Warren Mosler: Greziaz berriz


Ez ote dago irtenbiderik Greziarako? Oraingo politika  motarekin (austeritatea eta murrizketak) eta diru laguntzarekin segituz, ez!


Bill Mitchell-ek dioenez[1], Grezian oraintxe lorturiko akordioak ez du funtzionatuko, “dudarik gabe, ez.”


Hortaz, zer gertatuko da?


Baldin eta Greziari ahalbidetzen bazaio bere zorraren % 53,5 gutxitzea, zergatik ez genuke espero Italiak, Espainiak, Irlandak, Portugalek eta gainontzeko herrialdeek gauza bera egitea? Zergatik ez diete eskatuko herrialde horien populazioek beren gobernuei antzeko akordioak lortzea, guztiak austeritate bide kaltegarri beretik ibiliz?


Hirugarren diru laguntza laster.


Hilabete gutxi barru egongo gara hitz egiten Greziarako hirugarren diru laguntzaz. Bitartean, langabezia tasak handitzen segituko du, ahalmen produktiboaren suntsitzearen eta pobrezia mailen areagotzearekin.”


Bere aldetik, Warren Mosler-ek aspaldian proposatutakoari eusten dio, oraingo honetan zehaztasun gehiagoarekin. Hona haren hitzak[2]:


Nire lehen proposamenak zutik dirau, eurokide herrialdeei EBZ-ren diru-banaketa, per capita oinarrian, urtero beharbada euroguneko BPG-ren %10.(…) Horrekin batera aurrekontuko arau bigunekin, agian defizitak urtero BPG-ren %6 iritsi arte; hori EBZ-ren funts-finantzarekin babestuta, gaurko langabeziatik sektore pribatuko enplegura trantsizioa errazteko. Defizitak areagotu behar dira BEZa ez erabiliz, eskari agregatua handitzeko eta, era berean, prezioak jaisteko.”


(Caveat: Horixe aplika dakioke biharko Euskal Errepublika independenteari ere!)


Gainera, “… EBZ-k kide diren estatu guztien zorra bermatu ahal dezake eta diziplina fiskalerako hazkunde eta egonkortasuneko paktuaz fidatu.” Baldintza honekin: “… hazkunde eta egonkortasuneko paktuaren mugak arindu, harik eta enplegu osoko mailetatik hurbilagora egon arte.”


Argi ote?





 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude