezalako nazioentzat”.

(ii) Erdara batuan: Arzalluz destaca que el proceso catalán es admirable pero que se impedirá el referéndum2

A la pregunta de si será posible encontrar un «encaje de las realidades nacionales o nacionalidades en el Estado español», ha respondido: «Ahí tenemos el caso catalán. Para mí ha sido admirable lo que han hecho, pero tengo por cierto que lo que dice Rajoy de que el referéndum no se va a celebrar, es verdad. Y recurrirán a lo que haga falta para ello».

«Hoy por hoy todavía no hay una solución a las naciones, como Cataluña o Euskadi», ha opinado el que fuera presidente del PNV durante dos décadas.

Beraz,

Mandangaz arituko gara, Ibarretxe jaunari eta EHko progre guztiei kasu eginez?

Ala Euskal Herriaz benetan arduratu zirenei egingo diegu kasu, esate baterako honi: 2006ko Txillardegi?

2006an Arzallus-entzat miresgarria izan dena ez zegoen hasita!


Iruzkinak (3)

  • joseba

    Segida:

    X Arzalluz-i egindako elkarrizketa: «Garbi dago zein izango den katalanen etorkizuna; hori jadanik eginda dago»
    (http://www.berria.eus/paperekoa/1906/007/001/2017-0813/garbi_dago_zein_izango_den_katalanen_etorkizuna_hori_jadanik_eginda_dago.htm)

    EAJko kide historikoak uste du Katalunian ez dela galdeketarik egongo Espainiak galaraziko duelako; hala ere, «honetara ezkero», katalanek euren helburua lortuko dutela pentsatzen du Arzalluzek.

    Xabier Arzalluz EAJren EBBko presidente izandakoa (Azkoitia, Gipuzkoa, 1932) BERRIArekin mintzatu da EAJk 1977an egin zuen Nazio Batzarraren inguruko oroitzapenak berritzeko, urte hartako gertaera politiko garrantzitsuenak oinarri hartuta euskarazko egunkaria prestatzen ari den serie baterako —irailaren 5etik aurrera argitaratuko du BERRIAk erreportaje sorta hori—. Kontu historikoez gain, bestelako gaiak ere izan ditu hizpide, Kataluniako prozesu subiranista, esaterako.

    Nola ikusten duzu Kataluniako egoera?

    Ez dut uste Katalunian galdeketarik egingo denik. Espainiako Konstituzioa egin zenean, ni hango batzordean ez nintzen egon, eta [Miquel] Rocak eramaten zituen gure jarrerak hara. Baina Miguel Herrerok Memorias de estio bere liburuan kontatzen du batzorde haren bilera batean karpeta batetik atera zutela armadaren zuzendaritzaren agiri bat, eta hor zegoela egun Espainiako Konstituzioaren 8. artikulua dena, Armada Espainiaren batasunaren bermetzat hartzen duena. Hori militarren baldintza izan zen, militarrek konstituzioa ontzat emango bazuten onartu beharrekoa. Xantaia hutsa izan zen.

    Beraz, 8. artikulu horren mehatxua ikusten duzu.

    Hori gure kontra jarrita dago, Espainiaren batasunaren aurka katalanak eta gu baino ez goazelako. Eta gu bagoaz, guk euskal estatu bat nahi dugulako. Horren aurrean, konstituzioa ateratzen digute, baina konstituzioa horrela eginda dago, militarren xantaia baten bidez. Hemen, benetan aurrera egin bahi baduzu, pistola jartzen dizute, edo terrorismoaren apologia egitea leporatzen dizute. Horren aurrean zerbait egitea oso zaila da: oso azkarra izan beharra dago, oso zuhurra.

    Espainiako Gobernua indarra erabiltzeko gauza izango litzatekeela uste duzu?

    Aurrekoan, hamahiru lotinant jeneral bildu zituen Defentsa ministroak [Maria Dolores de Cospedal] Bartzelonan. Zertarako bildu zituela uste duzu? Ahal duten guztia egingo dute armada ez erabiltzeko, baina, beharrezkoa bada, erabili egingo dute, eta galdeketa galaraziko dute.

    Eta horrek Kataluniako prozesua geldiaraziko du?

    Garbi dago zein izango den Katalanen etorkizuna. Honetara ezkero, hori eginda dago: ez dira ausartuko Puigdemont fusilatzen, Companys fusilatu zuten moduan, eta hori pauso handia da Kataluniarentzat.

    Zure ustez, zer egin beharko litzateke Euskal Herrian prozesu subiranista bat abian jartzeko?

    Herri hau herri gisa indartu. Ez dezala euskal kutsua gal: euskara indartu, geure ikuskerari eutsi. Herriak indarra badauka, hori etorriko da. Noiz? Inork ez daki. Europan estaturik ez zeukaten hainbeste herrik estatua lortu dute. Kosovo ez zen ezer, eta orain estatua da, soilki bere parlamentuaren erabakiagatik. Eta berdin Montenegro, Serbia eta beste hainbat. Bizirik eta indartsu dagoen herri baten kontra ezin du inork ezer egin. (…)

  • joseba

    Eladioak bere horretan!

    Kepa J. Anabitare-ren Askatasunaren eguna

    (http://www.berria.eus/paperekoa/1832/022/001/2017-08-13/askatasunaren_eguna.htm)

    (…)

    Askatasuna autodeterminazioaren sinonimoa da, eta independetziarako, burujabetzarako eta subjektu politiko gisa aritzeko ate irekia. Bakarra bezala ulertu behar da; askatasuna ez dira bi edo gehiago, ez dago askatasun nazionalik gabeko norbanakoaren askatasunik, ezta norbanakoaren askatasunik gabeko askatasun nazionalik ere.

    Esandakoaren azpiko edozein mailak, autonomiak, federalismoak, eta abarrek, aldaerak aldaera, ez dute herriak libre egiten dituen maila estrategikoa inoiz lortuko. Bat ezin da bat izan beste norbaitek galarazten badio.

    Gure ondare guztia, materiala, ekonomikoa, paisaia, identitatea, kultura, hizkuntza, eta abar, arriskuan dago gure etorkizunaren jabe eta kudeatzaile negargarri hauekin; gu historiatik ateratzea da beraien helburu bakarra. Baina oraindik ez dute lortu!

    Autodeterminazioa ez da eskubide bat, eskubidea da. Izatekotan, guztietan lehena da; autodeterminaziotik eratorriak dira beste guztiak.

    Iparla argitalpenetan bildu dugun gure intelektualen lana erabiliko dugu, beraien ekarpen baliotsuen zati txiki bat aipatuz:

    «Herrien nazioarteko zuzenbidea ohiturazko zuzenbidea da, NBEko kide diren estatu guztiek formalki onartua, ez eraikia. Oinarrizko zuzenbidea da, inperialismoari aurre egingo dion berehalako independentziari atxikia, baldintzarik gabekoa eta utziezina, giza eskubide guztien baldintza, eta demokrazia ororen osagaia, Herri guztiei dagokien bidezko defentsatik bereizezina, eta estatu guztien eskakizuna eta erreserba positiboa».

    «Autodeterminazio eskubidea, oinarrizko eta berezko eskubide guztiak bezala, ez dago hauteskundeen menpe, gehiengo edo gutxiengo konbentzionalen menpe».

    (…)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude