Nazioarteko Moneta Fondoa (NMF): Grezia esperimentu gisa

NMF ezagunegia da Hirugarren Munduan1. Oso aspaldian ezagutu genuen NMF zer nolako triskantzak egin izan dituen Munduko Hegoaldean.


Orain NMF-k Lehen Mundura ekarri nahi izan ditu bere neurri bereziak, eta horretarako Grezia aukeratu zuen frogak egiteko.


Aspaldian (2010ean) salatua izan da NMF-k Grezia esperimentu gisa2 hartu izana:


Wray ekonomialariak berriz ekin dio Greziari eta Eurolandiar.  Greziako zor krisiari irtenbidea emateko, hala Europako banku zentralak (EBZ) nola Nazioarteko Moneta-Fondoak (NMF), ekonomia lehiakorragoa izateko, alokairuak jaistea eta pentsio osoa jasotzeko urte gehiago lan egitea proposatu dute, euro guneko bizitza estandarrik minimoenak eta baxuenak ekarriko dituen programa. Europako Batasunean (EB) moneta bakarra dagoenez, EBko herrialde bakoitzak estrategia berbera onar dezake, zerga errenten bilketa murriztuz, eta ondorioz, aurrekontu defizitak ezin izango dira txikitu.”


Hegoaldeko eta Iparraldeko bi egoera berezi horietan, Hegoaldeko ‘ezkerrak’ ikasi egin du: hortxe daude Ekuador, Bolivia, Uruguai, … are Venezuela ere…3


Baina Iparraldeko ohiko ‘ezkerrak’ eta ‘ezker berriak’ ez dute deus ikasi. Ez Italian4, ez Grezian, ez Espainian (una, grande y libre-n), ezta Katalunian ere (oraindik, bederen!) eta are gutxiago Euskal Herrian (erabat okertuta egon nahi nuke …)


Galbide eta zorabio honetan sasi ezkertiarrek Greziako Yanis Varoufakuis ekonomialari eta gaur egungo Greziako finantza ministroa modan jarri nahi izan dute.


Jende oso gutxirentzako ezaguna zen Varoufakis, orain, aldiz, albiste guztietan dago. Haren proposamenak ez dira ezagutzen, hobeto esan Europako ‘ezkertiarrek’ ez dute ezagun nahi.


Afera da “erregea biluzik dagoela.


Sorry, erabat biluzik dagoela. Lekukotasunak, Varoufakis-en laguna den Bill Mitchell-en kritikak5, edo Warren Molser-en lantxoak6.


Egoera larri eta kezkagarri honetan, hona hemen Warren Mosler-ek Greziari buruz aspaldian egindako proposamenak:


a) Mosler bonoak:


https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/10/09/greziarako-proposamena/


https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/10/11/diru-teoria-modernoaren-irtenbidea-greziarako/


b) Eurogunetik irteteko estrategia:


https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/07/12/nola-irten-eurogunetik-proposamena/


https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/12/21/eurogunetik-irteteko-estrategia/


https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/02/23/warren-mosler-greziaz-berriz/


Ikasiko ote dugu inoiz?


3 Etsenplu gisa, ikus Rafael Correari, Ekuadorko presidenteari egindako elkarrizketa: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/04/28/rafael-correari-ekuadorko-presidenteari-egindako-elkarrizketa/.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude